Previa Berastegi



Gaur Berastegira goaz. Bere hedadura 45,90 Km2 da, 1040 biztanle ditu eta itsasoarekiko 406 metroko altueran dago. Mendiz inguratua (Uli, San Lorenzo, Erroizpe, Ipuliño……) dagoen bailara txiki bateko jaun eta jabe da.

Bertako eliza, gaur egungo herritik nahikoa urruti dagoen arren, badirudi garai batean herriaren erdian zegoela. Denborak zokoratu du.
Tolosatik igo egin behar da (nola ez) Berastegira iristeko. Handik aurrera, berehala, Nafarroa.

Garai batean (jauntxoen garaiean) gatazka armatu ugari izan ohi zen. Eta Nafarroatik hain gertu egonik, nafarrak haserretzean lehenengo erasoa Berastegira egiten zuten.

Batzuk hasi, besteak jarrai……………. betiko istilua. 1321 – IX – 19 egun ezaguna da gai triste horretaz ari garela, Beotibar zelaiean gertatu baitzen nafar eta gipuzkoarren artean ospe handiko borroka.
 
Hain ospetsua, diotenez, Tolosako “Bordon dantza” bertan oinarritzen dela. Sanmartzialak eta Donostiako VIII - 31 festak bezala, gerrak gogoratzeko era bat; nahiz eta gaur egun festa bihurtu diren.

Gerretaz ari garela, inguru honetan (Elduainen) jaio zen Manuel Ignacio Santa Cruz Loidi, karlistadetan zenbait urte geroago “Santa Cruz apaiza” bezala ezagutua izango zena.

Eta gerrak alde batera utziz, herri hau da Gipuzkoako probintzian hotz eta euritsuenetako bat (hori esaten dute eguraldia iragartzen dutenek behintzat).

Tolosa y su entorno serán nuestro objetivo, una vez más. Berastegi en este caso. Tiene 1040 habitantes, una extensión de 45,90 Km2 y está situado a una altitud respecto al nivel del mar de 406 metros.
Está situado en un valle rodeado por montañas (Uli, San Lorenzo, Erroizpe, Ipuliño).

Cuando se pasa por Berastegi parece como si no tuviese iglesia, ya que a diferencia de otros pueblos no es lo primero que se ve. Pero sí que la tiene, y parece que es ahí donde se creó el pueblo, aunque haya quedado totalmente a desmano.

Está muy cerca de Navarra; tan cerca, que lo primero que atacaban los navarros cuando querían batalla (y la debían querer bastante a menudo) era Berastegi. Muy cerca de aquí tuvo lugar la batalla de Beotibar (nombre del frontón de Tolosa) allá por el siglo XIV, exactamente el 19 – IX – 1321.

La ley del talión, ya se sabe; atacan unos, los otros se “defienden”, después los primeros no se quedan atrás, y ya está montada la juerga. Pero parece que la batallita de marras fue gorda.

Dicen que la famosa “Bordon dantza” de Tolosa es un recuerdo de esa batalla. Algo así como las fiestas del 31-VIII en la parte vieja de Donostia, o los Sanmarciales de Irún….. recordar las batallas mediante fiestas.

Y hablando de guerras, por esta zona (en Elduayen) nació Manuel Ignacio Santa Cruz Loidi, que fue conocido en las guerras carlistas como “cura Santa Cruz”.

Si nos fijamos en la información del tiempo, Berastegi es uno de los pueblos más fríos y lluviosos de la provincia de Gipuzkoa.