Previa Urkizu

Tolosa, garai batean, Gipuzkoako hiriburua izan zen. Bere itsasoarekiko altuera 75 metrokoa da eta 17979 biztanle ditu.
Bere hedadura berriz 37,39 Km2 da.

Oria ibaiaren ertzean kokatua dago eta auzo asko ditu, hauetako batera hurbilduko garelarik gaur; Urkizura (519 m.) hain zuzen ere.
Horretarako 5,9 kilometroko malda bat igo beharko dugu. Maldaren hasera Tolosatik Azpeitiara doan errepidean dago.

Urkizuk ikuspegi ederra du Tolosa aldera; Uzturre azpian Izaskun eta Erroizpe azpian Leaburu, besteak beste.

Gaur egun mendizaleek soilik (eta hauek ere gutxi) erabiltzen duten bide batek zeharkatzen du Urkizu; hala ere garai batean bide hau Tolosaldea eta kostaldea artean negozioak egiteko erabiltzen omen zuten.

60. hamarkada arte, tabakoa landatzen zen Urkizun.

Inguruan elurzulo bat dago; aspaldi Tolosara salduko zuten ziurrenik bertan pilaturiko elurra.

Herrixkatik gertu Mendikute gazteluaren hondarrak daude. Diotenez, XII eta XIII. mendeetan gatazka dezenteak izan ziren bertan, Tolosaldea kontrolpean eduki eta menperatzeko ahaleginean.

Gaur egun, herria hobe ezagutzeko, auzo ezberdinen inguruan (hauetako bat Urkizuri buruz, jakina) gida bat atera berri du Tolosako Udalak.

Barrio de Tolosa.

Antigua capital foral, Tolosa tiene 17979 habitantes y se halla a 75 metros de altitud. Su extensión es de 37,39 Km2. Urkizu está situado en lo alto de una subida de 5,9 Km. cuyo inicio se encuentra en la carretera que une Tolosa con Azpeitia.

La altitud sobre el nivel del mar de Urkizu (519 m.) es considerable.
Lo cruza un antiguo camino de negocios que unía Tolosaldea con la costa. Un camino que actualmente (y cada vez menos) sólo lo usan los montañeros para ir al Hernio.

Hasta la década de los 60 se cultivaba tabaco en este barrio.

Cerca del casco, existe un nevero, cuya nieve (según dicen) se vendía en Tolosa.

El castillo de Mendikute se encuentra en las cercanías. Si bien hoy en día solo se pueden ver unas ruinas, parece que en los siglos XII y XIII tuvieron lugar en él unos más que interesantes episodios bélicos por el control de Tolosa y alrededores.

El Ayuntamiento de Tolosa ha editado una nueva guía de los barrios; uno de ellos está dedicado a Urkizu, su gente y sus puntos de interés.

Desde Urkizu hay unas fantásticas vistas de Tolosaldea, sobresaliendo Izaskun situado prácticamente enfrente (en las faldas de Uzturre) y Leaburu (bajo Erroizpe).