CLASICAS 2014 por JESUS PAQUICO



MEDIA XTREM

Apirilaren erdi aldera nire koñatuak hots egin zidan eta Media Extrem egiten lagunduko nion ala ez galdetu.

Ni, Jesus naiz, Hyundaikoa

MEDIA XTREM


A ver si me acuerdo. Hola, soy el la Hyundai, o sea Jesús.

Empezaré por la Media Xtrem, que me invitó mi cuñado para no ir solo allá por el mes de Abril.


 


Zalantzaz beterik abiatu arren, lehenengo taldea osatzerako, ni bigarrenean kokatua nengoen. Nola dakidan hori? Elikatze gunean geldirik zeudelako, taldea berregituratu eta elkartze asmoz.

Pit-stop delakotik zizto bizian irten ginen. Niretzat erritmo hori ez zen egokia eta horregatik lau kide elkartu ginen gure martxan jarraitzeko.
Sendavivaraino pista zabaletan barrena igo eta jeitsi zen ibilbide osoa. Arguedasa urbiltzean berriz, trialeko jeitsiera baten itxura zuen. Ihes egin eta 20. iritxi nintzela uste dut. Ez dago batere gaizki, ez horixe.

Nire koñatuak, nirekin egin ditu lasterketa guztiak. Horregatik azaltzen da beti komentarioetan. Oraingoan, ni baino 15 minutu beranduago iritxi zen. Deskantsua hartu ondoren eguzkitan garagardotxoak edanez egin genuen bazkaria.


LOS 10000 DEL SOPLAO

Maiatzean gaude jada. Castejón herrira joan gara oraingoan, “Los 10000 del Soplao” egiteko asmoarekin.

Argazkian, dorsal bila azaldu ginen egunean ageri gara. Ez genekien biharamonean zer izango genuen. Irudian, gipuzkoar bat (ni), manchar bat (Roberto) eta bizkaitarnafar bat (nire koñatua) gaude.


La verdad empecé con dudas, y eso que salimos fuerte, pero a raíz de que se hizo el primer grupo y yo iba en el segundo. Como lo sé? porque en el avituallamiento estaban parados
...

Porque pararon para reagrupar un poco al grupo. Bueno, salimos del pit-stop a toda leche, pero yo ese ritmo pues como que no. Y nos juntamos 4 y venga, hasta sendaviva era todo sube y bajas, pista ancha, y llegando a Arguedas era una bajada trialera y me escapé, llegue el 20 o eso creo, ni tan mal.

El cuñado y yo comentamos la carrera.

Posdata: el cuñao ha hecho todas las carreras conmigo, por eso sale tanto en los comentarios, llegó 15 minutos más tarde que yo, descansamos e hicimos comida con cervecita al sol

LOS 10000 DEL SOPLAO

Ahora toca Mayo, y nos fuimos a Cabezón de la Sal para hacer los 10.000 del soplao.

Aquí estamos, un Giputxi (yo), un Manchego (Roberto), y un Vizcaino-Navarro (el cuñao). El día de la recogida de dorsales, todos ilusionados sin saber la que nos esperaba al día siguiente...jaja.



Goiz esnatu ginen, eta lasai egin genuen gosaria. Goizeko 09.00-tan zen irteera, baina bidean aurkituko genuena ezagutuz, 07.30-tarako jende pila handia zegoen jada irteera lekuan. Multzoaren erdi aldean kokatu ginen gu.

Gauza martxan hasi zenean, ez genuen ezer nabaritu. Hogei minutu inguru behar izan genituen abiapuntura heltzeko. Une horretan, lehenengoak 10.kilometroan zeudela entzun genuen.

