Itziar

Igandea, eguraldi ona, eta “la flaka” amortizatzeko gogoz…

8:30-etan Usurbiletik abiatzen naiz Donostiarako bidean Buen Pastorretik ateratako Loiolatarra taldearekin bat egiteko azmoz. Urrutian Rabobank gipuzkoarraren kide bat ikusten dut. Gorka da, bera ere taldearen bila. Poliki poliki aurrera egitea erabakitzen dugu pelotoiak harrapatu gaitzan...Zeozer gertatzen da, Orioko gaina igotzen gaude iada eta oraindik ez da inor ageri. Azkenik, igoeraren “tornata”n ziztu bizian datorren pelotoi bat ikusten dugu, bertan La Donostiarrako kide batzuk erritmoa markatzen datoz atzean Loiolatarrako kideek indarrak gordetzen dituzten bitartean. Gainan denok bat egiten degu. Jaitsierak eta Zarauzko nahasmenak, zenbait erasorekin batera ordea, taldea berriz ere banatzea eragiten dute. Berehala Peiok eta Gorkak aurrekaldeko taldea harrapatzen dute, eta ondoren Javik, Jorgek eta Jonek (ongi etorri Jon!). Itziarko ingururarte erritmo egonkorra  mantentzen degu,  Peiok Oscarren (La Donostiarraz jantzitako gure Loiolatarraren) atzeko gurpila  arretaz jarraitzen duen bitartean. Eraso ezberdinek arrakastarik ez dutela ikusita, aurreko taldeak erritmo lasaia ezartzen du Itziarko gaina hartu arte. Gutxira taldeko beste kideak iristen dira. Dirudienez aurreko larunbateko irteera gogorra dela eta (270Km baino gehio…) batzuk makina gehiegi ez behartzea erabaki dute…Bertan, sinadurak, bidoien betetzea, pixa eta argazkia. 

Domingo, buen tiempo y ganas de amortizar la flaca….

Salida desde Usurbil en dirección a Donosti en busca del grupeto loiolatarra que ha salido del Buen Pastor a las 8:30. A lo lejos diviso una bala del Rabobank gipuzkoano. Es Gorka, que también busca la compañía del equipo….Decidimos marchar poco a poco para que el pelotón nos devore….Algo sucede. Empezamos el alto de Orio y aun no divisamos  a nadie...En la “tornata” del alto por fin vemos un pelotón lanzado donde algunos de la donostiarra marcan el ritmo, y los loilatarras guardan fuerzas. Nos absorben al coronar… En la bajada y en el desconcierto de Zarautz, diversos ataques y hostilidades hacen que se fragmente el grupo. Peio y Gorka pillan rapidamente el corte delantero al que se unen Javi , Jorge y Jon (bienvenido!).

Ritmo mantenido hasta las faldas de Itziar, donde Peio marca en corto a Oscar (nuestro “loiolatarra” con ropa de la donostiarra). Después de ver que los ataques no surten efecto, el grupo delantero impone un ritmo tranquilo y corona Itziar. Poco después va llegando el resto del equipo. A algunos se les nota que después de la salida del sábado (de más de 270 Km) han preferido no forzar en exceso. Sellado, llenado de bidón, pis y foto. No todos en el mismo orden.

Joandakoan bezala, bueltakoan ere taldea banatzen da. Gehienek ibilitakoa desegin eta lasai lasai Donostiara itzultzea nahiago dute. Beste batzuk ordea, Jon, Fernando, Javi, Jorge eta Gorka, La Donostiarrako Oscar lagun dutela, kilometro gehio egitea erabakitzen dute. Azurkiko bidea hartzen dugu, “maldatxo” interesgarria...norberak ahal duen erritmora, mantsoa edozein kasutan, igotzen degularik. Itzulera Azpeitiatikan Zestoaraino ta ondoren Meagasetikan gora. Iristear gaudela susto galanta hartzen degu Aginagako zeharbidean Fernandoren atzeko erruedarekin “afiladorea” egin ondoren Jon lurrera doanean. Azkenean, sustoa eta urratu txiki bat besterik ez, eskerrak, hau estrenaldia!.  Martxa berriz hartu eta holan bukatzen da gure aste honetako  “dolor-mítica” goiztiarra. Como a la ida, a la vuelta el grupo también se divide. La mayoría  prefiere rehacer lo andado y volver placidamente a Donostia. Otros (Jon, Fernando, Javi, Jorge y Gorka) prefieren hacer más kilómetros junto con Oscar, nuestro colega de la donostiarra. Se decide ir por Azurki,  “repecho” interesante que subimos a ritmo. A ritmo lento, por supuesto…y cada cual al suyo….Vuelta por Azpeitia hasta Zestoa, donde se decide subir Meagas. De vuelta pequeño susto a la altura de la recta de Aginaga, donde un “afilador” con la rueda trasera de Fernando hace que Jon vaya al suelo, vaya estreno!. Afortunadamente todo queda en susto y un pequeño rasguño. Recuperamos la marcha y en breve finaliza la “dolor-mítica” matutina.