GIPUZKOA BIRA - VUELTA A GIPUZKOA

   

3.Etapa


  (jarraipena)


    Goiherriko zati handi bat, eta Oria ibaiaren erdiko arroa ikusten dira goitik. Txindoki mendia atzean ikusten da. Bere magalean dago gaurko gure helburu den Larraitz. Hara iritxi aurretik dezente ibili beharko dugu ordea.

    Mendate gainean jatetxe bat dago. Honek atseden hartzeko beta ematen du. Jeitsiera nahiko luzea da. Mendatearen alde honetatik Oria ibaia jarraituko dugu Zegama inguruan dagoen bere sortze punturaino. Errepidea estua da, baina Zeraina iristean zabaldu egiten da.

    235 biztanle ditun herri honetatik gertu, Segura, Lierni eta Mutiloa daude. Karlistadetan Zeraingo mehategiek garrantzi handia izan zuten.

    Zurrumurruek, Francisco de Goya margolari ospetsuaren familia inguru honetakoa zela esaten dute; dokumenturik gabe, ordea.

    L-111 errepidea hartuko dugu malda jeitsi ondoren. Ezker aldera Segurara doa errepidea, baina gu eskubi aldera goaz, Zegama aldera. Inguruko klima gogorra da, neguan batez ere. Horregatik gabonetarako pinuak eskeiniko dituzten landa asko daude. Pinu banaketa azaroan egin ohi da.

    Zegaman gaude. 1384. urteko dokumentuetan ageri da. Espoz y Mina jenerala hemen ezkutatu zen Indepentziako gerratean. Horregatik izan zen zigortua herria. Zumalakarregi jenerala herrian lurperatu zuten 1835. urtean.

    Herriko kale hestuak igaro eta gero, eskubi aldean iturri txiki bat dago. Han hasiko da Otzaurte mendatea, gure gaurko hurrengo erronka. Igoera luzea den arren, ez da gogorra. Bide ertzean zakurren bat lo topatzen baduzu ez harritu, hain da handia bertako lasaitasuna. Baina ezta txantxangorrien kantua entzuten baduzu ere.

    Gailurrean taberna bat dago. Atseden hartu daiteke beraz. 43 kilometro izango ditugu eginak han. Altsasuraino, jeitsiera luzea da baina lasaia. Nafarroan gaude beraz eta N-1 errepidea erabiltzen ari gara.

    Iruineara doan errepidea hartuko dugu Urdiain, Iturmendi eta Bakaikoa herri txikiak zeharkatzeko. Urbasa-Andia mendilerroa dugu eskubian; Beriain mendia aurrez aurre eta apur bat hurrunago ikusten dira San Migel Santutegia eta Aralar mendikatea.

    Etxarri Aranatz zeharkatzeak mina ere egiten du, hain da larria zoruaren egoera. Gipuzkoarako bidea hartu dugu Lizarrusti ibaiak sorturiko bailaran zehar.

    C-130 errepidean goazela, inguruan zelai eta belartza ederrak ikusten ditugu. Azken kilometroak dute soilik gogortasun apur bat. Lizarrusti gaina, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko muga da eta bertan mikeleteen etxe bat dago.

     6 kilometroko luzeera du maldan beherak. Bide ertzean haritz eta pagoak. Udako freskura eta udazkeneko koloreek bidea zeharkatzea plazer bihurtzen dute.

    Ataunen amaitzen da maldan behera. Agauntza izena du bertatik doan errekak. On Joxe Miel Barandiaran bertan bizi da (¿?), bide bazterrean dagoen Sara etxean. Apez honek gure herriko historian izan duen eragina itzela da.

     1615. urtean ageri da dokumentuetan herriaren izena.

    Ataun utzi eta berehala gaude Lazkaon. Industria kutsua nabaria da jada. Lazkao, Ordizia eta Beasain oso herri industrialak dira. Ordizia, nagusiki, bere asteazkenetako azokak egiten du ezaguna (ahal bada bixita ezazu). Gaur egun kulturetxea den Barrenatarren etxeak, eta obretan den Ibarbiatarren etxeak ere bixita merezi dute.

