PREVIA ITXASPE

Bitxia benetan; herri bateko (Deba) auzo baten (Itziar) auzo da Itxaspe (141 m.).

Dozena bat etxe, ongi dagoela esaten duten kanping bat, txistulariari eskultura bat eta Urteagako kobazuloa (12000 urteko kaskezur bat).

Azurki (675 m.) aldera doan errepidean industria asko du Itziarrek. Debatik 6 Km-tara egoteak, herritasuna areagotu egin du Itziartarrengan.

Itziarren 842 biztanle dira eta 300 metroko altueran dago.

Itziarko Amak eta bere omenez Donostiatik maiatzaren lehenengo larunbatean egiten den gaueko ibilaldiak egiten dute ezaguna auzo hau.

Izarraitz mendikatearen iparraldean dago kokatua Itziar. Bertako mendirik altuena Erlo (1030 m.) da, baina bada besterik: Kakuta, Andutz (Itziar gainean), Agido eta Sesiarte (Azurki gainean) eta xumeagoak diren beste asko.

Mendi hauen artean bailarak sortzen dira; hauetan Mendarotik Madariaga aldera doan Kilimon ibaiarena eta Lastur (*) dira ezagunenak. Bigarren honek hornitu izan du Deba urez 60. hamarkada arte.

Deba, Lastur eta Itziar zeharkatuz ibilbide eder bat dute prestatua Lasturren.

51,54 Km2 hedadura du Debak, 5042 biztanle eta 05 metroko altueran dago kokatua.

Turista asko agertzen da udan bertara, hondartzaz gozatzera. Baina turista eta jakitun gehien erakartzen duena, Deba eta Zumaia artean dagoen itsaslabarra da. Deban txalupa bidaiak antolatzen dituzte, itsasotik geologoek informazio zabala ematen dutelarik (***).


Es curioso; Itxaspe (141 m.) es barriada de barrio (Itziar).

Una docena de casas, un camping que dicen que está muy bien, un monumento al txistulari, y la cueva de Urteaga (un cráneo de 12000 años).

Itziar es un barrio de Deba, y tiene mucha industria en el poligono que está en la ruta que va hacia Azurki (675 m.) y Madariaga.

Está situado a 300 metros de altura y a 6 Km. de Deba; tiene 842 habitantes.

Itziar en muy famosa por su Virgen y por la marcha nocturna que desde Donostia se celebra el primer sábado de Mayo; está situado al norte del macizo de Izarraitz. Un macizo cuya cima más alta es Erlo (1030 m.), que está encima de Azpeitia y Azkoitia y es la cima que tiene la antena. Pero hay más, como Andutz (encima de Itziar), Agido y Sesiarte (encima de Azurki),Kakuta y otros de altura más modesta.

Pero además, el macizo conforma unos valles preciosos como el del río Kilimon y el de Lastur (*). En éste hay programado un recorrido muy bonito que une Lastur (que abastecía de agua a Deba hasta los años 60) con Deba e Itziar.

Deba tiene 5042 habitantes, una extensión de 51,54 Km2 y se encuentra a una altitud de 05 metros sobre el nivel de la mar. Olé a su playa.

De Deba se puede recorrer también la rasa mareal (***). Salen barcos que permiten una visión poco habitual de la costa con información técnica de geologos.

Ahora que el triatlón es un deporte que se practica oficialmente en la Loiolatarra recordar que en Deba se celebra un triatlón (en Mayo, creo).