PREVIA SAN PEDRO DE AIA

Leku bikaina benetan, Aiako Unibertsitatea.

Aia ez baita Hiria, ezta Herria ere.

308 metroko altueran dago, itsasora bista bikainak dituelarik.

Aian Pagoeta parkea (**) dago; bertara bisita egitea benetan interesgarria da, leku bitxienetako bat Agorregiko burdinola delarik.

Aspaldidanik bizi izan da jendea Aian; ikusi besterik ez Altxerriko kobazuloak, non 8000 urte edo gehiagoko marrazkiak aurkitu dituzten.

55,27 Km2 hedadura du Aiak, baina bertako biztanle kopurua nahiko txikia da. Guztira 1646 dira, eta elizaren inguruan bizi dira hauetako 470.
Gainontzekoak, herriko beste 10 auzoetan sakabanatuak.

Gu gaur, Ihauteri igandea, auzo horietako batera goaz. Saioa motza izanik, beste zerbait ere egingo dugu, Aiara igo edo………..

Auzoaren izen ofíziala Andatza bada ere, gehienok San Pedro bezala ezagutzen dugu. Izan ere, santu honen omenez dago eraikia bertako eliza.

Auzo hau zeharkatzen du “Eurohiriaren ibilbide zirkular” delakoak bere hirugarren saioan (Aia-Urnieta).

Igande arratsaldeetan, erromeria egiten da auzoan. Bertako giroa oso atsegina eta familia osoak gozatzeko modukoa izaten da.

Azken urteotan, inguruan industria dezente kokatu bada ere, Santiyo erreka bailarak  garai batean zuen xarma mantentzea lortu du neurri batean.

Aia.

Hermoso lugar, dí que sí.

Aia ni es Ciudad, ni es Villa, ni es Pueblo; es……………Universidad.

Está situada a 308 metros de altura, con preciosas vistas a la mar.
Tiene 55,27 Km2  de extensión y 1646 habitantes en el último censo, de los cuales 470 viven en el casco urbano.

Ha estado habitado desde muy antiguo; la prueba está en las cuevas de Altxerri donde se han encontrado pinturas rupestres de 8000 o más años de antigüedad.

En Aia se encuentra el parque de Pagoeta (**), donde destaca la ferrería de Agorregi, entre otros lugares de interés.

Aia tiene 11 barrios, uno de los cuales visitamos hoy, domingo de Carnaval. Es una salida corta, por lo que se hará algo más, como subir a Aia……..

Oficialmente el barrio es Andatza, pero muchos lo conocemos por el santo al cual está dedicada la iglesia (San Pedro, primer Papa de la Iglesia católica).

La “Travesía circular de la Eurociudad” en su tercera etapa (Aia-Urnieta) pasa por este barrio de Andatza.

En él se celebran romerías los domingos por la tarde; romerías que tienen un ambiente muy familiar, entrañable y agradable.

Aunque en los últimos años se ha creado industria en él, el pequeño valle creado por  la Santiyo erreka sigue manteniendo en parte el encanto rural de antaño.