SAN PEDRO DE AIA


2014 martxoak 2, euritsu esnatu da aurreko egunen antzera. Honela, elkartutako txirrindulari taldea txikia izan da: Txomin, Xibiri, Gorka, Jokin eta ni neu. Ihauteriak izateak bere eragina izan du behar bada. Aia San Pedrora goaz errepide bustiarekin. Martxa, lasaia.


Teilatu baten azpian topatu ditugu Loiolatarrako Amado eta Txobe, gaurkoa baita zigiluen gaiaz gure taldeak ardura duen lehenengo eguna. Argazkian ikusten den bezala, norbaiten hileak kolorea aldatu du gaurkoan. Jakiak, beti bezala, bikain; tortilla, sagardoa, platanoak eta jada ebakitako naranja zatiak bai guretzat eta baita gure ondoren azalduko direnentzat.

2 de Marzo de 2014. Y llegó la primera salida del año. En la línea de las últimas semanas amanece el día lluvioso. Eso desanima a gran parte del pelotón Loilatarra que decide dejarlo para una mejor ocasión. El impacto de la coincidencia con el fin de semana de Carnaval se hacía notar. Resulta una  salida poco numerosa: Xibiri, Txomin, Gorka, Jokin y el que escribe. Destino San Pedro de Aia. Hacemos una ida tranquila con el suelo mojado y ritmo asequible para la primera salida de la temporada.

Primera salida también en la que el club tiene que atender el sellado. En San Pedro refugiados bajo una tejavana en un pequeño pórtico nos esperaban Amado y Txobe (uno de ellos luciendo algún rizo rubio más que el otro, ver foto) con las tortillas, sidrita, plátanos y naranjas (ya cortadas) listas para ser degustadas por los componentes de las distintas escuadras que irían llegando al sellado por detrás de nosotros.



Jan, edan eta argazkia atera ondoren, eguraldiak hobera egin duela ohartu gara. Honela, gure pelotoi txikia bi zati egiten da; bikote batek etxeko bidea hartzen du eta hirukote batek Aiako malda igoz txangoa luzatzea erabaki du. Eguraldiaren hobekuntzak bazkaltzeko ordua iritxi den arte iraun du behintzat.

Zuzenean etxera itzuli direnek, arrazoi ezkutu ezberdinengatik beranduago irten diren beste Loiolatarra batzuekin egin dute topo; alde batetik Donostiarra taldean murgilduriko Iñaki eta ondoren Joserra eta Fernando.

Eta kitto. Gaur, 25 kilometro egin ditugu. Ez da gutxi lehenengo eguna izateko. Igande goizek duten xarma berezia hasia da (poliki bada ere) nabaritzen gure artean.

Tras la foto de rigor se divide el minúsculo pelotón Loiolatarra en dos grupos. Un dueto que se vuelve hacia Donosti y un grupito de tres integrantes que decide ascender las rampas de la subida a Aia para alargar un poco la vuelta en vista de la mejoría que estaba experimentando el tiempo y que prometía un claro que al final duraría hasta después de la comida.

El dueto de vuelta se va cruzando con algún Lloiolatarra remolón que por un motivo u otro decide salir algo más tarde: Iñaki, por un lado, insertado en el grupo de la donostiarra y Joserra y Fernando un poco por detrás.

La salida corta, unos 25 km de ida y la vuelta correspondiente (excepto quién decidió alargar el recorrido para ir acumulando kilómetros). Ya se empieza a respirar ese buen ambiente que envuelve todas estas salidas dominicales de la temporada oficial.