IBARDIN


Goizeko 8tan Artzai Onaren plazatik 13 txirrindulari Loiolatar irtetzen gara: Xibiri, Fernando, Eneko, Peio, Jose Angel, Xabi, Andy, Guillermo, Alberto, Aitor, Potolo, Oscar eta Iñigo. Ordu honetan 20 gradutako tenperatura epela dugu dagoeneko, udako egun beroa dugu gaur.

Lasaitasunez abiatzen gara Frantziako Tour-aren azken etapak komentatzen Ibardin gainditzeko asmoz eta Errenteria-ra iristean egunsentia ikusteko gelditu diren gazte batzuen animoak entzuten ditugu, jaiak dira eta txoznetatik ez igarotzeko Lezoko maldatatik goaz.

Behobia-ko rotondan taldea bi zatitan banatzen da, aurretik doazenak, Xibiri, Fernando, Eneko, Peio, Aitor eta Iñigo, ezkerreko bidea hartzen dute Xibiri-ren bidexkatik joateko (Kurleku) eta Ibardin frantses aldetik igotzeko eta beste taldea, Jose Angel, Potoko, Xabi, Oscar, Guillermo, Alberto eta Andy, eskubitik jarraitzen du Bera-runtz handik Ibardin igotzeko.

Beteranoen taldea (eta hasiberriren bat) gailurrera iristen lehena da baina laister beste taldeko kideak iristen doaz, 5 km inguru gehiago egin dituztela eta Xabik markatutako erritmo bizi batean igo direnak.

Ibardin-en sinadura mahaiarik ez dugu aurkitzen, eta bertan Egia, Donostiarra, Hernani etabarreko taldekoekin topatzen gara.... Zeozer jan eta edan, bidoiak bete eta ohizko argazkia egiten dugu.
Salimos del Buen Pastor a las 8 de la mañana un grupo de 13 txirrindularis Loiolatarras: Xibiri, Fernando, Eneko, Peio, Jose Angel, Xabi, Andy, Guillermo, Alberto, Aitor, Potoko, Oscar e Iñigo. A esa hora ya tenemos una temperatura de 20 grados, hace un día caluroso de verano.

Salimos tranquilos con el objetivo de coronar Ibardin comentando las últimas etapas del Tour de Francia y al llegar a Rentería recibimos los ánimos de varios chavales que se han quedado “a ver el amanecer”, son fiestas y para evitar el paso por las choznas vamos por los toboganes de Lezo.

En la rotonda de Behobia el grupo se divide en dos, los que iban en cabeza, Xibiri, Fernando, Eneko, Peio, Aitor e Iñigo, cogen la salida de la izquierda para ir por “el atajo de Xibiri” (Kurleku) y subir Ibardin por la parte francesa y otro grupo, Jose Angel, Potoko, Xabi, Oscar, Guillermo, Alberto y Andy, continua por la derecha en dirección a Bera de Bidasoa para subir Ibardin desde allí.

El grupo de los veteranos (y algún novatillo), llega antes a la cima pero enseguida van llegando también componentes del otro grupo, que han hecho unos 5 km más y han subido a buen ritmo marcado por Xabi.

En Ibardin nos encontramos con que no hay sellado, allí nos vemos con los otros grupos de Egia, Donostiarras, Hernani.. comemos algo, bebemos, llenamos los bidones y nos hacemos la foto de rigor.


Bera-rantz jaisten gara, jaitsieran Joserrarekin gurutzatzen gara, erritmo politan igotzen doana. Beratik Irun-era zuzentzen gara, eta sarreran Aitorr-ek gurpila zulatzen du, Xabi eta beste baten baten laguntza jasoz.

Gero taldea berriz zatitzen da, batzuk Eneko, Aitor eta Andy, Gaintxurizketatik itzultzen dira, norbait hondartzara joateko asmoz, eta besteak,
Xibiri, Fernando, Alberto, Oscar, Peio, Xabi, Jose Angel, Guillermo eta Iñigo, Jaizkibel Hondarribiatik igotzeko indarrak aurkitzen dituzte. Beroak zailtasunak jartzen dizkigu baina denok ondo iristen gara, denbora marka onak igoeran!!
Bajamos en dirección a Bera de Bidasoa, en la bajada nos cruzamos con Joserra que sube a buen ritmo. Después vamos hacia Irun donde Aitor pincha y es ayudado por Xabi y algún otro.

Después el grupo se divide otra vez, unos, Eneko, Aitor y Andy, vuelven por Gaintxurizketa, alguno con la intención de ir a la playa, y otros, Xibiri, Fernando, Alberto, Oscar, Peio, Xabi, Jose Angel, Guillermo e Iñigo, se animan a subir Jaizkibel desde Hondarribia. Cuesta un poco por el calor que hace pero llegamos todos bien, buenos tiempos de subida!!!



Jaitsieran Guillermok susto haundia jasaten du bihurgune batean, goruntz datorren auto batetik os hurbil pasatzen, eta erortzen da, baina buelta emanda zutik heltzen da.

Azkenean beste erritmo aldaketa Mirakruz gainan, Xabik kalitatez jasaten duena eta 85-95 km-tako etapa osatzen dugu, hartutako bidearen arabera.

En el descenso Guillermo tiene un susto en una curva pasando muy cerca de un coche que sube y se cae pero hace voltereta y aterriza de pie.

Al final algún tirón más en el Alto de Miracruz que Xabi aguanta con calidad y completamos una etapa de 85-95 Km según el recorrido.