PREVIA MUTILOA

Urteko irteerarik luzeena da gaurkoa behar bada.

Mutilora goaz gaur; Segura inguruan dago, Haizelekuren babesean.

Mutilo oso herri txikia da, azkenaldian zerbait handitu bada ere.

168 biztanle ditu, 8,80 Km2 eta 247 metroko altueran dago.

Mutilo inguruan burni mehategiak zeuden lehen. Gaur egun, mehategi aztarnak turismoa erakartzeko erabiltzen dira, ibilbide ederrak prestatuak dituztelarik; garai hartako tren txikiarena besteak beste.

Mehategi hauek Haizeleku inguruan zeuden kokatuak. Zerain, Legazpi eta Gabirin ere baziren beste batzuk. Mutilokoak Troi-Aztiria bezala ziren ezagunak. Aztiria (600 m.) barrena Zeraindik Legazpira doan errepide politean, ezker aldean bide-gurutze bat dago, eta bertatik joaten da Aizpeara. Bixitak merezi du.

Ormaiztegi zein Seguratik joan daiteke Mutilora. Lehenengotik bagoaz, Lierni igo eta jeitsi behar da; ondoren Segura barrena Jeolimoren
bidegurutzera (N1-ekoa) joan eta handik Beasaina itzul daiteke.

Bestalde, Lierni, Zerain, Aztiria, Legazpi, Urretxu, …….elkar lotzen baditugu oso itzuli polita osatuko dugu (kotxe bat edo trena beharko genuke laguntzeko).

Baita Lierni, Zerain, Barbaris, Otzaurte, Altsasu, Etxarri Aranatz, Lizarrusti, Ataun, Beasain eta abar elkartuta ere.

Hain dira ugariak herri txiki honek gozatzeko egiten dizkigun eskaintzak………

Larga; si señor, también muy larga la salida de hoy.

Nos vamos a Mutiloa, que está bajo las laderas de Haizeleku.

Mutiloa es un pequeño pueblo del Goierri (anteriormente unido a Segura, del que se separó en 1615).

Tiene 168 habitantes, está a 247 metros y su extensión es de 8,80 Km2.

El entorno de Mutiloa ha estado unido a la minería. Había minas en Mutiloa, Gabiria, Zerain, Legazpia……. Las de Mutiloa se llamaban minas de Troi-Aztiria.  Hoy en día sus restos son una de las atracciones turísticas del entorno. Sobre todo un pequeño tren (creo que va hasta Ormaiztegi).

Es también interesante una visita a Aizpea, lugar al que se accede desde un cruce a la  izquierda en la carretera que une Zerain con Legazpia por Aztiria (600 m.).

Se puede entrar a Mutiloa por Segura y por Ormaiztegi. Se puede hacer un recorrido circular si se va por Ormaiztegi, Lierni, Mutiloa, de allí hacia Segura, y volver a Beasain por el cruce de Jerónimo (en la N1).

Y utilizando el tren o dejando un coche en las cercanías, se puede ampliar y encadenar Lierni, Zerain, Aztiria, Legazpia, Urretxu, ….

Pero también Lierni, Zerain, Barbaris, Otzaurte, Alsasua, Lizarrusti, Ataun, Beasain….
Más opciones de disfrutar en esta hermosa tierra en que vivimos.