GIPUZKOA BIRA - VUELTA A GIPUZKOA

    Negua, Udaberria, Uda edo Udazkena?

    Gure Herriak klima ozeaniko epela duela kontuan hartzen badugu, edozein une da gure ingurua osatzen duten 1997 km2 ederrak zeharkatzeko egokia.

    Guk, pedaleri emanez egingo dugu bidai hori. Honela, gertu ditugun zoko eder eta ezkutuetan ahalik eta sakonen murgiltzeko aukera izango dugu.

    Baina zokoetaz gozatzeaz gain, bertako jendea ezagutzeko aukera ere izango dugu. Baita basoetako isiltasuna sentitzekoa ere.

    Zazpi saio proposatzen ditugu. Lehenengoan gure lurraldea ipar aldetik mugatzen duen Kantauri itsasotik gertu joango gara, mendebaldetik Bizkaiarekin muga egiten duen Deba ibaira iritxi arte.

    Ondoren, hego aldera joko dugu. Bertan aurkitzen da Aitzgorri mendikatea. Kate honek osatzen du Araba eta Gipuzkoa arteko hego-muga.

    Ekialdean berriz Aralar dago, eta Nafarroarekin muga egiten duten Urumea eta Bidasoa ibaien inguruak zeharkatuko ditugu, amaitzeko Donostiara itzuliko garelarik.

    Baina lurraldeak gainazal txikia badu, edukia latza da.

    Lurraldeko Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola eta Deba ibaiak itsasertzarekiko ia elkartzutak izanik, baten arrotik bestearenera igarotzeko mendateak igotzea ezinbestekoa da.

    Hara non hainbeste mendate igotzearen arrazoia.

    Ia Gipuzkoa osoa ikusiko dugu beraz.

    Baina mendate asko xamar topatzeak nekatzen bagaitu, beti dugu ikuspegi bikain bat begiratuz argazki bat atera eta atseden hartzeko aitzakia. Eta aztarna historiko eta ikuspegi bikain ugarirekin topo egingo dugunez, ibilbidea oso atsegina izango dela uste dugu.

    Negua, Udaberria, Uda edo Udazkena……………..bidai ona izan.

    ¿Invierno, Primavera, Verano, Otoño?

    Teniendo en cuenta el clima templado oceánico de Gipuzkoa, cualquier temporada es buena para conocer cada uno de los 1997 km2 que dan superficie al territorio más pequeño del País Vasco peninsular.

    La forma en que vamos a llevarlo en esta pequeña guía es dando a los pedales, para sumergirnos todo lo más posible en los lugares más recónditos, casi perdidos, pero muy bellos.

    Así conoceremos sus valles y pueblos, contactaremos con sus gentes, ríos, bosques…..con tranquilidad.

    Os proponemos un recorrido variado, dividido en 7 etapas que abarca casi toda su geografía. Saldremos a orillas del mar Cantábrico, con el que la provincia limita al Norte, marcharemos hacia el Oeste, donde el río Deba nos une con Bizkaia.

    Subiremos las estribaciones de la sierra de Aitzgorri que al Sur nos acercan a Araba y hacia el Este atravesaremos los pequeños valles que bordean la sierra de Aralar y los ríos Urumea y Bidasoa que nos separan de Nafarroa.

    Para terminar volveremos al mar Cantábrico, al mismo punto de partida: Donostia.

    Pero si la superficie es pequeña, el contenido es enorme. Los ríos Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola y Deba prácticamente perpendicula- res al mar surcan los principales valles de la provincia.

    Pasar de un valle a otro supone la obligación de ascender un collado. Es por eso que en pocos kms de recorrido, las dificultades montañosas van a ser numerosas.

    Hemos elegido un recorrido mixto en perfil, pero que ha salido muy quebrado por lo antes citado. Sin embargo, ayudados por el aliciente paisajístico, natural e histórico, nos resultará un recorrido muy ameno e inolvidable. Si aun así es duro, siempre queda la excusa de la toma de una foto para echar pie a tierra y descansar.

    Invierno, Primavera, Verano, Otoño………Buen viaje.