GIPUZKOA BIRA - VUELTA A GIPUZKOA

   

6.Etapa


    000        Lizartza                141 m.
    007        Tolosa                  073 m.
    014        Villabona               128 m.
    019        Andoain                058 m.
    022        Irurain gaina          125 m.
    025        Urnieta                  053 m.
    027        Hernani                 043 m.
    034        Perurena gaina       135 m.
    042        Oiartzun                060 m.
    045        Gurutze gaina         175 m.
    051        Irun                      021 m.   
    060        Hondarribia             018 m.



    Aurrekoak baino labur eta arinagoa den etapa bat hastera goaz. Donostialdea eta Oiartzun ingurutik pasa ondoren Hondarribiara joango gara Irun (mugan dagoena) zeharkatuz.

     Nafarroa eta Gipuzkoako mugatik abiatuz 66 km dira; Oiartzun inguruko maldaxka gogor batzuk alde batera uzten baditugu, ibilbide laun xamarra. Guk, Hondarribiako itsasargian dagoen kanpinean amaituko dugu gure saioa.

    Lizartzatik abiatuz, errepidea maldan behera gozo batean doa Tolosaraino. Han N-1 hartu eta Andoain izango dugu helburu. Bertan 27 km izango ditugu eginak.

    1837. urtean, lehenengo karlistadan, gertatu zen Andoaingo borroka. Herria ez ezik, inguruko baserri asko ere suntsituak izan ziren. Galtzaile gertatu zen O´Donell jeneralak, Urnieta ere suntsitu zuen. Hara goaz gu orain.

    Andoainen, ibilbide eder bezain natural bat hasten da. Garai bateko “Plazaola trena” delakoak zeraman bideak, Leitzaran ibaiaren bidea jarraitzen du. Paisaia zoragarria da; zuhaitzen aberastasuna, handia. Burdin aroko jentilharri bat bada ikusgai.

    Eztabaida serioak ari dira gertatzen; Donostia eta Iruinea elkartzen dituen errepideak gaur egun Araxes ibaiaren harana zeharkatzen du, baina Leitzaran barrena autobide bat egin nahiean dira (¿?). Iritzi ezberdinak dauden arren, beti bezala Natura izango da galtzaile.

    Guk C-413 hartuko dugu N-1 utziz. Malkar bat igo ondoren, Andoaindik 6 kmtara dagoen Urnieta herrian gara. Duela 3000 urteko (Eneolitos) aztarnak aurkitu dituzte bertan. Brontze aroko zenbait trikuharri ere bada herrian.

    Lizartzatik irtenez gero 35 km eginak ditugunean, sartzen gara Hernanin. Independentzia gerran, beraien atzerako bidean frantzesek San Agustin komentua erre zuten 1808. urtean. Portalondo Dorrea erdi aroan eraiki zuten eta herria defendatzeko erabilia izan da. Herritik kanpo dago Santa Barbara baseliza.

    Astigarraga dugu helburu orain. Urumea ibaia jarraitzen ari gara. Itsasorako bidean azken kilometroak egiten ari da ibaia. Hernani eta Astigarraga inguruan daude Gipuzkoako sagardotegi ospetsuenak. Denboraldia urtarrilean hasten da; amaitu berriz apirilean, sagardoa botiletan sartzeko unea baita.

    Astigarragan eskubira egin eta C-500 hartuko dugu. Errepide honek, bi km inguruko malda baten ondoren, Astigarragako bentak izeneko lekura garamatza, altuera dezente irabazi dugularik.





                               (jarraituko du)

   
Etapa 6

    000        Lizartza                141 m.
    007        Tolosa                  073 m.
    014        Villabona               128 m.
    019        Andoain                058 m.
    022        Alto de Irurain        125 m.
    025        Urnieta                  053 m.
    027        Hernani                 043 m.
    034        Alto de Perurena     135 m.
    042        Oiartzun                060 m.
    045        Alto de Gurutze      175 m.
    051        Irun                      021 m.   
    060        Hondarribia             018 m.



    Iniciamos una etapa más, más corta que las anteriores y mucho más suave. Nos vamos hacia la costa por la zona de Donostialdea y el valle de Oiartzun para llegar a Hondarribia a través de Irun, la ciudad fronteriza.

    Partiendo de la muga, son 66 kms casi llanos, salvo algún repecho (alguno bastante fuerte) por la parte de Oiartzun.

    Terminaremos la etapa 4 kms más delante de Hondarribia en el cabo de Higer junto al mar. Allí existe un camping.

    Comenzamos la andadura en Lizartza bajando muy ligeramente por la carretera que nos trajo hasta aquí, hacia Tolosa. Cruzamos ésta por el centro y salimos a la N-1 (¿?) que no dejaremos hasta Andoain (Km 27).

    La “Batalla de Andoain” acaecida en 1837 durante la primera Guerra Carlista, trajo grandes pérdidas a la población, así como la destrucción y quema de numerosos caseríos de la zona. El general O´Donell derrotado destruyó también Urnieta, punto a donde nos dirigimos.

    Un hermoso paseo natural comienza desde aquí. A través de la antigua vía ferroviaria del “tren Plazaola” discurre un río que da nombre al valle de Leizaran. El gran paisaje y riqueza forestal definen éste, donde se encuentran vestigios del pasado como un menhir de la Edad del Hierro.

    La última gran reserva natural de la provincia se halla sumergida en la polémica actualmente, por la construcción (¿?) de una autovía para unir la comunicación con Nafarroa en sustitución de la vía actual que transcurre por el valle del Araxes.

    Con una población dividida, el problema ha dejado de ser técnico para convertirse en político. De una forma u otra, será la naturaleza la que va a salir perdiendo.

    Continuando la excursión, nos dirigimos a Urnieta para lo cual dejamos la N-1 por la C-413. Sorteamos un repecho y después de bajarlo llegamos a su casco urbano. Seis kms le separan de Andoain. La población humana existía ya 3000 años a.C. como lo demuestran hallazgos de restos humanos que pertenecen al Eneolitico.

    Tambien varios crómlech, aportan datos de la Edad del bronce.

    Enseguida llegamos a Hernani.

    Desde que salimos de Lizartza llevamos recorridos 35 kms.

    Muestras del arte románico se pueden admirar en el Convento de San Agustín, destruido en 1808 durante la retirada de las tropas francesas en la Guerra de la Independencia.

    Construida en la Edad Media, la Torre de Portalondo es un edificio destinado a la defensa de la villa. Fuera del núcleo urbano, se encuentra la ermita de Santa Bárbara.

    Desde Hernani hasta Astigarraga encontramos las más famosas sidrerías de Gipuzkoa, donde a partir de los primeros días del año se abren las kupelas para probar las sidras. La campaña dura hasta mediados del mes de Abril, aproximadamente, cuando empieza a embotellarse.

    Continuamos hacia Donostia por Ergobia y Astigarraga. Se sigue el curso del río Urumea, que lleva sus aguas al ya cercano mar.

    En Astigarraga tomamos a la derecha la C-500 que nos lleva en dirección Oiartzun, con subida de unos 2 kms que nos hace ganar altura en las conocidas Ventas de Astigarraga.   
   




                                (continuará)