San Marcial


Udaberri bete betean, baina ezohizkoa. Termometroak 6 gradu markatzen zuen baina egun lehorra espero zen eta txirrindulari talde haunditxoa elkartu gara igande goizeko irteerarako. Irungo San Martzial helburu dugu. Goizeko 8:30tan jende dexente elkartu gara Buenpas-en eta hiritik ateratzen gindoazela taldekide gehiago elkartzen joan zaizkigu 27 aleko talde haundia osatu arte. Ulertuko duzuenez ez ditut guztien izenak idatziko. Kopuruan akatsak ere onartu ditzazket.

Erritmo lasaia eta elkarrizketa ugari gure lehen ahaleginak laguntzen zituzten. Orereta-n atzetik Donostiarra elkarteko taldea batu zaigu helbururaino gurekin joateko. Gaintzurizketa igotzen zuen 60 inguru txirrindulariez osatutako taldea ikustea liluragarria zen eta jaitsiera azkarrak San Martzial igoeraraino eraman gaitu arazorik gabe.

Igoera entretenigarria izan da, bakoitzaren erritmoari egokitzen zitzaiokeen talde ugari aurkitzeko aukera bait zegoen. Igotzen genuen einean lehenago irten ziren Joserra, Aitor eta Fernando D. harrapatzen gindoazen. Sinadura lekutik km batera lehen gertakaria. Xibirik pintxatu du, edo hobeto esanda, gurpila zulatu du. Taldekide baten bat berarekin gelditu da eta gailurra gainditu duen bat ere, sinatu eta gero, buelta eman du konponketa lanetan laguntzeko. Hauen artean gure punta puntako mekanikoa, Xabier, eta Ruben familiari laguntzeko.

Azkenik nagusia heldu zaigu beroaldi on baten ondoren. Xibiri-ren gurpil famatuak zulaketa konponketan lana eman dutela suposatzen dut. Gainontzekoak zai egon gara lehen atsedena egiten, eta behin denok elkartu garenean argazkia egitea lortu dugu, eta ez da lan makala izan. Azkenean atera da.

Plena primavera, aunque atípica. El termómetro marcaba 6 ºC pero el día prometía suelo seco y nos hemos animado una buena cantidad de miembros del club ciclista para la salida dominical. Destino San Marcial (Irún).  A las 8:30h en el Buenpas nos hemos juntado un numeroso grupo y en la salida de la ciudad se han ido uniendo más miembros  hasta completar un total de 27 unidades. Como se entenderá, desisto de intentar escribir el nombre de los presentes. Hasta admito posibles errores en la cifra.

Ritmo suave y múltiples conversaciones acompañaban los primeros esfuerzos. A la altura de Rentería se nos ha unido por detrás un grupo de la Donostiarra para acompañarnos hasta el destino final. Impresionaba ver un pelotón de alrededor de 60 unidades en la subida a Gaintzurizketa y su bajada vertiginosa que nos ha llevado sin percances hasta el comienzo de la subida a San Marcial.

La ascensión se ha hecho muy entretenida al haber tantas posibilidades de juntarse en un pequeño grupo con un ritmo que se adaptaba a las circunstancias de cada uno. En la subida vamos cogiendo a los Joserra, Aitor, Fernando D. Primera incidencia cuando quedaba 1 km para el fichaje. Xibiri ha pinchado, bueno su rueda. Algún loiolatarra se ha quedado con él y algún otro que ya había hecho cima y firmado ha vuelto sobre sus pasos para echar una mano en las reparaciones. Entre ellos nuestro más destacado mecánico Xabier y Ruben para echar una mano a la familia.

Al final ha llegado el jefe de filas con un buen calentón arriba. Supongo que las famosas ruedas de Xibiri habrán dado su guerra en la reparación del pinchazo  El resto hemos esperado haciendo el primer descansito hasta que ya nos hemos reunido todos y hemos conseguido organizar la foto, que no ha sido tarea fácil. Al final ha salido.


Hain talde handia izateak, argazkia atera ondoren, plan ezberdin ugariren aukera ematen du. Proposamenen artean Ibardin-era joatea erabakitzen dugu batzuk, Beratik igota.

