Etapa Larraitz

Goizeko 8etan Buenpasen azaldu den “loiolatarra” bakarra Alberto G. da eta gogaiturik abiatzen da. Perlan poztu egin da Fernando A. badatorrela ikusita eta aurrerago, Antiguan, Pello. Giro ederra bizikletan ibiltzeko eta gainera Iparreko haize finak bultzatu egiten gaitu. Tolosara bideratzen gara eta ziklista taldeak pasa ahala, trenean igotzen dira. Tolosatik  irten eta bidegorrira sartzera goazela, hor azaltzen zaizkigu aurrez aurre Eneko eta Alberto;  bidea moztuta dagoela esan digute, beraz atzera autobiatik Alegira. Orendainerako kalbarioko aldapatik gora eta laugarren gurutzearen parean Donostiarrakoek aurreratu gaituzte. Lasai doaz eta beraiekin Larraitzeraino joatea erabaki dugu. Xibiriren ardurapeko zigilulekua oso txukuna, karpa eta guzti, baina Loiolatarrek desilusio handia hartu dute, aldapa gora zernolako tortila mota izango genueneko trabesak izan baitira eta horren arrastorik ez.
A las 8 en el Buenpas el único loiolatarra que aparece es Alberto G. que con resignación emprende la marcha. En la Perla se le alegra la vista, ahí viene Fernando A. y ya en el Antiguo Pello. Día ideal para andar en bici y además el aire fresco del norte nos empuja. Nos dirigimos hacia Tolosa y los grupos que pasamos se van montando en el tren. Salimos de Tolosa y al incorporarnos al bidegorri, de frente aparecen Eneko y Alberto que nos avisan que el bidegorri está cortado, así que marcha atrás y por la autovía llegamos a Alegi. Subimos hacia Orendain por el calvario y a la altura de la cuarta cruz nos rebasan los de la Donostiarra. Suben tranquilos así que decidimos seguirles hasta Larraitz. El sellado a cargo de Xibiri todo txukuna ya que ha montado hasta una carpa, pero la decepción entre los loiolatarras es patente porque durante la subida se había apostado sobre el tipo de tortilla que tendríamos en el avituallamiento y de eso ni rastro.


Derrigorrezko argazkia atera eta denok elkarrekin Amezketatik jaitsi gara. Albertok G.k gaur ez du garrantzizko areriorik Lasarteko sprintean, baina halaz ere gantxoarekin ekarri gaitu Andoaindik.
Meloien aldapan Fernando A.ren gogo eta txispa nabari dira, eta Alberto eta Enekoren prestaketa geroz eta hobea da. Amerikako plazan berriro elkartzen garenean, Enekok arpegia zurbil-zurbila duela “morituri te salutant” bota du. Egia esanda gladiadore baten antzera borrokatu da.

Sacamos la foto de rigor y todos juntos y en unión bajamos por Amezketa. Hoy Alberto G. no tiene rivales de entidad en el Sprint de Lasarte pero aun así nos lleva con el gancho desde Andoain.

A Fernando A. se le ve con ganas y con chispa en el alto de los melones y mejoran notablemente en su preparación Alberto y Eneko, que en el reagrupamiento de la plaza América exclama con el rostro desencajado “morituri te salutant”, hay que reconocerle que ha luchado como un gladiador.