Previa Alkiza


260 biztanle dituen herri txiki hau 342 metroko altuera duen puntu batean kokatzen da Tolosa inguruan, bere hedadura 11,87 Km2 delarik.

Zelatuneko lepora eta Erniora (1078 m.) bidean dauden “Belako harkaitzek” herria babestu bezala egiten dute hain dira itxura gogorrekoak.

Iraileko igandeetan erromeria egiten da Zelatunen eta bertan erromatar eta euskaldunek borrokatu zutela dio tradizioak.

Alkizara, Asteasu nahiz Anoeta aldetik datorren errepidetik igo daiteke. Bi errepide izateak askatasun handia eman die sartu-irtenerako alkizarrei.

Herrian nagusiki ikusten dena zera da: frontoia, barnetegia (lehen apaizetxea zena) eta San Martin eliza.

Alkizako pakeaz gozatu eta inspirazioa lortzeko asmoz, aspaldi bertara hurbildu zen bizitzera Barbara Goenaga aktoresaren aita den Juan Luis pintorea.

Duela 50 urte inguru, Alkizan gauzatu zen mutiko euskaldunentzat lehenengo udalekua (oso haur gutxirekin, egia esan behar bada).

Eta festak? Noiz dira Alkizako festak?

Donostiako estropadekin batera.

Gogora bestela; 2012. urtean Hernialdeko irteeratik etxerako bidean, Xibiriren esanetara Alkizatik pasa ginen eta bertan sardinaldi bikain bat prestatzen ari ziren.
Gu, oso txirrindulari profesionalak garenez, ez ginen jatera gelditu.
Baina ez gogo faltagatik, ez.

Alkiza tiene 260 habitantes y está a 342 metros sobre el nivel del mar.
Su extensión es de 11,87 Km2.

Está protegida por las “Belako harkaitzak”, unas rocas escarpadas situadas en la ruta de Alkiza a Ernio (1078 m.) por el collado de Zelatun.

En Zelatun hay romería todos los domingos de Septiembre; y dice la tradición que allí lucharon vascos contra romanos.

Alkiza tiene dos carreteras, una hacia Asteasu y otra hacia Anoeta; hoy están conectadas entre si, con lo que el pueblo está mucho mejor comunicado.

Si hay algo que llama la atención en Alkiza es el frontón, la casa del cura (es barnetegi hoy en día) y la iglesia de San Martín.

Es en Alkiza donde hace muchos años (50 o más) tuvo lugar la primera colonia de verano para niños euskaldunes. Una colonia muy reducida, nada que ver con las actuales que son multitudinarias.

Para aprovechar la paz que se respiraba (y aumentar la inspiración, supongo) fijó su residencia en Alkiza el pintor Juan Luis Goenaga (padre de la actriz Bárbara Goenaga).

Y que se sabe de las fiestas?
Mientras en Donostia la gente disfruta con las regatas, en Alkiza están de fiestas.

Si leemos la crónica de Hernialde del año 2012, veremos que a iniciativa del “boss” se volvió por Alkiza; y también que cuando pasamos por allí, estaban preparando una fantástica sardinada.
Sardinada que no degustamos, por lo profesionales que somos.
Pero ganas no nos faltaron, la verdad.