San Martzial jeisten ari ginela, Potoko goruntz ikusi genuen. Alejandro eta Iñasio muga pasa, Florenia igo, eta “Le Moulin” eta “Les Acacias”
kanpinak (besteak beste) pasa ondoren, Hendaiara jeitsi ziren eta handik……….

Indartsuenak Beraraino laguntzea erabaki zuten beste batzuk (Xibiri, Aitor, Joserra, Fernando D, Ruben, Txomin eta Eneko). Bere mugak ezagutuz, “El Bocho” jatetxe inguruan itzuli egin zen Eneko. Asmatu egin zuen, Hondarribiako Ikastola inguruan harrapartu baitzuten.
Gaintxurizketan………..betiko leloa. Eta Lezo barrena etxe aldera.
Aitor Arzac jatetxean gelditu zen, Fernando eta Joserrak hiri osoa zeharkatu zuten, Eneko bere Amarara zuzendu zen Santa Catalina zubían eta besteek Loyola Aldera jo zuten Egia zeharkatuz.

Ibardin-ekoak errepidea goruntz zuzentzen den bakoitzean bezala, beroaldiak izan ditugu aurreko taldean. Bigarren gertaera, Alberto Garzo-ren zulaketa. Beste Alberto berarekin gelditzen da laguntzeko. Zulaketak konpontzeko lan itzela duten beste gurpil batzuk. Kosta egin da. Bitartean, Fernando A. aurrera jo du besteei abisatzeko. Konponketa epe luze eta izerditsu baten ondoren gure bila jaitsi dira Lesakara joateko.

Beran zulaketa berri bat. Oraingoan beste Albertoren gurpila. Taldearen beste itxaronaldia. Gure alde gurpil hauek konpontzeko errazagoa direla, beste taldekideekoekin konparatuz.

Lesaka-ko sarreran, bidegurutzean txalotuak izan ondoren, beste itxaronaldia. Txirrindulari lasterketa berriz. Orain beste norantzan. Bitartean taldea pittin bat banatzen da eta herri irteeran elkartzen gara Agiña igotzeko. Txiki berandu dabil, eta aurrera jotzen du, gelditu gabe. Beste beroaldia aurreko taldean eta mixeriak atzeko taldean. Mendateko ia 8 km-ak luze egiten dira sasoiean ez goazenean, hau da, ia beti. Goian bazterretan bezperan eroritako kaxkabarraren aztarnak oraindik zeuden. Polita.

San Anton presara jaitsiera kontuz egin da. Aritxulegira igoera eta tunela pasa eta gero taldearen berrelkartzea. Jaitsi eta gero, ziztu bizian goan Oiartzun-go Alcampo-ra gero, nola ez, Perurena-ra zuzentzeko. Beste igoera bat, orain artekoa gutxi bazen. Igoeran Andy gelditu beharrean dago (ez, ez da tijarengatik izan) atzeko gurpilean haizea sartzeko, ia ia llantan zeraman eta. Azkenean etxeraino jasan dio.

Loiola-ra heltzen geundela, gelditzen ginenei, hernaniarrak eta añorgatarrak etxera joanda ziren dagoeneko, Txiki aurrez aurre aurkitzea harritu gaitu, Agiñan aurrera egin bait du etxera lehenago heltzeko. Agian galdu da?

Txiki: Agiña jaitsi eta gero, Aritxulegi igotzen dut eta tunel barnean Jorge "the machine" harrapatzen nau, Oiartzun-era elkarrekin jaisten. Asmoa Perurenatik itzultzea da, Astigarragan bakoitzak bere bidea hartzeko. Baina Altzibar-en Jorgek agindu berriak jasotzen ditu pinganilloaren bidez, eta Orereta-ra zuzentzen gara Donostia-ra joateko. Eskerrak nire pinganilloa puskatuta zegoela, bestela ez dakit zein beste bide hartuko genukeen...

Azkenik Donostian 13:45tan. Metatutako altuera: nork daki. Txirrindularitza egun ederra, entrenatzen jarraitzeko gogoak ematen dutenetakoa.


