Previa Lizuniaga

Nafarroara goaz oraingoan ere. Lizuniaga (219 m.) igotzeko asmoz, bortzirietako parte den Berara. Behin Lizuniagan, Sara aldera ez joatea barkaezina da.

Beraz gain, Etxalar, Igantzi, Arantza eta Lesaka dira bortzirietako herriak. Paraje zoragarria.

Bera 56 metrotan dago, 3502 biztanle ditu eta bere hedadura 35,60 Km2 da. Beratik Ibardin (328 m.) eta Lizuniaga (219 m.) mendateetara igo daiteke, baina agian Larrun (901 m.) mendiaren azpian egoteagatik da ezagunen Bera. Bi mendateak zeharkatzen ditu “Alta Ruta de los Pirineos en Bici” delakoak.

Lizuniaga bidean, eskubirako bihurgune hestu batean, benta bat dago ezker aldean. Bertan hasten da oinez Larruna igotzeko mendi bide bat.

Baina Sara eta Askain artean dagoen Col de St. Ignace (169 m.) da abiapunturik erosoena, han har baitaiteke goraino eramango gaituen egurrezko trena (***). Tren hau Eugenia enperadoresak ezagutarazi omen zuen. Eta oinez izerditan gora iristean, nahikoa amorru ematen du trenez igo den jendearen lasaitasun eta patxada ikusteak.

Goitik ikusten dena, zoragarria da, itsasotik hasi eta Auñamendiraino.
Gailurrean, frantzesek heliportu bat dute. Nafarrek berriz……….. bentak.

Eta bizikletaz Sara aldera bagoaz, lasai lasai pasa eta paradisu hortaz gozatu.

Esta vez nos toca ir a Navarra. A Bera más concretamente. Objetivo: el alto de Lizuniaga (219 m.). Es una clara (ojo, no desperdiciar!) invitación para pasar a Sara.

Bera tiene 3502 habitantes, 56 metros de altitud y su extensión es de 35,60 Km2. Bera forma parte de “bortziriak”, una parte de la zona norte de Navarra formada por Bera, Lesaka, Etxalar, Yanci y Aranaz.

Bera es posiblemente más conocida por el monte Larrun (901 m.), que por los puertos Ibardin y Lizuniaga  por los que pasa la “Alta Ruta de los Pirineos en Bici”.

Según subimos Lizuniaga, en una curva cerrada a derechas, hay una venta a la izquierda desde donde parte un camino hacia la cumbre de Larrun. Desde arriba las vistas son soberbias (desde el mar hasta el Pirineo).

Al monte Larrun se puede acceder también por el noreste, desde el  Col de St. Ignace (169 m.) situado entre Askain y Sara. Como supongo que ya sabeis, allí hay un tren cremallera (***) que nos permite llegar a lo más alto sin esfuerzo. Y es bastante frustrante llegar sudando por el esfuerzo a la cumbre, y ver que hay gente
a tu lado que ha subido en el tren, y está “tan pichi”.

Dicen que el tren se hizo famoso porque la emperatriz Eugenia tuvo conocimiento de él y lo puso de moda.

En la cumbre hay una parte francesa y una española. En la francesa hay un helipuerto; en la parte española…………bares y fondas.

Y si pasamos hacia Sara en bicicleta, despacio y a disfrutar entre Lizuniaga y Sara. Que es un paraíso.