    Santa Ana festak uztaila amaieran dira Ordizian. Urte horretan ezkondutako bikote guztien dantza oso da ikusgarria uztailaren 27an. Irailean ospatzen da euskal kultura astea. Azokaz gain, abere, perretxiko, oilo, gazta eta honelakoen txapelketek garrantzi handia dute. Ezin utzi herria Oianguren parke naturala bixitatu gabe.

    Loinaz baseliza eta San Martin Parrokia eleiza ederrak ikus daitezke Beasainen. Igartza ingurua ere oso interesgarria da. Bertan errota, jauregia, kapera eta burdinola daude.

    Zaldibiko bidea L-1070 jorratuz egingo dugu. Aralar mendikateari oso lotua dago herri hau. Ikus bestela Argabiko trikuharria. Ospe handia dute mondejuek. Herriko festak Santa Feren omenez ospatzen dira urriaren seian.

    Herriko plazan euskal dantzen ikerlari izan zen Juan Ignacio de Iztuetaren etxea dago. Ezker aldera joko dugu bertan (¿?). Herria utzi bezain pronto, errepideak malda gora egiten du. Guri begira dago Txindoki mendia, animatuz bezala. Bere magalean amaituko da gure gaurko saioa.

    Leku honek Larraitz du izena. Zaldibitik 7 kilometrora dago eta Arantzazutik 103-ra. Ikuspegi ederreko lekua da; Gaintza, Abaltzisketa, Orendain……ikusten dira eta atzean berriz ia Gipuzkoa osoa.

    Zuhaizti baten erdian iturri bikain bat dago. Haritzak dira nagusi bertan. Inguru horretan kanpin egitea debekatua dago. Txindoki aldera abiatu eta bost minutu ibili ondoren, aterpe bat dagoela ikusiko dugu. Leku egokia bibaka egiteko.

    Larraitzen jatetxe bat eta bi taberna daude.

    Atseden ona izan ezazu.


   
Etapa 3


  (continuación)

     Desde lo alto divisamos gran parte del Goiherri y la zona más alta del valle que describe el río Oria. Un poco más al fondo la Sierra de Aralar, en la que destaca el monte Txindoki. Justo en su base se encuentra la ermita de Larraitz, donde termina la etapa. Pero todavía nos queda mucho por andar.

    Un bar-restaurante en el alto de Aztiria nos da la oportunidad de reponer fuerzas y beber líquido, o simplemente descansar. Llevamos recorridos 23 kms.

     El descenso es largo. Por esta vertiente, nos disponemos a recorrer el valle del río Oria, que nace un poco más arriba de Zegama en las faldas de la Sierra de Aitzgorri.

    La carretera es muy estrecha, de firme un poco irregular, pero que se vuelve ancha nada más llegar a Zerain.

    Pequeña localidad de 235 habitantes, Zerain domina un hermoso paraje que comprende también Segura, Mutiloa y Lierni. Sin nigún documento que lo certifique, se dice que la familia del pintor Francisco de Goya era oriunda de aquí. Fueron de suma importancia sus minas de hierro y cobre durante las Guerras carlistas.

    Más abajo dejamos la dirección de Segura; nos vamos hacia Zegama (L-111) y bordeamos el río Oria. En sus riberas existen numerosas parcelas dedicadas a la producción de abeto. Son plantaciones de distinta edad y esperan cada año el mes de Noviembre para ser distribuidos por todo el Estado español como abetos de Navidad. Surgió como alternativa a la agricultura tradicional, que por las condiciones climáticas de la zona, resulta escasa en recursos. El recorrido es un sube y baja constante.

     Llegamos a Zegama. Según lo confirman algunos documentos ya existía en el año 1384. Durante la Guerra de la Independencia española sufrió represalias del ejército francés por dar cobijo al general Espoz y Mina.     También murió en 1835 en su término el general carlista Tomás de Zumalakarregi.

     Después de cruzar las estrechas calles de la población, y entre varios caseríos, comienza la ascensión al alto de Otzaurte. Antes, junto a la antigua papelera, tenemos una pequeña fuente.

     La subida es larga pero llevadera, las pendientes son suaves. No es extraño ver sobre el asfalto algún perro echando la siesta. La tranquilidad del lugar es total.

    En la parte final de la subida, un frondoso bosque de hayas proporciona sombra y silencio que solamente lo rompe algún txantxangorri (petirrojo) que habitualmente por primavera nos acompaña en nuestro esfuerzo. En el alto hay un pequeño bar donde comer y beber algo.

