Ziklotour 2011

Aurten  berriztapen batzuk daude 2011.eko Ziklotour-en, edo Gipuzkoako zikloturista bira. Hasteko, irteera Donostia-tik Orio-ra eramaten da. Bestalde, larunbatean ospatzen da, igandean ordez. Bi ibilbide-ko formula mantentzen da, 64 km-ko labur bat, eta 113 km-ko luzea.

Ibilibide laburreko kronika
Este año hay varias novedades en el Ziklotour 2011, o vuelta cicloturista a Gipuzkoa. Para empezar, la salida se traslada de Donostia a Orio. Además, se celebra el sábado en vez de el domingo. Sigue habiendo dos recorridos, uno corto de 64 km. y otro largo de 113 km.

Crónica recorrido corto


Infernuko gasolindegian goizeko 7:45tan elkartzekoak ginen. Lehen ezustea, Fernando A.-k bizikleta trastelekutik hartzera joatean, gurpila zulatuta duela konturatzen da. Xibiri-ri premiazko deia, eta Ruben-ekin batera Fernando-ri kamera aldatzen laguntzen diote. Eskerrak, bestela ez ginake guztiak irteeran egongo. Hau da ekipoa!!!!!

Fernando A., Xibiri, Ruben, Iñaki, Alberto eta Andy erritmo lasaian Orio-ra zuzentzen gara,
bide berdina daramaten beste txirrindulari batzuekin batera. Egun aproposa daukagu txirrindularitzan aritzeko.

8:45 inguruan 6 Loiolatarrak herriko enparantzatik irtetzen gara, antolakuntzako moto baten atzetik bildu den 40 inguruko txirrindulari taldearekin batera. Elkarteko bazkidea den
Barrenetxeko Raul topatzen dugu, eta berarekin ibilbide osoa egingo dugu.

Orio-ko gaina igotzen, Iñakik beste bi txirrindulari pasatzen gaituztela ikusten du, eta hori barkaezina egiten zaio: Alberto eta Andy nahasten ditu, eta Agur Ben Hur, bi taldetan banatzen gara, bakoitzak bere ibilbide erritmo asmo ezberdinekin.

Getaria arte arin ibiltzen da, Garate igotzen izerdi galanta botatzeko, erritmo azkarrean, eta Meagas jaisteko. Jaitsieran berriz elkartuta, aurrekaldean txandatzen jarraitzen dugu Aizarnazabal aldera.

Zumaia-ra norabide aldaketa, derrigorrezko geldiketa ur iturrian, eta kostaldean martxa arina Zarautz sarreraraino. Pagoeta igoeran Aia-ra gindoazela pixka bat banantzen gara, baina jaitsieran elkartzen gara berriz San Pedro-ra guztiak batera heltzeko, txanda azkarrak emanez talde txiki baten aurrekaldean. Pottoko topatzen dugu, turismoa egiten zegoela. Orio-ra iristean desbideratzen gara ibilbidearen azken ustekabeko igoerari ekiteko.

Helmugan Fer Duran zai daukagu, anbulantziarekin etorri bait da laguntzera, eta bertan dagoela aprobetxatzen dugu antolakuntzak ibilbidea bukatzen dugun guztioi ematen diguten opari-boltsak eramatea eskatzeko. Donostia-ra pedalei eragiten itzuli aurretik txorixo pintxo galanta hartzen dugu indarrak berritzeko, edari batzuekin.

Probaren antolakuntza ona, txirrindularitza egun ederra, eta osora 103 km. inguru, batezbesteko abiadura aipagarri batekin (28-29 km/o)


Hona hemen Loiolatarra batzuen helmugaratzeak:

Habiamos quedado a las 7:45 en el surtidor del Infierno. Primer
contratiempo, Fernando A., al coger la bici del trastero, ve que tiene
una rueda pinchada. Llamada de urgencia a Xibiri, que junto con Rubén se encargan de ayudarle a cambiar la rueda. Menos mal por que si no, no estaríamos todos en la salida. ¡¡¡Equipo!!!

Nos dirigimos Fernando A., Xibiri, Rubén, Iñaki, Alberto y Andy, con ritmo tranquilo hacia Orio junto con otros txirrindularis que llevan la misma ruta. El día es perfecto para pedalear.

