PREVIA OREXA

Apirilak 26 (atzo bezalako egun batean) izan zen bonbardatua Gernika.

Gerrate madarikatuak!

Baina guk, gurera jo behar dugu.

Txikia, benetan da txikia Orexa.

Tolosatik Iruineara errepide zaharretik bagoaz, Lizartza pasa eta berehala aurkitzen da Orexara joateko errepidea. Aldapatsua, nola ez; lehenengo zatia hor nonbait, baina beste zatia bizikletaz igotzeko hortzak ederki estutu behar dira.

Anaka (723 m.) mendian etzanda bezala, zoko batean dago; Leitza, Gaztelu, Areso eta inguruko herriekin mendi bidez lotua.

Lotsati, ihesean balego bezala.

Txikia izanik, txiki sensazioa areagotu egiten du bere kokapenak.

Orexa eta Gaztelu errepidez elkartzekotan ziren zurrumurrua entzun zen duela zenbait urte baina oraingoz (eta honela jarrai beza egoerak) ez dute errepiderik egin.

79 biztanle ditu, bere hedadura 5,85 Km2 da eta 415 metroko altueran dago.

Eta zer dago Orexan?

Gurutze Santuaren omenez eraikitako eliza eta nahikoa berria den frontoia.

Herriko etxea, Gaztelurako bidean ermita bat…….…..eta kitto.

Bertan 1888 urtean jaio zen Nikolas Ormaetxea idazlea, Orixe izenez ezaguna izan zena XX. mendean euskal kulturaren munduan.

Tal día como ayer, un 26 de Abril, fue bombardeada Gernika.

Malditas guerras!

Pero bueno, nosotros vayamos a lo nuestro.

Orexa está a 415 metros sobre el nivel del mar, tiene 79 habitantes y su extensión territorial es de 5,85 Km2.

Pueblo pequeño como se ve, lo hace menor aún lo perdido que está, y que hay que ir allí para verlo (como otros muchos pueblos pequeños de Gipuzkoa, vamos).

Está apoyado en el monte Anakar (723 m.), como escondido en el camino que une los pueblos de Gaztelu, Leitza, Areso etc.

Se rumoreó que iban a unir Orexa y Gaztelu por carretera, pero afortunadamente no lo han hecho y ojalá sigan así las cosas por mucho tiempo.

La iglesia de Orexa está dedicada a la Santa Cruz.

Hay un frontón relativamente nuevo, casa consistorial, y poco más.

Para llegar a él hay (cómo no) que subir. Es una subida de dos partes; la primera es más tendida, pero la segunda………….caramba!

El inicio de la subida está nada más pasar Lizartza, si venimos de Donosita.

Si por algo es conocido el pueblo, es porque en él nació en 1888 el escritor-poeta Nicolás Ormaetxea, llamado Orixe (conocido el siglo XX en el mundo euskaldun).