A partir de aquí a elegir recorrido. Tras varias propuestas decidimos dirigirnos hacia Ibardin para hacer su ascensión desde Bera.

Bajando San Marcial, nos cruzamos con Potoko, que subía. Alejandro e Iñasio fueron por Behobia, y subieron Florenia para, tras pasar por los campings “Le Moulin”, “Les Acacias” etc, bajar a Hendaya y de ahí…

Otros (Xibiri, Aitor, Joserra, Fernando D, Ruben, Txomin y Eneko) decidieron ir a Bera acompañando a los valientes (los de la QH y algún otro).Ya entrando en el pueblo nos hacen parar para dejar paso a una carrera ciclista de juveniles. En la base del puerto parte del grupo ha elegido emprender la vuelta a casa. Eneko (sabiendo que lo alcanzarían) se dio la vuelta en el cruce del restaurante “El Bocho” y acertó (lo alcanzaron a la altura de la Ikastola de Hondarribia). En Gaintxurizketa, cada uno a su ritmo, y por Lezo para casa.

El resto hemos hecho la subida en la que han tenido lugar los correspondientes calentones en el grupo delantero cuando el terreno se inclina hacia arriba. Segundo pequeño percance, pinchazo de Alberto Garzo. El otro Alberto se ha quedado a asistirle. Otras ruedas que tienen su historia para reparar los pinchazos. Ha costado. Mientras Fernando A., que venía acompañando el trío ha seguido para avisar al grupo. Tras un buen rato de reparación y una buena sudada del pinchado han bajado a buscarnos para emprender el camino a Lesaka.

En Bera nuevo pinchazo. Esta vez del otro Alberto. Nueva espera para el resto del grupo. Lo único positivo es que las ruedas de este son menos complejas que las de los compañeros afectados por los pinchazos anterioes.

En la entrada a Lesaka, después de haber sido hasta aplaudidos en el cruce de la general, nuevo parón. Otra vez la carrera ciclista. Ahora en la dirección contraria. El grupo se divide un poco en la espera y nos volvemos a reunir a la salida del pueblo para iniciar la subida a Agiña. A Txiki se le hace tarde, y sigue adelante sin parar. Otro calentón en las unidades delanteras y un poco de agonía en las traseras. Los casi 8 km de puerto se hacen eternos cuando no se va especialmente fresco, vamos casi siempre. Arriba hasta hemos tenido los laterales de la carretera con importantes restos de granizo que quedaban de lo caído el día anterior. Muy bonito.

La bajada dirección al embalse de San Anton se ha hecho con prudencia. Ascensión a Aritxulegi para reunirse el grupo a la salida del túnel. Tras la bajada, velocidad vertiginosa hasta Alcampo de Oiartzun para luego tomar dirección, como no, a Perurena. Otra subida más por si íbamos sobrados de fuerzas. En la subida Andy tiene que parar (no, no ha sido nada relacionado con la tija) y meter aire en la rueda trasera que casi la llevaba en la llanta. Al final le ha aguantado hasta casa.

Cuando llegábamos a Loiola, a los que quedábamos, ya que los hernaniarras/añorgatarras ya habían abandonado el grupo para tomar camino a casa, nos ha sorprendido encontrarnos de frente con Txiki que se supone había tirado hacia adelante en Agiña para llegar antes a casa. ¿Se habría perdido?

Txiki: Tras bajar Agiña, subo Aritxulegi y justo en el túnel me alcanza Jorge "the machine", y bajamos juntos a Oiartzun. La idea es volver por Perurena, para llegar a Astigarraga, y desde aquí cada uno a su destino. Pero en Altzibar Jorge recibe nuevas instrucciones por el pinganillo, y tomamos dirección Rentería, para ir a Donostia. Suerte que mi pinganillo no funcionaba, sino no sé donde hubiésemos acabado....

Finalmente en Donostia a eso de las 13:45h. Desnivel acumulado: ni se sabe. Un bonito día de ciclismo, de los que animan a seguir entrenando.