PREVIA ELKANO

Elkanok gertuen duen herria Zarautz den arren, Aiako auzo da. Zarautzeko parrokiaren ardurapean dago Elkano.

Elkano (251 m.) altueran dago, eta bertara doan errepidea, Meaga (142 m.) gaineko bidegurutzean hasten da.

Elkanora joan ginen egunean (ikus 2013 – X – 06 eguneko kronika), Iñakik zera esaten zidan: “hain leku polita, eta hona gatozen bakoitzean euria egin behar duela…….”. Bigarrenarekin ez dakit, baina lehenengoarekin ados nator. Oso leku polita da.
 
55,27 Km2 hedadura du Aiak, baina bertako biztanle kopurua nahiko txikia da. Guztira 1646 dira eta elizaren inguruan bizi dira hauetako 470.

Zarautz (jakina) askoz handiagoa da. 14,80 Km2 hedadura du (bakoitza 120 futbol-zelai gutxi gora behera), 21623 biztanle eta 06 metroko altueran dago.

Elkano, nola ez, txakolinez inguratua dago Indamendi (462 m.) magalean.
Etxe bati itsatsia dagoen eliza txiki bat du, zein L.P. Peña Santiagoren esanetan defentsa eraikin baten hondar izan daitekeen. Auzo honek ez du beste ezer aipagarririk, ikuspegia ez bada.

J.M. Perez Azacetak proposatzen duen “Eurohiriaren ibilbide zirkularra”  bere bigarren saioan (Zarautz – Aia), Elkanotik gertu pasatzen da.
Indamendi igo ondoren Urdanetara jeisten da. Bigarren saioa amaitzeko, Txatxarramendi (460 m.) pasa eta Pagoeta (714 m.) igo ondoren, Aiara jeisten da.

Urdanetara igotzen dezente madarikatu duen bat baino gehiago egon baietz!

Zarautz es su localidad más cercana y de ella depende en lo religioso. Pero es barrio de Aia.

A Elkano (251 m.) todos sabemos que se va por una pequeña y pendiente carretera cuyo inicio está en el alto de Meaga (142 m.).

Decía Iñaki cuando aparecimos allí (ver la crónica del  06 – X – 2013), “con lo bonito que es esto, que siempre nos toque lluvia……..”. Con lo segundo no lo sé, pero con lo primero que dice, estoy de acuerdo; es muy bonito.

Aia está situada a 308 metros de altura, con preciosas vistas a la mar.
Tiene 55,27 Km2  de extensión y 1646 habitantes (en 2012), de los cuales 470 viven en el casco urbano.

Zarautz en cambio, tiene 21623 habitantes, está a 06 metros de altitud y su extensión es de 14,80 Km2 (cada uno equivale, más o menos, a 120 campos de futbol).

Elkano está en las faldas de Indamendi (462 m.), rodeado de chacolí (solo faltaría). Tiene una iglesia muy pequeña adosada a una casa. Por su aspecto, pueden ser restos de una fortaleza (según L.P. Peña Santiago).

La ”Travesía circular de la Eurociudad” propuesta por J.M. Perez Azaceta, en su segunda etapa (Zarautz – Aia), pasa cerca de Elkano, y después de Indamendi, lo hace por Urdaneta. De allí rodea Txatxarramendi (460 m.) y sube Pagoeta (714 m.) para bajar a Aia.

Más de uno habrá maldecido subiendo a Urdaneta. A que sí?