Previa Berrobi


Martxan berriro ere.

Berrobira goaz gaur, ordu aldaketa eta guzti.

Tolosa eta Leitza artean dago, Berastegiko bidean. 565 biztanle ditu, 2,77 Km2 hedadura eta 162 metroko altueran dago.

Zelai (edo Berastegi) errekatxoak zeharkatzen du.

Ibai batek hiru zati edo ibaibide ditu jakitunek diotenez.

Goikoan, malda handia da, bailara oso itxia, eta higadura da zati honetan ibaiaren eragile nagusia. Zati honetan herrixkak mendian gora, maldan, daude kokatuak, (kasu honetan Elduain bezala).

Erdikoan, malda ez da hain handia, bailara irekiagoa delarik. Bertan garraioa da ibaiaren eragile nagusia, eta herrixkak ibaiak zeharkatuak daude edo ibaitik gertu aurkitzen dira (kasu honetan Tolosa bezala).

Behekoan, azkenik, malda ia desagertu da, bailara zabala da eta ibaiari zaila egiten zaio materiala garraiatzea. Zati honetan sedimentazioa da ibaiaren eragile nagusia, (Aginaga inguruan kasu honetan).

Eta zer berri Berrobiri buruz?

Ezer gutxi, betikoa.

Eliza, udaletxea, zenbait baseliza mendian banatuak eta museo bezala ongi egon arren, erabil ez daitekeen errota bat.

Eta kitto gaurko lana; datorren aste arte.

Otra vez hacia Tolosa.

Hacia Berrobi más concretamente y con cambio de hora.

Un pueblo en el camino a Leitza, de 565 habitantes, situado a 162 metros de altura y cuya extensión es de 2,77 Km2.

Se encuentra en el tramo medio del pequeño río Zelai (o Berastegi).

Un río tiene tres tramos o cursos, a decir de los entendidos.

En el curso alto, el río está en sus inicios; hay mucha cuesta y el valle es muy cerrado. Por lo tanto en este tramo la acción principal del río es la erosión y los pueblos se escalonan en el monte (como el caso de Elduayen).

En el curso medio, hay menos cuesta y el valle es más ancho. La acción principal de un río en este tramo es el transporte y generalmente el río o atraviesa los pueblos o pasa al lado de ellos (como el caso de Tolosa).

En el curso bajo, el río está casi al final de su recorrido. La cuesta es mucho menor y como consecuencia, le cuesta mucho transportar los materiales. Es en esta zona donde se produce mayormente la sedimentación (como el caso de Aginaga).

Y que se puede decir de Berrobi?

Poca cosa, lo de siempre.

La iglesia, unas cuantas ermitas, la casa consistorial y un antiguo molino en desuso que es utilizado como pequeño museo.

Y a otra cosa, mariposa.