Beno, apurka apurka, erritmoa hartzen hasi ginen. Eta hara non, 5 edo 6. kilometroan izugarrizko ataskoarekin egin genuen topo. Bizikleta eskuan hartu eta 30 minutuz hormigoizko hiru metroko pista batean zehar joan behar izan genuen.Urduri jartzen hasi naiz. Gauzak aurrera egiten ez duela ikusirik Roberto eta kuñatua hantxe utzi eta bizikleta gainean jarriz pistaren eskubi aldetik jendea aurreratzen hasi naiz (PRESARIK EZ DUZULA) entzuten dudan bitartean. Sei kilometro besterik ez ditugu egin, ordubeteko atzerapena daramagu eta 160 kilometro falta dira oraindik!

Erritmo polit bat daramat orain. Azkenik gozatzeko une bat; jeitsiera bat, mehategi batzuen inguruan dagoen errepide zati batekin topo egiterakoan. Ero moduan egiten dut jeitsiera, eta igo-jeitsi askoren ondoren 40. kilometroko elikatze puntura iristen naiz.



Bueno, nos levantamos temprano, desayunamos tranquilos, a las 7:30 ya había gente en la salida por que ya sabían la encerrona que había y salíamos a las 9:00. Bueno, vamos para la salida y ya había un mundo, nos pusimos por el medio. Esto se pone en marcha, qué nervios y qué tranquila sale la gente. Eeeesto no avanzaaaa..... Después de 20 minutos o más de reloj pasamos por el chip de salida  y oigo que los primeros ya están en el km 10 joodeeer... Bueno empezamos a coger un poco de ritmo y en el km 5 o 6 atascoooo embudo terrible... Qué es esto? Pues nada, a bajarse toca y empujar la bici más de 30 minutos por una pista de hormigón de 3 metros de ancho. Me empiezo a poner nervioso, joder 6 km. y esto no avanza. Le digo al cuñao y a Roberto que me monto en la bici y poco apoco voy pasando a la gente  (QUE NO TIEENEE NINGUNAA PRISA) y llevamos 6 km y una hora de retraso entre la salida y el atasco, y quedan 160 km de montaña.


Bueno voy abriendo hueco por la derecha y tiro sin mirar para atrás. Dejo al cuñao y a Roberto, cojo un ritmo bonito, tiré y tiré, qué alegría! primera bajadita después de coronar un puerto de carretera, que había unas minas. A disfrutar.




Bertan jan, txixa egin eta aurrera! Denbora errekuperatu behar dut. Nire kideen arrastorik ere ez dut ikusten.

Aurrera noala, ciclos Iñaki taldeko batzuekin egiten dut
topo. Beraiekin jarraitzen dut erritmo onean bainaramate. Gauzak honela jarraitzen du 80. dagoen elikatze punturaino. Hor bai egiten dudala behar bezalako deskantsua. Jan, edan, txixa egin eta poteak bete oraindik gelditzen zaidana gogoratuz…...beste 86 km. Berriro martxan hasita, 16 kilometroko igoera. Kauen…….baina hau da dagoena.

Gora noala, 6. kilometroan atzetik kuñao, kuñao hemen zaude eta entzuten dut. Eta hara non datorren nire lagun LOLO. Nola nagoen galdetzen dit. Nik izorratua baina aurreraka esaten diot. Berak, elkarrekin jarraitzea aholkatzen dit. Baina malda gogorra egiten zait eta joaten uzten dut. Goian nire zai dago eta elkarrekin jarraitzen dugu 120. kilometroraino. 

Geroago, %20 malda duen 8 edo 9 kilometroko igoera batekin egiten dut topo. Aluak, hau ez da egiten….Eta gainera katea piñoi eta erradioen artean sartu zait. Bost minutu arazoa konpontzen pasa ditut eta koñatua aurrean zihoalako ez da ohartu. Alu horrek duen indar eta erritmoarekin ezin nuen, eta hobe beraz. Aldapa gora iristean, gel batzuk hartu nituen. Bokadilo bat izan banu, hura ere hartuko nuen. Zertxobait indarberritu ondoren hiru lagun elkartu ginen helmugarainoko bidea egiteko. Guztira 11 ordu izan ziren. Astakeri bat. Koñatua baino 15 minutu beranduago iritxi nintzen. Manchakoak 13 ordu behar izan zituen. Datorren urtean berriro etorri nahi dute. Nik ez, oso ongi prestatua egon behar da gaur sofritu dudana sofritzeko!!!!!