Sobre las 8:45 tomamos la salida desde la plaza del pueblo los 6 Loiolatarras,
detrás de una de las motos de enlace que encabeza un pelotón formado por unos 40 ciclistas. Nos encontramos a Raúl, de Barrenetxe, socio del Club, y hariamos todo el camino juntos.

 Subiendo Orio, Iñaki ve que nos pasan un par de txirrindularis, y eso es imperdonable: anestesia a Alberto y Andy, y hasta luego Lucas, nos repartimos en 2 grupos con diferentes expectativas de ritmo de carrera.

Hasta Getaria se rueda rápido, para sudar bien subiendo Garate, a buen ritmo, y bajar a Meagas. Reagrupados en la bajada, rodamos turnándonos en cabeza hacia Aizarnazabal.

Giro hacia Zumaia, parada obligatoria en la fuente, y buen ritmo de pedaleo por la costa hasta la entrada a Zarautz. En la subida por Pagoeta hacia Aia nos separamos un poco pero nos esperamos para bajar juntos hacia San Pedro, dando rápidos relevos en la parte delantera de un pequeño grupo. Nos encontramos a Pottoko, que andaba de turismo. A la llegada a Orio nos desviamos para acometer la última subida sorpresa del recorrido.

En meta nos espera Fer Durán que ha venido de apoyo con la ambulancia por si alguno cascaba, lo que aprovechamos para que nos lleve las bolsas-regalo que la organización entrega a todos los que finalizan la prueba. Antes de volver pedaleando de nuevo hacia Donostia reponemos fuerzas con un excelente pintxo de chorizo y algo de bebida.

Buena organización de la prueba, gran día de ciclismo, y en total unos 103 km de ruta a una media más que aceptable (28-29 km/h)
 
Os mostramos la llegada de algunos de los Loiolatarras:


Ibilibide luzeko kronika Crónica recorrido largo

Topagunean zai geundela, Fernando A.-en gurpil zulaketaren berri ematen digute, eta kilometro asko aurretik ditugula kontutan hartuta, ibilibide luzea egin behar dugunak aurreratzea erabakitzen dugu.

8:30-tan Oriora iristen gara Javi, Jose Angel eta C.C. Donostiarra-ko Oscar, proba hasteko, eta 8:40-tan irtetzen gara Orioko enparantzatik, erritmo lasaian.

Orio-ko mendatean taldetxo bat aurreratzen da, eta martxa onean igotzen gara. Zarautz-era azkar jaisten gara, bertan berrelkartu eta taldean jarraitzen dugu Getaria-ra, bertan Garate mendatera igoera hasten delarik. Hernani-ko Zumitza elkarteko lau txirrindulariekin igotzen gara, gerora ibilbide gehiena elkarrekin egingo genuen. Meagas-era jaitsi eta gero Iraeta-ra, eta orduan  Javi atzean gelditu dela konturatzen gara.

Aurrean dugun taldea hartzeko erritmoa azkartzen dugu, Azpeitia-ra hurbiltzeko erosoago ibili gaitezen. Azpeitian Urraki mendatera igoera hasten da, hasieran alaitsu, baina lehen kilometroa pasata lasaiago, oraindik kilometro asko eta hiru mendate gelditzen bait dira.

Jose Angel metro batzuk galtzen ditu mendate erdiraino, non Oscar zihoan taldearekin bat egiten duen, eta hiru kilometro falta zirela mendatea gainditzeko Javi ikusten dute, indartsu igotzen, oihuka egiten diote bertan daudela ohartarazteko. Azken kilometroan Oscar eta Jose Angel gelditzen dira Javi-ri itxaroteko, dakarren abiaduran lehena puntuatzen duelarik.

Jaitsieran, Zumitza taldea hartzeko beste jazarpena, Tolosan hartzen ditugu, eta Anoeta-raino elkarrekin goaz, Alkiza-ra igotzen hasteko.

Lehen kilometroan Jose Angel-i katea ateratzen zaio, geldiarazi egiten diona berriz jartzeko. Javi eta Oscar taldearekin jarraitzen dute, eta Alkiza gainditzen dute Jose Angel-ekin 30 segunduko tartearekin. Berriz jaitsiera azkarra, eta Asteasuko horniduran elkartzen gara. Indarrak berritu eta bizikleta gainean berriz, Andazarrate igotzera.

