JACETANIA 2011 - 4 de JUNIO



Lehenbiziko aldiz La Jacetania zikloturista probara hurbiltzen gara, Jaca-ko C.C. Mayencos elkarteak antolatuta. 149 km-tako ibilbidea duen proba da, eta Hecho bailarako herriak zeharkatzen ditu, lau mendate igoz, hauen artean San Juan de la Peña esanguratsuena. Nos acercamos por primera vez a la prueba cicloturista La Jacetania, organizada por el C.C. Mayencos de Jaca. Se trata de una prueba de 149 Km., que recorre los pueblos del Valle de Hecho, e incluye cuatro puertos, entre los que destaca San Juan de la Peña.


Eguraldi berriak txarrak baziren ere, Jaca-ra iristen gara Javi eta Jose Angel, goizeko 8:45tan, ez du euririk egiten, eta irteera ematen da 600 zikloturisten artean.

Lehen 3 kilometroak Jaca-ko kaleen zehar izaten dira, eta herritik ateratzen garenean proba mota hauetako ohizko erritmo bizia hasten da. Taldeak sortzen doaz, eta guztiok aurreko taldea hartzeko ahaleginak egiten ditugu. Puente la Reina-ra iristen gara, eta Iruñara doan errepidea hartzen dugu.

Villarreal la Canal-eko zeharbidera iristean, Zaragoza probintziara sartu baino lehentxoago, Fago-ra garamatzan desbideraketa hartzen dugu. Errepidea egoera txarrean dago, eta goruntz hasten da begiratzen, beraz lehen orduko 36 Km/h-ko erritmoaren ondoren, igoera erritmoa jartzen dugu.

Igoera eta jaitsiera kilometro batzuen ondoren, lehen mendatea hasten da, eta lehen hornidura puntura, Fago herrian dagoena. Ura hartzen dugu, eta igotzen jarraitzen dugu Puyetako gaina gainditzeko. Azkar jaisten gara, eta laister Anso-ra heltzen gara, trampa txiki bat zai dugularik, herrirako igoera oso gogorra da, eta gainera galtzada-harrizkoa da errepidea. Batzuk gelditu beharra dute.

Hemendik hurrengo mendatera zuzentzen gara, laburragoa, Vedao gaina. Jaitsieran biurgune itxi bat topatzen dugu, eta Javi eroriko txiki bat jasaten du, zorionez eraginik gabekoa. Jaisten jarraitzen dugu, eta hemendik aurrera kilometro mordo bat ditugu beheranzko norantzan. Beste 40 inguruko txirrindulari talde bat elkartzen gara, 5 edo 6 txandak ematen ditugularik, eta ziztu bizian Puente la Reina-ra iristen gara.

Beste geldiketa labur bat hornidura puntuan, eta Jaca-rantz hartzen dugu bidea ibilbidearen azken zatiari ekiteko. Santa Cilia pasata Santa Cruz de la Seros-erako zeharbidea hartzen dugu, eta hemen Gorka eta Estitxu topatzen ditugu, guri animatzera hurbildu direnak.

Bertan mendatera igoera hasten da, orain arteko 100 kilometroetan egindako ahaleginak direla eta, pixka bat luzea egiten zaigu, baino arazo haundirik gabe gainditzen duguna. Beste jaitsiera, eta bakarrik Oroel-eko igoera xumea gelditzen zaigu, eta Jaca-ra jaitsi dida batean. Helmugara iristen gara, 5h 22m-ko denbora eginez, iha 29 Km/h-ko batezbesteko abiaduran.

Helmugan edariak, fruita eta pasta batzuekin indarrak berreskuratzen ditugu, txipa entregatu eta La Paz pabelloira goaz, han antolakuntzak partaideei bazkaltzera gonbidatzen bait ditu parte hartzaileak eta boluntarioak.

Laburbilduz, ondo antolatutako eta Hecho bailarako eta Jacetaniako leku ederrak zeharkatzen duen proba da. Hobetzeko, Puyeta gainararteko errepidea.
A pesar de que las previsiones climatológicas eran malas, llegamos Javi y Jose Angel a Jaca a las 8:45h, no llueve, y tomamos la salida junto con otros 600 cicloturistas.

Los primeros 3 kilómetros discurren por las calles de Jaca, y al salir del pueblo empieza el ritmo habitual del comienzo de las pruebas. Se van formando grupos, y todos intentamos coger al siguiente grupo. Llegamos a Puente la Reina, y tomamos la carretera dirección Iruña.

Al llegar al cruce de Villareal la Canal, justo antes de entrar en provincia de Zaragoza, tomamos el desvío que nos llevará a Fago. La carretera es mala, y comienza a picar hacia arriba, así que tras una primera hora a 36 Km/h de media, ponemos ritmo de subida.

Tras unos kilómetros de subidas y bajadas, comienza el primer puerto, y llegamos al primer avituallamiento, en el pueblo de Fago. Cogemos agua, y seguimos subiendo para coronar el Alto de Puyeta. Bajamos rápidos, y enseguida llegamos a Ansó, donde nos espera una pequeña trampa, la subida al pueblo es muy dura, y además el piso es de adoquines. Algunos incluso echan pie a tierra.

Desde aquí nos dirigimos al siguiente puerto, más corto, el Alto del Vedao. En la bajada nos encontramos con una curva muy cerrada, y Javi sufre una pequeña caída, que por suerte no tuvo consecuencias. Seguimos bajando, y nos espera una zona llana con tendencia descendente de varios kilómetros. Nos juntamos un grupo de unos 40 cicloturistas, en los que 5 o 6 damos relevos, y volamos hasta volver a Puente la Reina.

Otra pequeña parada en el avituallamiento, y tomamos dirección Jaca para afrontar la última parte del recorrido. Después de Santa Cilia tomamos el desvío a Santa Cruz de la Serós, donde nos encontramos a Gorka y Estitxu, que se han acercado a darnos ánimos.

Aquí comienza la subida al puerto, que después de los esfuerzos en los 100 kilómetros anteriores se nos hace un poco largo, pero superamos sin mayores problemas. Nueva bajada, y sólo nos queda la suave subida a Oroel, y bajar rápidos a Jaca. Llegamos a meta, realizando un tiempo de 5h 22m, a una media de casi 29 km/h.

En meta nos reponemos con bebidas, fruta y pastas, entregamos el chip y nos vamos al pabellón La Paz, donde la organización invita a comer a los participantes y voluntarios.

En resumen, una prueba bien organizada que recorre preciosos parajes del valle de Hecho y Jacetania. Para mejorar, el tramo de carretera hasta el alto de Puyeta.