Iturriotz



    Goizean goiz, leihoa zabaldu eta zorua bustia ikustean, atzera egin eta berriro oheratzeko gogoa ematen du. Are eta gehiago iluntasuna nagusi bada. Ez da ordea ideia on bat. Animoa handitu nahi bada, bizikletan ibiltzera irtetzen garenean sekula ez garela damutzen pentsatu besterik ez dago.

    Oso jende gutxi Buenpasen. Loiolatarrako bi Alberto eta ni.

    Bidean zehar Oscar, Antunez eta Iñaki erasten dira taldera. Hego Haizea dabil, eta bizikletaz aritzeko oso atsegina da tenperatura.

    Asteasutik igo dugu Andazarrate, inongo arazorik gabe. Handik Iturriotza daramaten maldatzarrak beste gauza bat dira ordea. Gurpilak lurrera itsasten direla badirudi ere, zigilu puntura iristen aurrenak izan gara.

    Izenpetzen lehenengoa ez naiz sekula izan gaur arte!



Hoy es uno de esos días, que te levantas, miras por la ventana, ves el suelo mojado y todo oscuro y optas por volver a meterte en la cama. Error. Para animarse hay que pensar que nunca te arrepientes de salir a andar en bici.

Salida en el Buenpas poco concurrida. Sólo 3 componentes del Loiolatarra. Los 2 Albertos y yo mismo.

Por el camino se nos incorpora Oscar, Antunez e Iñaki. Temperatura muy agradable para pedalear, aprovechando el viento sur.

Subimos Andazarrate desde Asteasu sin probemas. La ascensión a las duras pendientes de Iturrioz son otra cosa, las ruedas se pegan al asfalto, pero llegamos  los primeros al sellado.

¡Puedo decir que nunca había firmado en el sellado el primero!




    Argazkia atera ondoren Aiako bidea hartu dugu, Orioko gainera eta Oriora jeisten garelarik. Hango semaforoan beltzez jantzitako batek egiten du topo gurekin.

    Zaldun beltzak, Iñakik eta Albertok zizto bizian ekarri gaituzte Donostiaraino.

    Abiadura hain handia izateak gauza bat du ona: hanketako minak eta nekeak ez dutela asko irauten!

    Inoiz baino goizago iritxi gara etxera; lehor eta nekatuak, baina pozik.

    Masokistak ote gara bada?



Tras la foto de rigor descendemos Aia, Alto de Orio y Orio. En el semáforo de Orio se nos junta un txirrindulari vestido de negro, que junto a Iñaki y Alberto nos traen volando a Donostia. La ventaja es que al venir tan rápido el sufrimiento y dolor de patas dura menos.

Llegamos a casa antes que nunca, secos y agotados, pero contentos.

Debemos ser masoquistas.