Segura



Eguraldi iragarpenak bete betean asmatu du gaurko lehenengo orduetan. Euripean bizikletaz ibiltzera taldeko 3 txirrindulari (Pello O, Borja, Iñaki) soilik ausartu dira, urpekari taldeko kide batzuk oporretan baitaude.

Blai eginak gaude minutu gutxira. Inguruan, bi gurpil gainean doan inor ez dugu ikusten. Villabona zeharkatzean errepidea erdi itxia dago festak direla eta, baina inor ere ez kalean…..

Atertu egingo duen itxura badu ere, Tolosan Borjak etxerako bidea hartu du. Beste biok txandakatuz goaz erritmo egoki bat eraman ahal izateko.

Arazo gabe heldu gara Segurara. C.C.Martutene zegoen zigiluaren arduran. Eskertu besterik ez dugu, eskaini dizkiguten patata tortila eta garagardoa.


La previsión meteorológica se cumplía a primera hora de la mañana.
Sólo 3 txirrindularis del equipo se han animado a pedalear bajo la lluvia (Pello O, Borja, Iñaki). Hoy faltaban algunos de los habituales en la sección subacuática, por vacaciones.

En pocos minutos ya estábamos calados hasta los huesos, y sin otros colegas sobre ruedas a la vista. Carretera parcialmente cortada por fiestas al cruzar Villabona. No había ni gente en la calle….

Aunque en el horizonte parecía que la lluvia amainaba, Borja se daba la vuelta en Tolosa. El tándem restante nos alternábamos para rodar a buen ritmo.

Llegada sin incidencias a Segura. Para destacar, la tortilla de patata y la cerveza que nos esperaban en el sellado a cargo del C.C.Martutene. Eskerrik asko.







Itzulera Egia taldeko kide batekin egin dugu. Erritmoa handitzen joan da oharkabean. Tarteka atertu ere egin du, apurka bada ere lehortu eta xira kentzeko aukera izan baitugu.

Batazbeste 27 km/h izan da gure abiadura eginiko 101 kmetan. Eta uraren oztopoa ahaztu ezin bada ere, asko gozatu dugun sensazioa dugu.



Durante la vuelta, acompañados de un ciclista del Egia, el ritmo ha ido aumentando. Incluso con ratos sin lluvia, que han permitido que nos fuéramos secando y nos pudiéramos quitar el chubasquero.

En total han salido 101 km, media de 27 km/h y una sensación de haber disfrutado mucho a pesar del agua.