SOS DEL REY CATOLICO

Beno, beste istorio baten txanda da. Hara hemen! José eta ni goiztar ibili gara, eta ordubete inguruko bidaia kotxez egin ondoren, koñatua eta Andosillako beste kide batzuen bila joan gara 07.30 inguruan.

Kafetxo bat hartu, tertulia txiki bat egin eta dortsalak jaso ondoren, arropaz aldatu eta bizikletak prestatzeari ekin genion.

Urduri nintzen. Irteeran argazki batzuk atera genituen baina galdu egin dira. Txixa ere egin dut urduriak kentzeko.

Irteera patxadaz egin genuen arren, lehenengo maldaren jeitsieran zegoen elikatze puntuan bigarren taldean nindoan. 110. Kilometroa zen. Koñatua non zegoen jakin nahiean gelditu egin nintzen, 15 minutu handi galduz. Andosillako kideekin patxada osoan zetorrela esan zidan, alu horrek.

Beraiekin joan nintzen, niretzat makalegia zen erritmoan. Tarteka tiratzeko ahaleginak egiten nituen baina alferrik. Ez zuten animatu nahi itxuraz. Dena den, handik 12 km-tara zegoen azken maldan nire koñatuak jarraitu egin ninduen azkenean……baita atzean utzi ere zakur zahar horrek.

Gora ni baino 5 minutu lehenago iritxi zen. Maldan behera bera baino azkarrago jeitsi nintzen eta helmugan minutu bakarra atera zidan. Josek berriz 40 minutu atera zizkigun. Dena den, azken maldan ederki madarikatu zuela esan zigun. Beroa handia zen. Eta berak, energía guztiak haseran xahutu zituen berarekin joan zirenek indarrak gordetzen zituzten bitartean. Gero, zakur zahar bat bezala baztertu zuten. Hurrengo batean gehiago ezkutatuko da haseran.

Ur hotzarekin dutxa bat hartu genuen eta 10 lagun elkartu ginen bazkaltzera. Bakoitzak bere ajea zuen: koñatua lepoko minez, José zainoratuekin (20 urte dituztela pensatzen dute eta ezin da, gizajoak!!!!!).

Como un loco para abajo. Bueno, después de muchos sube y baja, llego al avituallamiento del km 40., un poco de comer y meadita, y a seguir recuperando el tiempo perdido, ni rastro de mis compañeros.

Bueno, sigo para adelante y me encuentro a unos de ciclos Iñaki y voy con ellos, que me llevan a buen ritmo hasta el km 80, otro avituallamiento. Ahí sí descanso, comer, meadita y llenar los botes, y pensando, ostras lo que me quedaaa.... otro 86km.... Salgo del avituallamiento y una subida de 16km, joder qué ganas, ninguna pero es lo que hay jajá.

Bueno, tiro para arriba y cuando llevo unos 6 km., oigo por atrás:  "cuñao! cuñao! si estas aquí!....." Miro para atrás con cara ya de sufrimiento y veo a mi querido Lolo. Y me pregunta que tal voy, y le digo que jodido pero voy. Me dice "venga! vamos!". Y yo le sigo, pero se me hace un poco larga la subidita, el sigue y yo cojo mi ritmo más tranquilo y le digo que se vaya.

Se va y me espera arriba y continuamos juntos hasta el km 120. y en una subida bastante mala (de media un 20% y de 8 o 9 km.) les digo "cabrones! eso no se hace!", se me sale la cadena entre los piñones y los radios y 5 minutos parado hasta que saque la p.....cadena. El cuñao como iba por delante ni se enteró. Mejor, no podía con su ritmo, ni con su gran fondo que tiene el cabrón, yo ya flojeaba. En la cima del puerto me tomé unos geles, y porque no tenía un bocata, si no también, recuperé un poco y para abajo, nos juntamos tres biker y hasta el pueblo total 11 horas. Lolo me saco unos 15 minutos y el amigo manchego entro después a 13 horas ..Vamos, una locura. El año que viene quieren repetir, yo no, hay que estar muy preparado para no sufrir, yo ya la he hecho!!!!!!!