Hasieran Oscar atzean gelditzen da, baina mendate erdian besteak harrapatu, erritmoa arindu, eta orduan Jose Angel gelditzen da metro batzuk atzean. Mendatea gainditu, eta jaitsieran elkartzen gara, betiko taldea harrapatzen gaitu, eta ziztu bizian Andatzara jaisten gara, Aia-tik pasa eta gero.

Orio-ra iristen gara, eta Aginaga-ra jotzen dugu, aurtengo edizioko sorpresari ekiteko, Igeldo-ra igo ezohizko bide batetik, azkenean malda gogor pare batekin.

Javi eta Oscar bereizten dira berriz, aurrekaldean txandakatzen direlarik Polipaso arte, hemendik Orio-ra jaitsiera hasten da, Orio-ko bentatik pasata.

Orio-ra iristen gara, txorixo pintxoak, fruitu lehorrak, edariak eta Goenaga-ko yogurrak zai dauzkagula. Opari boltsak ere hartzen ditugu, poltsikoetan ahal dugun moduan gauzak gorde, eta Donostia-ra itzulera hasten dugu lasai, probaren gorabeherak komentatzen. Laburbilduz, zikloturismo egun aparta, 160 km. osora, 26 Km/o batezbestko abiaduran.
Estando a la espera en el punto de encuentro, nos informan del pinchazo de Fernando A., y en vista de que nos quedan muchos kilómetros por delante, decidimos adelantarnos los que vamos a hacer el recorrido largo.

Llegamos a Orio a las 8:30h Javi, Jose Angel y Oscar del C.C. Donostiarra, para comenzar la prueba, y salimos de la plaza de Orio a las 8:40h, a ritmo tranquilo.

En el alto de Orio ya destaca un grupo por delante, y subimos a buen ritmo. Rápida bajada a Zarautz, reagrupamiento y rodamos en grupo hasta Getaria, donde comienza la subida a Gárate. Subimos con cuatro miembros del Zumitza de Hernani, que rodarían con nosotros casi toda la prueba, a buen ritmo. Bajamos a Meagas, y de aquí a Iraeta, donde nos damos cuenta de que Javi se ha quedado algo rezagado en la bajada.

Apretamos un poco para coger al grupo de Zumitza, para poder rodar arropados hasta Azpeitia. Aquí comienza la subida a Urraki, que empieza con alegría, pero pasado el primer kilómetro se relaja el ritmo, ya que aún quedan muchos kilómetros y tres puertos.

Jose Angel pierde unos metros hasta mitad de puerto, donde engancha con el grupo donde iba Oscar, y a falta de tres kilómetros avistan a Javi, que sube fuerte, y le avisan para que les vea. En el último kilómetro Oscar y Jose Angel paran para esperar a Javi, que viene tan fuerte que puntua primero en Urraki.

En la bajada, nueva persecución al grupo de Zumitza, que alcanzan en Tolosa, y se rueda en grupo hasta Anoeta, donde comienza la subida a Alkiza.

En el primer kilómetro a Jose Angel se le sale la cadena, lo que le obliga a parar y echar pie a tierra unos segundos. Javi y Oscar siguen con el grupo, y coronan Alkiza con unos 30 segundos sobre Jose Angel. Rápida bajada y reagrupamiento en el avituallamiento de Asteasu. Reponemos fuerzas y volvemos a rodar, comenzando la subida a Andazarrate.

Al principio se queda Oscar, pero a mitad de puerto alcanza a Javi y Jose Angel, acelerando y haciendo que Jose Angel se quede unos metros atrás. Llegamos arriba, y en la bajada reagrupamiento, nos alcanza el grupo, y bajada fulgurante hasta Andatza, tras pasar por Aia.

Llegamos a Orio, y rodamos hasta Aginaga, donde nos queda la sorpresa de esta edición, subir a Igeldo por un camino poco habitual, con dos duras rampas al final.

Vuelven a destacarse Javi y Oscar, que se alternan en cabeza hasta llegar a Polipaso, desde donde comienza la bajada a Orio pasando por Ventas de Orio.

Llegada a Orio, donde nos esperan unos pintxos de txorizo, frutos secos, bebidas y yogures de Goenaga. También recogemos la bolsa-regalo, que cargamos como podemos en los bolsillos, y vuelta a Donostia rodando tranquilos y comentando las incidencias de la prueba. En resumen, muy buen día de cicloturismo, 160 km. en total, a una media de unos 26 km/h.