Previa Biriatu

Arrazoi sakon bat badela jakin arren; Lizuniaga, Ibardin, Guadalupe e.a. horretarako erabiltzen ditugula jakin arren; hori guzia jakinik ere, Iparraldera joateko irteera ofizial bakarra izateak pena ematen dit.

Baina barka, nire gauzak besterik ez baitira.

Biriatu, 100 metroko altueran dago, bere biztanleria 694 pertsonakoa izanik. Hedadura berriz 11,10 Km2 du.

Behobia-Pausutik oso gertu dago. Errepidez bertara joateko igo egin behar da; baina bertan egoteagatik baino ezagunagoa egiten zaigu Biriatu, Berarako bidean ezker aldera begiratzean mendi txiki baten gainean oso airosa ikusten delako.

Herriko elizako harriak gorrixkak dira. Zergatik ote? Biriatu, Xoldokogaina (486 metro) mendixkaren magalean dago, eta mendi hau gorri koloreko harriz osatua dago. Hareharri gorria hain zuzen (Oiartzundik Elurretxera bidean harrobi bat bazen lehen).

Donostiako hainbat etxe, hareharriz eginak daude; hala nola diputazioa, Sª Maria, S. Bizente e.a.
Igeldoharria izena ematen zaio Donostian (arrazoia, nabaria) hareharriari.

Mendi zaletasuna baduzu, GR-10 eta GR-11 ibilbideek Biriatu zeharkatzen dutela jakin behar duzu. Zer diren? Auñamendi osoa (ipar aldetik batak, hego aldetik besteak) oinez zeharkatzeko erabiltzen diren ibilbide gogorrak.

Ibilbidea bizikletaz ere egin daiteke.
Nola? Jokini galdetu.

Aunque esté totalmente justificado; aunque aprovechemos las salidas de Guadalupe, de Lizuniaga, Ibardin, San Marcial y alguna más para hacerlo; que quereis que os diga, me da pena que solo tengamos una salida oficial a Iparralde.

Pero os pido disculpas, que son cosas mías.

Biriatu esta muy cerca del paso fronterizo de Behobia-Pausu. Está a 100 metros de altura, tiene 694 habitantes y una extensión de 11,10 Km2.

Conocemos el pueblo más que por haber ido allí, por haberlo visto al otro lado del río en una loma, airoso, cuando vamos hacia Bera.

El pueblo está en cuesta, y para ir a la iglesia también hay que subir.
Una iglesia de piedras rojizas. No hay que olvidar que Biriatu está en la falda del monte Xoldokogaina de 486 metros. Un monte que está formado de arenisca roja (subiendo de Oiartzun hacia Elurretxe hubo una cantera).

Hay edificios en Donostia hechos con arenisca, como la diputación, Sª María, S. Vicente etc; piedra que aquí recibe el nombre (motivo más que obvio) de Igeldoharria.

Las GR-10 y GR-11 pasan por Biriatu. Que son? Dos recorridos de larga duración, para (uno por el norte y el otro por el sur) recorrer a pie el Pirineo de un extremo al otro.

Y se puede hacer algo parecido en bicicleta?
Preguntadselo a Jokin.