SOS DEL REY CATOLICO

Bueno, nos toca otra, ahí va.  Madrugamos José y yo, una horita de viaje y llegaríamos a las 7:30, fuimos en busca del cuñao y otros chicos del grupo de Andosilla.

Tomamos un cafecito, charlamos un poco, cogimos los dorsales, nos cambiamos y montamos las bicis. Que nervios jajá. Sacamos unas fotos en la salida (se han perdido).

Bueno, arrancamos después de unas meaditas, esas para quitar los nervios, se salió con calma pero en el segundo grupo en la bajada del primer puerto, en el avituallamiento del km 110. me paré con mala gana (porque iba a gusto) a esperar a mi cuñao, pensando que venía en el siguiente grupo, pero qué va, no apareció hasta 15 minutos después. Que venía sin prisa con sus compañeros de Andosilla, y yo un poco enfadado arranqué con ellos a pedo burra. Yo un poco mosqueado intentaba tirar un poco a ver si se animaban, pero nada... así que así fuimos hasta el último puerto de 12 km., allí no aguante más y tiré, y me siguió mi cuñao, que encima se va para arriba sin esperarme, el mamón.

En la cima me sacaría unos 5 minutos, pero bajando a meta le quite 4, ósea me saco 1 minuto, José nos sacaría unos 40 minutos pero el último puerto dice que lo paso como un perro jajá. Hacía mucho calor y lo paso mal (claro, gastó todas las plumas al principio y como peca de buenísimo tiró de su grupo hasta que lo dejaron tirado en el último puerto ja jajá. Otro año se esconderá mas....).

 Bueno, nos duchamos con agua fría y nos fuimos a comer y nos reunimos unos 10 tipos en la mesa, cada cual con un dolor nuevo jajaja. El cuñao con dolor de cuello, José con calambres... jaja!! estas edades que malas son!!! Se piensan que tienen 20 años, ja jajá (pobres).



Okerrena, kotxez eginiko itzulera izan zen. Ni Joserekin nentorren eta hanketako bola igo egiten zitzaion. Istripua ez zen urruti ibili. Azkenik nik hartu behar izan nuen autoa. Eta kitto gaurkoa amaitu da eta hurrengoaren bila……

PAX AVANT


Eguraldia mundiala suertatu zitzaigun; beroa. Pirineotan bizikletaz ibiltzeko eska daitekeen hoberena. Nik erdi mailako lasterketa (140 km) aukeratu nuen bitartean, Josek, nire koñatuak eta beste kide batzuek luzea (gero 200 km luzekoa suertatu zen 190
kilometrokoa). Eta hori asko da Pirineotan egiteko.

Irteera sailkatua izan zen. Goizeko 09.00-tan irten ziren 100 kmko lasterketa laburrenekoak; 09.15-tan ertainekook eta 09.30-tan luzeena egiteko asmoa zutenak. Era honetako irteera frantzesengatik izan zen.

Patxaran abiatu naiz, asko falta baita. Isabatik Laza aldera doa lasterketa, handik Larrañera jarraitzeko. Nire martxan jendea aurreratzen ari naiz, baina gehiegikeririk gabe.

Gora iristeko gutxi falta zaidalarik, lasterketa luzeko azkarrenek harrapatzen naute. Nik beraien erritmoa jarraitu nahi dut; alferrik, farregurea ematen dit. Zertarako aritu alferrik sofritzen? Maldan behera lasterketa handiko batzuk harrapatzen ditut, baina Arette aldera zelaiean abiatu bezain pronto, akabo; tximistak bailira joan ziren.

Arette ez nuen sekula igo, jeitsi bai. Gogorra da. Bost edo 6. kilometroan ezker aldera desbideratzen gaituzte. Bi kilometro egin ondoren, derrigorrezko geldialdia. Nik txixa egin eta pare bat gel hartu ondoren, beherantz abiatu naiz zizto bizian.

