PREVIA GUREA ALTZA

Ez gara adarra jotzen ari, badakizue; benetakoa da Altzako irteera.
Gure aittona liluragarriaren jatorria Altza dela ba al zenekiten? Hala da ba.

Denboraldiko azken irteera izanik, Gurea elkarteko kideek hamaiketako batera gonbidatzen gaituzte. Esker mila.

Zerbait egiteko, hamaiketakora joan aurretik pare bat orduko irteera egin ohi da.

Gaur egun Altza Donostiako auzo bat da, nahiz eta ez den beti honela izan.
Bere kokapenak Pasaiako portuaren informazioa ez ezik, La Herrera bertan edukitzea eta honen onura ere bazekartzan altzarrentzat.

Gaur egun Altza deitzen dugunak 21500 biztanle ditu, baina garai batean Altza izenak beste leku batzuk ere barneratzen zituen. Guztiak kontutan hartuko bagenitu, 52000 altzar ere izango lirateke gaur.

Inmigrazio handia izan duen auzoa da Altza. Garai bateko Altza baserriz osatua zegoen, eta halako inmigrazioari aurre egin ahal izateko erruz eraiki zen (edonola, eta nork daki zein kalitatez).

Garai hartako Altzako medikuaren seme da Joan Mari Irigoien. Sanse taldean futbolean jokatu zuen (ona omen zen), eta futbola utzi ondoren Ingenieritza ikasi eta marrazketako irakasle izan zen. Baina bere benetako grina idaztea zen. Bere nobeletan, jada existitzen ez duen eta berak gogoan duen garai bateko Altza dakar irakurlearen aurrera (Oilarraren promesa, Udazkenaren balkoitik e.a.).

No es una tomadura de pelo, ya lo sabeis; la salida a Altza es real.
Por cierto, el encantador de nietas tiene ahí sus orígenes. Lo sabiais?

Es final de temporada y los amigos de la sociedad Gurea nos obsequian con un buen almuerzo. Muchas gracias.

Normalmente, el día de la salida a Altza, lo que se hace es dar una vuelta de un par de horas antes de ir a almorzar.

Altza es un barrio de Donostia, aunque haya habido períodos en los que ha sido municipio independiente. En tal caso, tenía una posición de dominio sobre la bahía de Pasaia y La Herrera en el puerto mismo.

De lo que antaño se conocía como Altza, hay zonas que ahora reciben un nombre diferente. Considerando que actualmente tiene unos 21.500 habitantes, si se contabilizaran todos los lugares que antes eran Altza, serían unos 52000 altzarras.

Es un barrio que ha tenido una gran inmigración. Antes el barrio estaba lleno de caseríos repartidos por el monte, y para hacer frente a la inmigración se construyó (como siempre, a matraca y de dudosa calidad) mucho.

Joan Mari Irigoien es un antiguo vecino de Altza, cuyo padre era el médico del barrio. Joan Mari jugó de futbolista en el Sanse (dicen que venía bueno), estudió Ingeniería y dió clases de dibujo. Sin embargo lo que más deseaba era escribir. En sus novelas (Oilarraren promesa, Udazkenaren balkoitik, etc.) recrea la vida en aquella Altza, que él recuerda y añora, pero que ya no existe.