Previa Hernialde

Hor goaz gaur Hernialdera, Tolosa ingurura, estropada eguna izan arren.
Ernio mendiaren magalean dago herrixka hau (bere izenak esaten duenez).

Donostiatik gatozela, oso airosa ikusten da, han, mendiaren magalean.
Ez du asko aldatu bere itxura. Etxeak eraiki dira bertan, baina jende gehiena Ernioren (1078 m.) magalean dauden baserrietan bizi da.
Ipar haizeen menpe dagoelarik, ez da bero pasatzen den horietako leku bat; ez horixe.

Hernialdek 301 biztanle ditu, 4,17 Km2 hedadura, eta 302 metroko altueran dago. Berastegiko ibilaldian aipatu nuen “Santa Cruz apaiza” hemengo erretore izan zen bere gerrila munduan murgildu aurretik.

Eta zer dago ikusteko herrian?

Alde batetik Oria bailara begiratu eta Uzturre (730 m.) mendiaz gozatu.
Eta bestetik, Jasokunde Amaren omenez eraikitako eliza eta bere arkupetan ostatua duen kontzejuetxea.

Herria txikia izanik ere, bi sarrera ditu, nahiz biak malda erdian bakarra bihurtu. Tolosa aldetik dator bat, eta egoera onean dagoena hauxe da.
Hori esaten du behintzat Xibirik (ikus 2013 – IX – 08 bere kronika).

Bestea, Anoetatik abiatzen da eta bi aho ditu. Sarrera bat nahikoa kuriosoa da, tren azpiko tunel batetik pasatzen delarik. Handik sartu zen Eneko (ikus 2012 – IX – 09 eguneko bere kronika) hona etorri ginen egun batean.

Tolosaldea otra vez, y en día de regatas. En este caso vamos a un pueblo que como su nombre indica (Ernio-alde) está en las laderas del monte Ernio.

Es muy visible, allá en lo alto, al acercarnos desde Donostia. Tiene 4,17 Km2 de extensión, 301 habitantes y está situado a 302 metros de altura.

Aquí ejerció de párroco el que se hizo conocido en las guerras carlistas como “cura Santa Cruz”, que ya he citado en la salida de Berastegi.

En Hernialde hace un relente de órdago, ya que está absolutamente expuesto a los vientos del norte. Últimamente ha crecido, pero su casco urbano no ha variado mucho. Un casco prácticamente inexistente, ya que la mayoría de los vecinos viven en caseríos diseminados por las laderas del Ernio (1078 m).

Destacan (cómo no) la iglesia de la Asunción y la casa consistorial, en cuyos bajos estaba (supongo que sigue estando) situado el ostatu, tasca o fonda.

Tiene bonitas vistas al valle del Oria, al Uzturre (730 m.) sobre todo, que lo tiene justo enfrente.

Para lo pequeño que es, tiene dos carreteras que se unen a media ladera. Y la entrada desde Anoeta tiene dos brazos; uno bastante curioso que pasa por un túnel bajo las vías del tren y utilizó Eneko (ver crónica del 09 – IX – 2012).

Según nuestro “boss”, es recomendable utilizar aquélla cuyo inicio está cercano a Tolosa, ya que la otra está en pésimo estado (ver la crónica del 08 – IX - 2013).