GAINTZA


Goizeko 08.00 dira Goiherriko Gaintzara joateko Buenpasa azaldu garenean. San Fermin bezpera honetan jende gutxi, eta 08.30-tan irtetzen direnetako bat edo beste bertan gurekin eta Amezketarrarekin.

Eguneko abiadura handia izango denaren susmoa dut. Errekalden ordea, norbaiten falta dutelako gelditu egin dira; gaitz erdi. Honela, bezperako Arrateko penagatik edo, Buruzagia izan da taldearen aurrean jarri eta erritmo lasaia jarri duena.

Ametsa besterik ez da izan. Atzetik etorrita (eta giro lasaienean gindoazenean) Egia taldekoak harrapatu gaituzte. Beraien martxa jarraitzeko lepoa luzatu egin behar izan dugu. Eta honela joan gara Ordizia eta Zaldibia artean dagoen Gaintzako igoeraraino.

Azken boladan, Egia auzokoen elikadura erabat aldatu denaren susmoa dut. Gure taldean zaldun bikain askoren faltan ginen gaur, baina hala ere……..

Gauza da, bidegurutze horretatik aurrera 08.30-tan irtetzen direnak ez ditugula gehiago ikusi. Euskal Herriko itzuliak igo zuen maldatzarra aukeratu dute. Joan den igandean Loiolatarrakook ere igo genuen. Eta zenbaitzuk (ni barne) gehiagotan ez igotzea zin egin dugu.



Salida con destino a Gaintza, tierras del Goiherri. Visperas de San Fermin. Horario de salida 8:00h en Buenpas como todo el verano. No éramos muchos en la salida pero ya teníamos a algún miembro de 8:30 acompañando al Amezketarra.

Parecía que iba a ser una salida de las trepidantes ya desde el principio. Por suerte al llegar a Rekalde faltaba alguno más del 8:30 y se quedaban sus compañeros a esperarle. Tranquilidad durante un rato con el Boss al mando del grupo y tras haber intentado la salida a Arrate el día anterior que parece fue abortada por avería mecánica.

Solo un espejismo, cuando más tranquilos íbamos nos alcanza desde atrás el Egía a un ritmo  bastante más vivo lo que hace que nos peguemos a cola y la marcha se acelera ya hasta el comienzo de la subida a Gainza desde la carretera de Ordizia a Zaldibia.

No sé qué comen últimamente en el vecino barrio de Egia pero cada vez andan más. También es verdad que a nosotros nos faltaban algunos de los mejores galgos.

Por cierto, con el ritmo que llevábamos ya no volvemos a ver a los de 8:30 que deciden subir a Gainza desde Zaldibia por la dichosa subida de la Vuelta al Pais Vasco que habíamos hecho el fin de semana anterior algunos de Loiolatarra y la que también alguno de nosotros ya ha decidido no volver a probar (el que escribe).




Beti bezala, izenpetu, jan, edan, argazkia atera (zein itxuroso eta gazte ageri garen guztiok) eta planak egitea izan da gure lana.

Guztiok Larraitz barrena itzultzea erabaki da. Handik, Abaltzisketa, Amezketa eta Tolosara. Azken helburua norberaren etxea, jakina; 100 Km. inguru egin ditugu.

Eguraldia bikaina izan da, eta Goiherriko landen berdeek Loiolatarrako txirrindularion martxa galaia edertu egin dute beste behin.



En Gainza, foto (que jóvenes y que guapos) y vuelta hacia Larraitz, ya con todos los miembros del equipo que nos juntamos a lo largo de la subida o en el mismo sellado.

De Larraitz a Abaltzizketa y bajada a Amezketa para desde allí y pasando por Tolosa encaminarnos en dirección a casa. Rozamos los 100 km.

Día bonito, tiempo y temperatura inmejorables  y los paisajes verdes del Goierri que una vez más habían adornado, más si cabe, el elegante rodar del grupo Loiolatarra.