San Marcial



Gaizki hasi dut gaurko eguna, argi dago.

08.30 puntuan Buenpasen azaldu naiz, Oikiara gindoazela pentsatuz.
Irteera Irun aldera izanik, 20 minutu gehiago lo egin eta Herreran elkar nintekeen taldearekin…..

Erritmo lasai batean goaz Irun aldera; sortzen diren erritmo aldaketak, taldegizonek deusezten dituzte inolako arazorik gabe.
San Martzialeko igoera norberak ahal duen eran egiten du. Gailurrean betiko argazki eta sinadura ezin falta.


Ya empiezo  el día "torcido" y pensando en que tocaba Oikia, me presento en el Buenpas pudiendo haber dormido 20 minutitos más y haberme unido al grupo en Herrera.

A ritmo caribeño vamos marchando hacia Irun sin nada destacable salvo algunas escaramuzas que los "gregarios" se encargan de neutralizar. Subida a San Marcial cada uno a su ritmo, firma y foto.






Ondoren, Lesaka zeharkatuz Agiña eta Aritxulegi igotzea erabakitzen du talde batek.
Beste batek (neroni barne) Berara joan eta Ibardin igotzea erabakitzen du.

Bera inguruan aldagailuak bizitza propioa duela ohartzen naiz. Ibardin igotzen gauza areagotu egiten da. Gailurrean begirada bat bota, eta etxera ahal den moduan iristeko aukera izango dudan ala ez da sortzen zaidan zalantza bakarra. Txomin nirekin gelditzen da laguntza eskainiz; baina gertatu behar zuena gertatu da eta aldagailua pikutara joan da.

Nire bila etor dadin hots egiten diot lagun bati, era honetan zorigaiztoko eguna amai dadin. Ez naiz lurrera erori behintzat.

Mila esker eskainitako laguntzagatik taldeari, Txomini bereziki.
Datorren igandean gauzak hobe joango dira ziurrenik.


Unos deciden ir hacia Lesaka y subir Agiña y Aritxulegi, y otros, servidor incluido, nos decidimos por Bera y subir Ibardin.

De camino hacia Bera empiezo a notar que el cambio me empieza a saltar solo, subimos Ibardin y aquello va de mal en peor. Echamos un vistazo en la cima a la bicicleta pero solo queda encomendarse a todos los santos, para que por lo menos llegue a casa. Txomin queda conmigo para echarme una mano en carretera y al final pasó lo inevitable, un fuerte chasquido y salta el cambio por los aires.

Llamada a un amigo para que me venga a recoger y terminar mi accidentada salida de hoy. Aún así, suerte tuve de no acabar en el suelo.

Por cierto, gracias al grupo y especialmente a Txomin por la ayuda. Seguro que el siguiente Domingo será mejor.