Handik denbora dezentera, San Martin harria igotzen hasi behar dugu. Azken maldara iritxi gara! Beroa handia da eta egosiak ditut oinak; nire indarrak erreserban daramatzat.

Eta hara non entzuten dudan atzetik  “tira, goazen gora”. Nor ote? Lasterketa handia egiten ari zen José izaki. Indartsu zetorren, isildu ezinik. Bere erritmoa hartzen saiatu nintzen, baina alferrik.



Lo peor fue la vuelta en coche yo vine con José pero el mamón casi me estrella, jajajaja, se le subían las bolas o los gemelos. Tuve que traer el coche yo. Bueno se acabó a por otra.......



PAX AVANT


 Un día cojonudo, calor y buen tiempo, qué mejor manera de andar en bici por el pirineo. Yo salí en la mediana de 140 km, y José el cuñao y otro chico hicieron la larga de 190 km., que luego les salió 200km, que eso por el pirineo es mucho. Bueno, arrancó la salida.  

Salen primero los de la corta de 100 km. a las 9:00h, la de 140 km. a las 9:15h y la larga de 190 km. (200 km.) a las 9:30h. Los horarios al revés por problemas con los franceses. Bueno, salimos de Isaba a buen ritmo, sin abusar que queda mucho, empezamos con Laza para empalmar con Larrau, subo con buen ritmo pasando gente pero sin abusar, y antes de pasar por la cima me pasa el grupo de la larga, los buenos de verdad, yo intento coger su ritmo para ver que se siente ir con ellos, pero me da la risa y lo dejo. Para qué sufrir...

Me queda mucho, en la bajada empalmo con los primeros de la larga, pero en el llano camino de Arette se fueron como motos, empezamos a subir Arette, que yo no lo había subido nunca pero sí bajado, es dura la subida. A 5 o 6 km. de la cima nos desvían a la izquierda, en un cruce seguimos un par de km. y parada obligatoria para mear un poquito, coger un par de geles y para abajo como un demonio.

Después de un buen rato empezamos a subir la piedra de San Martin. Por fin el ultimo puerto, hacía mucho calor, tenía los pies cocidos, en eso que oigo por atrás "venga! vamos!", era José que venía de la larga (200 km.) que no calla, yo iba ya con la reserva, no le pude seguir, cogí mi ritmo y con el calor que hacía y el asfalto nuevo que quemaba casi me da algo.
 







Oinak gaizki nituen beroa dela eta. Gaitz erdi errekatxo bat aurkitu eta oinak bertan sartu nituela; zorabiatu ez nintzenean…… Ederki asko nengoen baina aurrera jarraitu behar zen.

Lasterketa luzekoak ezker aldera desbideratu zituzten, berriro San Martin Harria igo beharko zutelarik. Hauetako askok amore eman eta erdikoa egitea erabaki zuten. Gora iristean, haize latza kontra. Hau madarikazioa, hau! Bi lagun egoki topatu nituen eta helmugara ahal nuen moduan, baina iritxi nintzen.

Guztira sei ordu eta erdi behar izan nituen. Josek zortzi ordu eta erdi; koñatua eta bere lagunek hamar.

IRATI XTREM

Talavera, Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoatik elkartutako lagun eta familia aste bukaera bat izan da oraingoa.


Tuve que parar y meter los pies en una regata para refrescarme, menos mal. Qué bien y qué a gustito, pero había que seguir, a unos km. de la cima, antes de la estación de esquí desviaban a los de la larga,  que tenían que subir otra vez la Piedra de San Martin.

Mucha gente del largo (200 km.) hicieron la mediana. Bueno, llego a la cima y para tocar un poco los ........ un viento en contra de cojones, tiré para abajo yo sólo, cogí un par de ruedas buenas para protegerme y hasta meta como pude con viento en contra. Tarde unas 6:30h., José 8:30h y mi cuñao y el amigo unas 10h.