    Llevamos recorridos 43 kilometros.

    Comenzamos el suave descenso y llegamos a la muga de Gipuzkoa y Nafarroa. Justo en este punto tomamos la N-1 (¿?) hasta Altsasu. El descenso es largo pero moderado.

    Dirección Iruñea vamos a Etxarri-Aranatz. Nos separan 10 kms pasando por Urdiain, Iturmendi y Bakaikoa. A nuestra derecha se alza la Sierra de Urbasa-Andia; enfrente el monte Beriain y más al fondo se aprecia el Santuario de San Miguel y la Sierra de Aralar.

    Cruzamos por un penoso asfalto el casco urbano de Etxarri-Aranatz y nos orientamos hacia Gipuzkoa. Lo hacemos por el valle que describe el río Lizarrusti. Vamos por la C-130.

    Comenzamos a subir muy suavemente. A ambos lados de la carretera hay hermosas praderas y más adelante entramos en una zona de bosque. Robles y hayas preferentemente. Tan solo la última parte de la subida se hace un tanto dura. Llegamos al alto de Lizarrusti. Volvemos a estar en Gipuzkoa. Una antigua casa de arbitrios nos ofrece descanso.

    Uno de los mayores placeres que puede sentir el cicloturista se puede cumplir aquí. Actualmente con un piso en buenas condiciones, esta bajada con numerosas curvas durante 6 kms, nos abre el camino hacia Goiherri por Ataun transcurriendo por un frondoso bosque de hayas. En verano su frescura, y en otoño la hojarasca, le dan un color y ambiente que nos va a hacer disfrutar.

    Ya estamos en Ataun. Un valle formado por el río Agauntza, nos permite el paso por esta larga localidad compuesta por numerosos barrios. Recibió el título de villa en 1615.

    Pasando por San Gregorio, a nuestra izquierda vemos una pequeña casa con el nombre de Sara donde vive (¿?) Don José Miguel de Barandiaran, figura de gran relevancia en los estudios de la cultura vasca.

    En Lazkao nos adentramos en el ambiente industrial que impregna la comarca de Goiherri con Beasain y Ordizia como centros relevantes.     Ordizia tiene gran importancia por su actividad comercial que se desarrolla en torno a su mercado de los miércoles. Si hay oportunidad, se aconseja visitarlo.

    Sobresalen la Casa Barrena (Casa de Cultura) obra diseñada por Juan de Herrera y la Casa Ibarbia hoy en fase de renovación. Celebra las fiestas patronales el día de Santa Ana, con un original baile el 27 de Julio de todas las parejas casadas ese año. En Septiembre se celebra la semana cultural vasca; destaca el mercado y los concursos de quesos, hortalizas, frutas, perretxikos y gallinas. No dejaremos de dar una vuelta por el parque natural de Oianguren.

     En Beasain destaca la ermita de N. S. de Loinaz y la basílica de San Martín. También el palacio, capilla, ferrería y molino de Igartza.

    Por la L-1070 vamos a Zaldibia. Localidad muy ligada a Aralar donde se encuentran vestigios del pasado como el dolmen de Argabi. El 6 de Octubre son las fiestas en honor de la Santa Fe. Son muy típicos los mondejus.

    En la plaza (donde se encuentra la casa de Juan Ignacio Iztueta, poeta y creador de danzas vascas) nos vamos por la izquierda (¿?). Un lugar muy agradable. Pronto se inclina la carretera. El Txindoki nos mira y anima con su silencio. En la base de su mole nos detendremos. Justo aquí se encuentra la ermita de Larraitz. Se encuentra a 7 kms de Zaldibia y 103 de Arantzazu.

    Hay una fuente en medio de un pequeño bosque donde mana agua de la sierra. En la silueta del horizonte vemos Gaintza, Orendain y Abaltzisketa;  más al fondo toda Gipuzkoa.

    Alrededor de la ermita y fuente está prohibida la acampada, pero si vamos hacia el camino de ascensión al Txindoki, tenemos un pequeño refugio de montaña y sitio donde vivaquear tranquilamente.
    Existe un restaurante y dos bares.

    Buen descanso.