Itziar
Beti bezala, puntual irten gara Buen Pastor ingurutik. Eguraldiak itxura ona du, baina hotza (hotz handia) egiten du. Taldekideekin egun bikain bat pasatzeko aukera emango duen horietako baten itxura du.

Antiguako auzora iritsi arte lasai goaz, baina handik aurrera Xabiren atzean jarri gara eta berak erritmo bizia jarri ohi duela badakigu. Behar bada Xibiri ez egoteak (beste arrazoiren artean) ere eragina izan du.
Gainera, Zumitza taldeko kide batzuk aurreratzen gaituzte eta erritmoa areagotu egiten da honela. Hori dela eta, Alejandro eta Eneko taldekideek  ezin dute gure erritmoa jarraitu eta bakoitzak berea jarraitzen du.

Zumaiara iristean, Aitorrek etxerako bidea hartzen du. Etxeko lanak egin behar ote ditu? Gizon arduratsua dela badakigu, jakin. Handik aurrera, maldan gora (izerdi apur bat boteaz) iristen gara Itziarra. Han, betiko leloa: jan, edan, argazkiak atera, eta gerorako planak egin.

La salida del grupo se realizó como de costumbre en el Buen Pastor,  temprano, muy temprano y con frío, bastante frío. Se augura un estupendo día, con sol radiante, dispuestos a disfrutar de una buena jornada de bici en camarería con los colegas.

Salida neutralizada hasta el control de alcoholemia del Antiguo.  Inmediatamente, sin la adecuada supervisión de los veteranos de equipo y sobre todo del Boss, empezamos a ritmo alegre dirigidos por Xabi. Debe llevar varios meses machacando en el spinning, ayudado  con los restos de la farmacia que olvidó Iñaki en el traslado, corticoides y EPO.....

Adelantamos a dos miembros del equipo, Alejandro y Eneko, que prefieren continuar con su marcheta. En Zumaia nos abandona Aitor, buen cumplidor en casa, tenía que planchar?



Indartsuenek Azurkiko bidea hartzen dute, eta gainontzekook ekarritako bide berdina hartzen dugu etxera itzultzeko. Bidean Joserra eta Potoko ikusten ditugu. Lehenengoak Enekorekin egiten du topo eta elkarrekin joaten dira Donostiaraino. Potoko Itziarren gelditzen da eguzki printzak gozatzen.

Etxeko bidea, Xabi eta Iñakiren atzetik egiten dugu Meaga barrena, berebiziko abiadura mantenduz. Etxean hanketako min latza dugu, azido laktiko ugari metatu baitugu. Honela 92 Km egin ditugula gezurra dirudi, 11.30 direla kontutan izanik.
En Itziar, tras las firmas, foto de rigor y un escaso refrigerio, nos dividimos en 2  grupos. El más fuerte se dirige a las duras y exigentes rampas de Azurki, mientras los menos fuertes regresamos a casa.
Nos cruzamos con Joserra y Pottoko, que esperamos hayan esperado a Eneko en el retorno.

La vuelta a casa a ritmo alegre, muy alegre, endiablado. Regreso por Meagas con Xabi y la flecha amarilla en cabeza. Al final, calambres en los gemelos,  piernas como dos bloques  y a las 11:30 en casa sin fuerzas para pasar la aspiradora, con 92 km realizados. ¡Vaya paliza nos hemos dado! ¡que bien lo pasamos!