PREVIA KOATE

Harrapatua!
Ez baitakit ezertxo ere auzo honi buruz, bertarako errepidea non hasten den ez bada.

Baina bilatzen badakit.

Argi dagoena zera da: igo egin behar dela (beti bezala). Bi edo hiru etxe direla uste dut, baina hori bai, bi sarrerekin. AHT egiteko lanak ez ditu urruti. Ezta Santa Ana baseliza bitxia (4 isurietako teilatua duena) eta zabortegi bat ere.

Legorretak 1515 biztanle ditu, eta 8,60 Km2 hedadura,119 metrotako altitudea izanik. Ikaztegieta 115 metrotan dago, 370 biztanle ditu eta 2,00 Km2 hedadura.

Legorretatik igoera 1,7 kilometrokoa da 321 metroak lortu arte. Baina auzoa non dagoen ez dakidanez………. Ikaztegietatik igoera 2,5 kilometrotakoa da.

Ibilbide zirkularrak 7,49 Km. dituela azaltzen da Interneten.
Baina ez dakit oinez, MTB erabiliz, edo nola egina duten ibilbidea.

Errepidearen egoera beraz…………..nork daki!


Cazado!
Y es que de Koate solo sé donde está el cruce de entrada de su carretera.

Pero he buscado en Internet, y hay que subir (cómo no).

Deben ser 2 casas, pero con 2 entradas, una por Legorreta y otra por Ikaztegieta. Las obras del TAV no andan lejos, y en las cercanías hay una ermita que debe ser curiosa por su tejado a 4 vertientes (Santa Ana), y un vertedero.

Legorreta tiene 1515 habitantes, una extensión de 8,60 Km2 y se encuentra a una altitud de 119 metros. Ikaztegieta tiene 370 habitantes, una extensión de 2,00 Km2 y su altitud es de 115 metros sobre el nivel de la mar.

En total, saliendo de Legorreta la subida debe ser de 1,7 Km. hasta los 321 metros de altura, pero como no sé donde está el barrio………...Por Ikaztegieta la subida es de 2,5 Km.

Según he visto en Internet, el recorrido circular entrando por un pueblo y saliendo por el otro es aproximadamente de 7,49 Km. Pero no sé si el recorrido es para hacerlo andando, en BTT o en monopatín.

Por tanto, de las condiciones del firme……………..ni idea!