IRATI XTREM

Fin de semana de familia y amigos, llegados desde Talavera, Navarra, Vizcaya y Guipúzcoa.




Haurrak irten ziren lehenik (2 km inguru), eta atzetik besteok haurrak aurreratu ezinik.

Salieron primero los peques, casi 2 km. Y detrás todo el pelotón sin poder pasar a los peques.



Haurrek amaitu zutenean, hasi ginen lehenengo malda igotzen. Nik eta nire taldeak, patxadan hasi genuen igoera. Honela joan ginen arma fabrikan kokatua zegoen elikatze punturaino. Han jan ondoren, taldea berregituratu eta abiatu ginen.

Sei kilometro inguruko aldapa igo ondoren, Frantziara iritsi ginen. Bertatik Pirineo osoko ikuspegi bikaina zegoen. Igo-jetxi askoren ondoren, Errozatera iritxi ginen. Hau zen maldarik gogorrena; batazbestekoa %12 eta 500 metro %18 zituen.


Una vez que los peques pararon, pasamos todos y empezamos a subir el primer puerto, que nos lo tomamos con mucha calma, por lo menos nuestro grupo. Fuimos tranquilos hasta la fábrica de armas, que allí está el primer avituallamiento, y nos reagrupamos y volvimos a salir.

Subimos un puerto de unos 6 km. y nos metimos en Francia con unas vistas preciosas de todo el Pirineo. De allí, entre subidas y bajadas, llegamos al puerto más duro, Errozate, con unas rampas impresionantes, una media del 12% y 500 metros del 18%.



Goian haize handia eta lainoa zeuden. Horregatik berehala jarraitu genuen maldan behera. Behean zegoen kokatua bigarren elikatze puntua. Bertan ginela berregituratu genuen taldea. Handik aurrera Bagargiak igo behar genuen, ondoren Larraiñe igotzeko.

Azken honetan norberak ahal zuena egin behar zuen; eta azkar gainera, aurreko urteko marka hobetu nahi bazen behintzat. Nik Larraiñe igotzen ordubete eta 20 segundu behar izan nituen (aurreko marka hobetuz, jakina).

Ikaragarri madarikatu nuen maldan gora. Zakur zahar bat bezala iritxi nintzen. Hango haizeak, txalekoa jarri eta lehen bait lehen beherantz joatea aholkatzen zuen. Eta helmugarako bidea hartu nuen.


LAGUNAS DE NEILA

Irati xtrem egin genuenean bezala, taldetxo bat izan ginen elkarrekin agertu ginenak. Hala nola: ni, nire koñatua, José, eta Talaverako bi kide.


Una vez arriba había mucha niebla y tiramos para abajo, porque no se podía parar de la niebla y el aire que hacía. Abajo paramos en el segundo avituallamiento y nos volvimos a reagrupar, porque luego ya nos metíamos en la subida de Bagardi, para bajar al pueblo de Larrau y de ahí hasta el alto de Larrau cada uno a su bola y a intentar bajar el tiempo del año pasado, que es cronometrada.

Una vez arriba después de pasarlo como un perro y bajar mi tiempo, que lo hice en 1 hora y 20 segundos, me puse el chaleco y tiré para abajo, que tampoco se podía parar del viento y frio que hacía y me fui hacia la meta.


LAGUNAS DE NEILA

Fuimos unos cuantos como en la Irati xtren. Allí nos juntamos yo, el cuñado, José, y dos de Talavera.




SALIDA

Irterakoan Josék eta biok hartu genuen burua. Nik ez nuen nahi baina berak birritan esan zidanez….gero itzuliko ginen gure lekura. Honela gertatu zen. Goranzko sei kilometro inguru iraun genuen buruan. Koñatua eta besteak atzetik genituen. Nik ezin izan nuen Joséren erritmoa jarraitu eta atzean gelditu nintzen.

Baina ez gehiegi. Atzetik zetorren errodatzaile talde batekin elkartu nintzen. Ai zer nolako paisaiak dauden Quintanar de la Sierra (Burgos) inguruan.

