GIPUZKOA BIRA - VUELTA A GIPUZKOA

   

2.Etapa


  (jarraipena)

    Eskubi aldera, Gasteiz aldera, goaz C-6213 errepidetik. Aramaiora doan errepidea utzi eta Leitz bailaran jarraitzen dugu. Inguruan, Udalaitz mendiaz gain, Mugarain ere nabaria da.

    Lezetxiki eta Labeko kobazuloetan, Neanderthal garaiko besondohezur bat aurkitu zuten eta honek inguruan jendearen presentzia aspaldikoa dela egiaztatzen du.

    Santa Agueda auzoan, Espainiako Gobernuko Lehendakari zen Antonio Cánovas del Castillo erail zutela ezin ahaztu.

    Aretxabaleta ondoren, 50. kilometroan Eskoriatza aurkitzen dugu. Gure eskubi aldera aurkitzen dugun L-121 errepidexka hartzen dugu. Estua den arren, trafiko eskasekoa da. Apur bat geroago, bizikleta egoera onean ekarri dugula frogatuko digun malda bat topatuko dugu. Ez da luzea, bai ordea pikoa.

    Malda gehiegizko egiten bazaigu, Gatzagan har dezakegu atseden. Arana bertan hasten da eta izenak dioen bezala, betidanik gatza sortu izan duen herria da. Ikuspegi bikainak ditu. Hala ere, malda ez da bertan amaitzen. Herria zeharkatzen ari garelarik aurkituko ditugu penditzarik gogorrenak (%13 eta %15).

    Jeisten hasi eta berehala, lehen utzi dugun C-6213 ezker aldera hartuko dugu eta laister asko Dorletako amaren irudi bat dago. Arlaban mendatea da. Atseden hartzeko leku aproposa izan daiteke, 8 kmtan berriro Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasatera eramango gaituen jeitsierari ekin aurretik.

    San Prudentzion gara 4 kilometro barru. Eskubira egin eta iturritxo bat aurkituko dugu Oñatirako bidean. Errepideak igo-jeitsi egiten du, aurrez aurre Aloña mendatea ikusten dugun bitartean.

    Berehala gara Oñatin. Herriak bere artea ederki gorde duela ohartzen gara. Unibertsitatea da eraikin ederrenetako bat; berau 1548. urtean Rodrigo Mercado de Zuazolak eraikia da. Arantzazutik itzultzean ikusiko dugu, bertara doan errepidea bakarra baita.

    Herritik irten eta txokolate fabrika batera iristean, maldak min egiten digula ohartzen gara. Igoera latza da benetan. Gure inguruan, 4 kilometroetan zehar, baserriak dira nagusi.

    Zoruaren egoera mundiala da. Bapatean, eskubi aldean, taberna bat ikusiko dugu. Bere izena Urtiagain da, eta igoerako zatirik malkarrenak amaitu direla adierazten digu.

    Apur bat jeitsi ere egiten da.

    Araotza doan errepideko bidegurutzea uzten dugu eskubi aldean. Bertan jaioa zen Lope de Agirre, Amerikeko historian ezaguna.

    Oraindik 4 kilometro egin behar ditugu gora. Igoera lasaia da ordea. Han egingo dugu topo autoak uzteko eraiki zuten zelai batekin. Begien parean, Arantzazuko Amaren Santutegia dugu aurrez aurre.

    Loiolako Inaziorekin batera, Gipuzkoako patroia da Ama Birjin hau.

    700 metro inguruko altuera du puntu honek. Hego aldera, Gipuzkoa eta Araba arteko muga naturala osatzen duen Elgea mendatea ikusten dugu.

    Santutegia erabat amaitua dagoen ala ez, oraindik zalantzan jartzen den gauza bat da. Herriko artista askok hartu zuen parte bere eraikuntzan.

    Proiektua, Luis Laorga eta Javier Saiz de Oizarena zen. Sarreraz Jorge de Oteiza arduratu zen. Ateak Eduardo Txillidak egin zituen. Eta Javier de Eulate izan zen leihoetako beiren edertasunen arduradun.

    Carlos Pascual de Lara eta Nestor Basterretxeak hartu zuten margoen ardura. Eraikinaren lehen harria 1950. urteko irailaren 9an (Arantzazuko Amaren eguna) jarri zuten.

    Santutegitik aurrera, Urbiako zelaietara doan mendibidea hartzen badugu, bibaka egiteko leku aproposak topatuko ditugu.

    Ohean lo egin nahi badugu berriz, bada ostatu bat Santutegian. Oñatira jeisteko aukera ere hor dugu.



Aukerak:
    Arrasaten L-620 errepidea hartzen badugu, Aramaiora joan gaitezke. Eta bidea jarraituz gero, baita Krutzeta igo ere. Itzulera bide berdinetik egin beharko genuke.

