Previa Aizarna



Ez ba, Aizarna ere ez da herria, Zestoako auzo baizik.


Aspaldian, inguruan garrantzia hartu zuen lehenengo lekua Aizarna izan zen, baina Nafarroako Baldorbari (**) gertatu bezala, bere kokapenak baztertu arazi egin zuen; lehendik Aizarnak zuen indar eta garrantzia Zestoak hartu zuen.

Aizarnak 357 biztanle ditu eta 230 metroko altueran dago. Plaza eta frontoia alde batera utziz, ezer gutxi dago bertan.

Bailara itxi batean dago herrixka; kararriz osatua dago ingurua (polje), eta honela ura kobazuloetan sartu eta desagertzen da. Horregatik ez dago inguruan mendi iturririk.

Sarbide arruntena Aizarnazabalekoa da, 5 kilometroko malda igota.
Beste bat Azpeitiako errepidetik dator eta askoz ere berriagoa da. Garai batean Erdoiztarako (*) bidegurutzeraino iristen zen soilik, non oin zirkularra duen baseliza txiki batekin topo egingo dugun.

Aizarna eta Erdoizta (432 m.) artean Santa Engraziako (*) baseliza dago. Mendixka batean dago eta atzean duen Alzolaras amildegira eroriko den itxura ematen du. Baselizaren pare, Alzolarasen beste aldean, Pagoeta (714 m.) mendiaren magalean ikus daiteke Aiako Alzola.

Errezil aldera jeisten hasi eta berehala, Etumetako benta dago. Esaten dutenez, bertan lo egin zuen Loiolako Inaziok etxera egin zuen azken bidaiean.


Otra localidad que no es pueblo, sino barrio.

Y es que aunque en su entorno el primer lugar en cobrar importancia fue Aizarna, con el paso del tiempo fue quedandose apartada de los caminos. Algo parecido a lo que le ocurrió a la Valdorba (**) en Navarra. Y la importancia con el tiempo recayó en Cestona, de quien es barrio actualmente.

Aizarna está en lo alto (cómo no) y es una cuenca cerrada de origen kárstico (polje). O dicho de otro modo; el agua que llega al valle se mete por los sumideros y desaparece, impidiendo así que haya fuentes naturales en él.

Aizarna es prácticamente una plaza, un frontón y poco más. Tiene 357 habitantes y está a 230 metros de altitud. Como otras localidades, tiene dos entradas; una por Aizarnazabal y otra por Bentaberri que está en la carretera que une Régil con Azpeitia.
La más antigua es la primera, ya que antaño la carretera que venía de Bentaberri terminaba en el cruce de Erdoizta (432 m.).

Erdoizta (*) tiene una pequeña iglesia de base redonda. Muy cerca del cruce de Erdoizta está Etumeta que es una venta donde dicen que durmió Ignacio de Loyola cuando volvía a casa por última vez.

Entre Aizarna y Etumeta está la ermita de Santa Engracia (*).
Esta ermita que se ve desde la plaza de Aizarna, está en un alto y parece que se va a caer al barranco de Alzolaras que tiene detrás.
Al otro lado del barranco está Alzola de Aia en las faldas del monte Pagoeta (714 m.).