Sei edo zazpi ginen taldetxoan. Ia guztiok tiratzen genuen……zelaiean soilik tira egiten zuen zahartxo batek gurekin bat egin zuen arte. Hau ahitu zenean, beste batek eta nik hartu genuen burua, honela lau kide gelditu ginelarik.

Malda behera batean aurreko talde bat harrapatu genuen eta elkarrekin ekin genion Neila herritik pasatzen den eguneko azken aurreko maldari. Malda honetan batzuek aurrera egin zuten; besteok itota, baina indarrak gordetzen gelditu ginen oraindik Lagunas de Neilara igotzea falta baitzen.



José y yo nos pusimos en la salida los primeros, yo no quería pero él insistió, que luego ya iríamos a nuestro sitio. Y así fue. Aguantamos los primeros 6 km. que tiraban para arriba, el cuñado venia por atrás con el grupo, yo intenté ir con José pero no, me fui quedando pero no mucho cogí un ritmo bonito y ahí me quedé, con buenos rodadores, menudos paisajes hay por esa zona de Burgos, Quintanar de la Sierra.

Nos juntaríamos unos 6 o 7 ciclistas, ahí andábamos a relevos, alguno se hacia el orejas… pero bueno, íbamos bien hasta que entro un abuelita.... que cómo tiraba en el llano!!! hasta que se cansó y en un repecho se quedó, ahí nos pusimos yo y otro a tirar y nos quedamos 4.

En una bajada empalmamos con otro grupo que iba por delante y subimos juntos el antepenúltimo puerto, que se pasaba por el pueblo de Neila. En esa subida algunos se fueron y otros nos quedamos, un poco asfixiados, pero guardando que después de bajar este puerto de Neila había que subir el último, LAGUNAS DE NEILA.


FOTOS DE LAS ÚLTIMAS RAMPAS DE LAGUNAS DE NEILA (TERRIBLES).






Azken malda hau oso gogorra da; kosta egin zitzaidan baina nahikoa ongi igo nuen. Nire aurretik zen Josék oso gaizki pasa omen zuen, ez baitzuen aldatzeko pinoirik (jeje). Ez du ikasten…….haseratik tiraka joan zen indarrak xahutzen, eta amaierarako indarrik ez. Ordu erdi soilik atera zidan.

Atzetik koñatua eta besteak zetozen. Koñatuak nahi izan balu José ere harrapatuko zukeen. Baina bere inguruko guztiak animatu behar ditu. Honela aurrekoekin bat egiteko unean erabat hustua dago, baina oso oso ongi igotzen du, eta indar handia du.



Bueno, ya en la última subida cada uno a subir como pueda... porque menudas rampas. Se me hizo un poco duro, pero subí muy bien. En cambio José me dijo que lo pasó muy mal, que no tenía más piñones para meter ja jajá. Claro, vino toda la carrera tirando como un loco que cuando hacían falta las fuerzas no tenía. Me sacó media hora solo…

El cuñado y su grupeta a una hora de mí, porque mi cuñado si quiere entra con José. Pero como tiene que ir con todos dando ánimos y empujando a los que vienen con él que se pierde el entrar con los de adelante o un poco más atrás, porque tiene mucha fuerza, y sube muy bien.

FOTO DEL GRUPO



LARRA LARRAU

Iraila. Beti bezala giro egokia, ona. Baina azken lasterketa egin eta deskantsua hartzeko irrikitzen, abuztuan lasterketarik izan ez den arren bizikleta asko izan baita.

Bi ibilbide zeuden; laburrena (nik egin nuena) 100 kilometrokoa eta luzea (besteek aukeratu zutena) 140-ekoa. Urduriekin kaskoa ahaztu egin zitzaidan, eta antolatzaileek bat utzi zidaten. Eskerrak, besteak abiatuak baiziran jada, nik oraindik 20 minutu zain egon behar nuelarik. Josék gau ederra eman zidan zurrunkekin!