    Eskoriatzan, herrira iritxi aurretik, Apotzaga auzora doan errepide txiki bat dago. Anboto eta Udalaitz mendietara dauden ikuspegiengatik baino, hilarri bikainez osaturiko hilerri zirkular batengatik da ezagunagoa auzoa.



   
Etapa 2


  (continuación)

    Continuando hacia la derecha en dirección Gasteiz por la C-6213 dejamos a nuestra derecha el valle de Aramaiona prosiguiendo por el de Lenitz. Además del monte Udalaitz, el Mugarain rodea la villa. Restos de  la época prehistórica como un humero humano del periodo Neanderthal testifican a los primeros pobladores de la zona de las cuevas Lezetxiki y Labeko.

    Cabe recordar que en Santa Agueda fué asesinado el Presidente del Gobierno español Antonio Cánovas del Castillo.

    Cruzamos Aretxabaleta encontrando poco después Eskoriatza (Km 50), donde dejamos la C-6213 por la L-121 que se halla a nuestra derecha. Es estrecha pero con poco tráfico. Un poco más adelante comenzaremos una subida de mucha dureza, pero relativamente corta. Aquí los cambios nos tendrán que demostrar que hemos traído la bicicleta en perfectas condiciones.

    Si aun así se nos hace muy dura la subida, podemos parar en Salinas de Leniz (o Gatzaga). Cabecera del valle de Lenitz, tuvo producción de sal por evaporación de las aguas que suministra un manantial que allí mismo nace. La panorámica es preciosa, pero la carretera sube aún dos kilómetros más. Al paso por el pueblo y en la parte final de la subida encontraremos las pendientes más fuertes (13% y 15%).

    Una vez arriba, se baja ligeramente hasta el cruce de la C-6213 y llegamos al alto de Arlaban, donde hay una pequeña imagen de la Virgen de Dorleta (patrona de los que andan en bici). Hay sombra, y se puede descansar antes de emprender un descenso de 8 Kms que nos llevará otra vez a Eskoriatza, Aretxabaleta y Arrasate.

    La sinuosa carretera, siguiendo el curso del río, nos lleva en 4 kms a San Prudentzio, donde giramos a la derecha en dirección a Oñati.

    Un poco más adelante, tenemos una fuente a la derecha de la calzada.

    Subir y bajar es lo que hacemos. Cercana, al fondo, vemos la Sierra de Aitzgorri con el monte Aloña en primer término.

    Llegamos a Oñati. Enseguida nos daremos cuenta de que Oñati ha sabido conservar su patrimonio artístico. Fundada en 1548 por Rodrigo Mercado de Zuazola, la Universidad nos enseña su hermosa fachada. La veremos con más detenimiento en la siguiente etapa, ya que la ascensión al Santuario de Arantzazu que aquí mismo comienza solo tiene una vía de acceso y el descenso lo haremos también por aquí.

    Iniciamos el ascenso hacia Arantzazu; tras atravesar el casco urbano, (¿?) llegamos a una fábrica de chocolate y la carretera empieza a inclinarse. Pronto la subida se hace bastante costosa. Unos cuantos caseríos nos acompañan durante los primeros 4 kms. El piso se encuentra en inmejorables condiciones. A media subida se encuentra Urtiagain (a la derecha un bar), y aquí terminan las pendientes más duras. Hay además un pequeño descenso. Pasamos por el cruce del barrio de Araotz, lugar de donde era Lope de Agirre.

    Desde aquí nos quedan 4 kms de ligera subida hasta que alcanzamos la explanada donde se alza el Santuario de Nuestra Señora de Arantzazu, que junto con San Ignacio de Loyola es patrona de Gipuzkoa.

    En este bello lugar está el Santuario a 700 m. Al fondo, hacia el Sur, divisamos la silueta de la sierra Elgea que forma el límite natural entre Araba y Gipuzkoa.

    El Santuario fue proyectado por Javier Saíz de Oiza y Luis Laorga. La fachada es obra de Jorge de Oteiza, las puertas las realizó Eduardo Chillida y de las vidrieras se encargó Javier de Eulate.

     Las pinturas las iban a realizar Carlos Pascual de Lara y Néstor Basterrechea. La primera piedra se colocó el 9 se Septiembre de 1950 y hoy es el día en que no se sabe si la obra está terminada.

    Continuando el camino hacia las campas de Urbia, encontraremos un buen sitio para acampar o vivaquear.

    En el mismo santuario hay una hospedería. Y también podemos bajar a Oñati.


Alternativas:
    Por interés natural, en Arrasate nos podemos desviar hasta Santa Agueda e incluso subir el alto de Kruzeta que aquí comienza. La carretera es la que va a Aramaiona, la L-620. La vuelta por el mismo sitio.

    En Eskoriatza, antes de llegar al casco urbano sale una carretera al barrio de Apotzaga. Desde este lugar hay unas hermosas vistas de los montes Anboto y Udalaitz, aunque su máximo interés está en el cementerio circular con varias estelas.