Previa Altzo


Bagoaz berriz; Altzora oraingoan. Herri honen hedadura 9,77 Km2 da, 321 biztanle ditu eta 218 metroko altueran dago.

Baina, zer da, herri bat ala bi?

Ez, ez, bakarra da, baina bi zatiak hain dira ezberdinak…………
Beheko Altzok itxura tristea du eta zulo batean dago. Goikoak berriz ikuspegi ederrak eskeintzen ditu eta askoz itxura alaiagoa du.

Ez da beraz harritzekoa Txomin Rezolak bere argazkiak EITB-ra bidaltzerakoan, goiko
auzoa soilik azaltzea. Behekorik ez balego bezala. Baina badago, eta bien artean dagoen baserri batean jaio zen Altzoko erraldoia.

Honen historia ederki asko azaltzen du gure kide Iñasiok 2013 – 10 – 13 egunean idatzi zuen kronikan. Ez dut beraz aipamen gehiagorik egingo.

Tolosaldean dagoen herrixka honek hiru sarbide ditu. Lehenengoa El Molinotik dator (Alegiatik), bigarrena beheko Altzotik (Alegiatik) eta
hirugarrena Txaramatik (Ibarra eta Lizartza artean).

Otsabio (801 m.) mendiaren magalean dago Altzo. Oinez igo nahi bada, oso igoera lasai eta patxaratsua da, zatirik handiena pistaz egiten baita. Gailurrera iritxi eta jarraituko bagenu, Bedaio eta Nafarroan dagoen Araiz bailara (Inza, Azkarate, Uztegi….) aldera joango ginateke, Añi gainditu eta gero.


Otra vez en marcha; esta vez nos toca ir a Altzo. Un pueblo de 321 habitantes, una extensión de 9,77 Km2 y situado a 218 metros de altura.

Aunque, es un pueblo o son dos?

Uno, solo uno, pero con dos zonas totalmente diferenciadas. La zona baja es bastante más oscura y triste que la otra. Y menos conocida; por lo menos si nos atenemos las fotos que Txomin Rezola cuelga en EITB (ya que siempre aparece Altzo de arriba).

Es como si la zona de abajo no existiera. La verdad es que no hay mucho que ver en ella.

Y tal como Iñasio indicaba perfectamente en la crónica del 13 – 10 – 2013, a medio camino entre los dos barrios nació, en un caserío, el gigante. Pero esa historia ya la cuenta muy bien él.

Está en la comarca de Tolosaldea, y para lo pequeño que es, tiene tres entradas; una por El Molino (entre Alegia y Amezketa), otra por Altzo de Abajo (por Alegia) y la tercera por Txarama (entre Ibarra y Lizartza).

Altzo se encuentra en la falda del monte Otsabio (801 m.) y su ascenso desde aquí es fácil, ya que casi en su totalidad se efectúa por pistas.

Otsabio forma parte de un cordal donde se encuentra Añi, y que continúa hacia Bedaio y Navarra (el valle de Araiz de Azkarate, Uztegi, Intza…………).