Kaskoa handiegia nuen (2 zenbakiz) baina tira; San martin Harria aldera abiatu ginen. Ihazkoarekin alderatuz, zein ongi nindoan taldean. Iaz zakur zahar madarikatu bat bezala ibili nintzen. Igoera luzea da, malda gehiegirik gabekoa. Goian berriz ikuspegi bikainak.



LARRA LARRAU


Septiembre. Como siempre buen ambiente, y con ganas de hacer la última prueba y acabar para descansar un poco, por que en Agosto no hubo pruebas, pero hubo mucha bici.

Bueno, eran dos recorridos, uno 100 km. y otro de 140 km., yo hice el de 100 y los demás el de 140. Como anécdota, con las prisas se me olvidó el casco y yo sin darme cuenta en los preparativos de antes de la salida, y la noche que me dio José con sus ronquidos. Menos mal que la organización tenían uno y me lo dejaron 20 minutos antes de salir, porque los compañeros ya salieron en la de 140 km. y a mí me quedaban 20 minutos.

Bueno, ya todo en su sitio y el casco puesto, dos tallas más grande, salimos dirección la piedra de San Martin. Que a gusto iba con todo el grupo, ni comparar con el año pasado, que iba como un perro.





Maldan behera, aurretik nituen lau lagunekin egin nuen topo. Honela, erreleboka joan ginen Larraiñe herriraino. Iritxi aurretik, aurrez aurre zetorren artalde batek gelditu arazi gintuen kanpinaren inguruan. Une hori txixa egiteko erabili nuen.

Ez da ahaztu behar, herrira iritxi aurretik %12 edo %15 maldako bi kilometro genituela gure zain. Eta ondoren igoera handia! Behin maldan gora, norberak bere erritmoa hartu zuen. Nik zenbait kide aurreratu nituen.

Maldan behera abiatu bezain pronto aurreko 6 kide, nirekin zihoana eta nik taldetxo bat osatu genuen. Gelditzen zen malda (Laza) nahikoa etzana da, bere luzera 5 kilometrokoa delarik. Nik une batean nahikoa gaizki pasa nuen arren, eutsi egin nuen. Goian, hainbeste tira
ondoren, gelditu ez dira ba?



La subida muy larga y tendida, bonitas vistas por ahí arriba, ya en la bajada me escapé o me dejé caer y en Arette cogí a 4 que iban por delante y nos fuimos relevando hasta el pueblo de Larrau, pero antes del camping nos paró un rebaño de ovejas que venía en sentido contrario, yo aproveché para mear un poco antes de la subida tan dura que hay antes del pueblo de 2 km. y de media del 12% o 15%, y por fin la gran subida de Larrau.

Cada uno a su ritmo, no venía mucha gente por detrás, y por delante alguno cogí con buen ritmo de subida, pero sin exagerar. Bueno, una vez arriba de Larrau tiré para abajo y empalmé con 6 tíos, y otro que venía conmigo nos juntamos 8 para subir el ultimo puerto, Laza, de unos 5 km. pero fácil de subir.
 




Nik aurrera egin nuen, eta 10 kilometroren faltan harrapatu ninduten. Helmugan erreleboka sartu ginen. Polita izan zen. Sofritu arren, atzera begiratu gabe ongi zoazenean, zein den handia plazerra.

Gauzak ongi joan badira, hobetzeko, CONTADOR etapako nagusi izan da Espainiako itzulian. Nire kideek asko edo gutxi sofritu badute ere, guztiak iritxi dira sano helmugara.

Tuve un momento de crisis, pero me agarré como pude y aguanté. Una vez arriba, después de tanto tirar para dejar a la gente, se paran. No te jode, pues me pongo a tirar para abajo, joder... rápido entraron, faltaban unos 10 km. y a relevos entramos en meta. Estuvo bonito, que bien me lo pasé, cuando sufres a gusto y no tienes que mirar para atrás. Y para redondear el día CONTADOR da el hachazo en la vuelta. Y de los demás no se mucho, alguno sufrió más que otro, pero todos llegaron bien
.