PREVIA ASKIZU

Guk gaur Getariako auzo batera joan nahi dugu: Askizura (111 m.).
Baina, azken boladako ekaitz eta olatuek nolako egoeran utzi ote dute bertara joaten den errepidea? Errepide hau (nola ez) aldapatsua da, eta Getaria eta Zumaia artean du bere abiapuntua.

Askizutik Zumaia aldera dagoen ikuspegia ederra da. Gaur egun txakolinez josia dago ingurua eta zakur asko (¡!) dago bertan.

Getaria, Juan Sebastian Elkanoren herria da.

Getariak 2397 biztanle ditu eta 17 metroko altueran dago. 10,60 Km2 da berriz bere hedadura.

Getariatik auzoetara (Askizu, San Prudentzio e.a.) galtzara zahar bat doa, gero Zumaia-raino jarraitzen duena. Ikustekoa da, eta maiatzan Itziarko martxa hortik doa.

Eguraldi onarekin, zein atsegina den presarik gabe Zarautz aldetik Getariara joatea. Ez ordea itsasoa haserre denean!

Gaizka Santuaren omenez eraikia dago Getariako eliza. Beste leku askotan bezala, gerra eta honelakoak medio, errea eta suntsitua izan da maiz. Ikustea merezí du (**) euskal gotiko estiloa baitu. Eliza barrua aldapan dago.

Getariko xagua, garai batean irla bat zen. Duela urte gutxi arte, baratzez josia egon zela diote. Itxuraz, herritar batzuk baratz gabe hobe egongo zela pentsatu zuten eta jendeak onartu egin zuen ideia hori.

Ai….. eta ez irten Getariatik bertako ostatu batean arrainik jan gabe!

Hoy queremos ir a Askizu (111 m.), uno de los barrios de Getaria; estará la carretera en condiciones? Porque ya hemos visto cómo las gasta la Madre Naturaleza…. Para ir allí (que raro) hay que subir. El inicio de la subida está en la carretera de la costa entre Getaria y Zumaia.

Askizu tiene unas vistas preciosas hacia Zumaia, muchos perros (¡!) y chacolí.

Getaria es el pueblo de Juan Sebastián Elkano.

Getaria tiene 2397 habitantes y está a 17 metros de altitud sobre el nivel del mar. Su extensión es de 10,60 Km2.

Hay en Getaria una vieja calzada que recorre los barrios (Askizu, San Prudentzio, etc) y sigue hacia Zumaia. Es para visitarla sin prisas (como todo, vamos). La marcha nocturna a Itziar utiliza un tramo de esa calzada.

Llegar a Getaria desde Zarautz es una delicia para los sentidos. Salvo que la mar esté demasiado brava, en cuyo caso…………media vuelta!

La iglesia de San Salvador (**) de Getaria es gótica con algo de románico. Como en otros muchos lugares, ha sufrido incendios, guerras, y desgracias similares. Dejando de lado el arte, es una iglesia extraña, con el suelo en cuesta.

El ratón estuvo hasta no hace mucho lleno de pequeñas huertas. Menos mal que algunos pensaron que estaría mejor sin ellas, y la idea cuajó entre la gente. Aunque ahora está unido al pueblo, antaño era una pequeña isla.

Y para terminar……la comida. Menudo pescado se come en Getaria!