Pretemporada Cicloturismo 2013


Errege bezpera izan arren, 09.00 ziren 5 taldekide Buenpasen aurkitu
ginenerako. Xibiri, Fernando A., Javi, Alberto eta Jesus hain zuzen ere.

Urte berri on, eta honelako asko entzun zen bertan.


Eta errege pezperan bizikletaz?
Fernando A. eta Xibirik astean zehar botatako “ohar maitekorrak” entzun eta gero, beste erremediorik ez genuen izan!

Gaurkoak nahiko argi utzi du nork agintzen duen LOIOLATARRA
taldean, zeren denboraldiko zenbait irteerek baino arrakasta handiagoa izan du gaurkoak!

Behelainoa ikaragarria zen, elkar ikusi baino gehiago elkar entzun
egiten baigenuen. Kostaldera abiatu eta Usurbil inguruan Pello, Tomas, Manso, Iñaki eta Enekok handitu zuten taldea.

Orio ondoren, Zudugarai igotzen norberak bere martxa hartu zuen
eta guztiok dakigu nor izan zen azkenputz! Zarautzen, Zumaiaraino joan eta Meaga barrena itzultzeko erabakia hartu zen. Bere lehenengo irteera zelako, Enekok Getarian bira eman eta etxeko bidea hartu zuen.

Eta beste ezer gutxi.

Dagoeneko jendea mugitzen hasi dela ohartzea ez bada.

A las 09.00 en punto estábamos en el Buenpas 5 amigos. En concreto Xibiri, Fernando A., Alberto, Javi y Jesús.

Feliz año y todas ésas cosas, evidentemente.

La víspera de Reyes en bici? Como para no salir después de los “sutiles” comentarios que Xibiri y Fernando A. hicieron a lo largo de la semana.
O………………… tal vez no fueron tan sutiles?

La cosa es que la salida tuvo tanto (o más) éxito que alguna salida en plena temporada.
Bueno, sigamos.

Y digo estábamos, porque más que vernos tuvimos que adivinarnos
por la espesa niebla que había. En la zona cercana a Usurbil, el grupo se amplió con Iñaki, Javier Manso, Tomás, Pello y Eneko.

El grupo siguió adelante hacia Zarautz (en el alto de Zudugarai ya se
sabe quién se descolgó y quién no), y se decidió ir hasta Zumaia y volver a casa por Meagas. Al ser la primera salida para él, Eneko se dió la vuelta en Getaria.

Y poco más que contar.

Indicar que (aunque ya se sabía) ha quedado claro quién es el que ordena y manda en LOIOLATARRA.

Y que la gente ya ha empezado a calentar motores.