Etxalar



Maiatzak 22; goizeko 08.00ak dira eta betiko ahulkian bakarrik aurkitzen naiz Buenpasen zozolo aurpegi ikaragarriarekin. Eskerrak, beti bezala irripartsu, Pello azaltzen den etapako gertaerak elkarbanatzeko.

Eguna nahikoa berezia da. Xabi Zarautzen da, bertako aproba egiten. Guillermo berriz maratoi erdian. Beste zenbait atzo irten ziren. Eta gainontzekoak etxean gelditu dira egina dagoen iragarpenari kaso eginez.

Erritmo lasaiean abiatu gara Bortziriak aldera, bertako paisaia bikainetaz gozatu nahiean. Gure lagun, laino beltzak ditugu gainean; ateri da ordea. Etxalarren Loiolatarrako kideek hamaiketakoa prest izango dutelakoan, ez daramagu elikagairik gainean.

Eta halaxe izan da. Etxalarreko frontoira iristean, hantxe daude Xibiri eta beste lagunak bere taldekideak noiz azaldu zain. Ohiko agurren ondoren, patata tortila eta bestelakoeri merezitako arreta eskaintzen diegu. Gaur oso jende gutxi animatu garenez, ez da janari eta edari faltarik, ez. Merezi zuen beraz, gaur jeikitzeak.




Domingo 22 de mayo. Suenan las campanas de las 8 en el Buenpas, y me encuentro solo, en el banco de siempre, con cara de pardillo. Menos mal que aparece Pello, siempre sonriente, dispuesto a compartir las penas y alegrías de la etapa.

Se trata de un día extraño, ya que a diferencia de lo ocurrido en domingos anteriores, hoy la participación es escasa. Algunos como Guillermo, volando en la media maratón, otros como Xabi, en la clásica ciclista de Zarautz; hay quien hizo los deberes la víspera, y la gran mayoría, en la cama, después de conocer la previsión del tiempo para la jornada.

Despacito nos dirigimos Pello y un servidor hacia los magníficos parajes de las cinco villas, bajo la amenaza de los nubarrones, pero con la suerte de nuestro lado. No llevamos hamaiketako encima, ya que sabemos que nos espera un gran premio en nuestro destino.

Efectivamente, llegamos a Etxalar cómodamente, y allí se encuentran Xibiri y su equipo, refugiados en el frontón, a la espera de avistar los primeros colores de nuestro gran club. Después de los cálidos saludos y la firma de rigor, damos cuenta de la ración de tortilla de patata y sidra, generosa en el día de hoy, habida cuenta de la escasez de participantes. ¡Ya ha merecido la pena levantarse hoy!







Taldeko argazkia atera, eta etxerako bidea hartu dugu. Jeisten ari garela, bi txirrindulari bikain gurutzatzen ditugu: Joxerra eta Fernando. Alperkeriz edo, beranduago jeiki dira ohetik. Maldan gora erritmo txukuna daramate hala ere, herrian zain dutenaz gogoratuz ziurrenik.




Tras la habitual foto “de grupo”, y con el estómago calentito, partimos de vuelta. Ya bajando de Etxalar, nos cruzamos con los grandes txirrindularis Fernando y Joxerra, que un tanto perezosos, han saltado de la cama un poco más tarde. Aun así, se les ve subiendo con buen ritmo, frescos, con pedaleo alegre, sonrientes, seguramente pensando en el premio que les espera.






Itzulera oso gogorra izan da. Euri jasak handiak, eta hori gutxi balitz, haizea beti bezala aurka izan dugu. Azkenik, ezin ahaztu kamioien “laguntza”, gurea gutxi bagenu bezala astindu eta busti baikaituzte. Oinak blai ditugu eta belaunak minberatuak. Kilometroek 1000 metro baino gehiago dituztela dirudi.

Baina gauza guztiak amaitzen dira, txarrak eta onak. Iritsi gara azkenik Donostiara hotzak madarikatzen. Ez da egunik atseginena izan, baina gaurko kilometroen balioa bikoitza da. Hemendik aurrera taldearen aurrean (apur bat bada ere) joateko gai izango gara.



Nuestra vuelta es agónica, bajo un gran aguacero y un terrible vendaval en contra. Las rodillas ateridas y los pies encharcados. Los kilómetros no pasan, y los camiones, a lo suyo, pasándonos al lado como si nada les importase, meneándonos como a peleles, como si no tuviéramos suficiente con lo nuestro.

Por fin llegamos a Donostia, sanos y salvos, con el frío en los huesos. No ha sido la jornada más brillante, pero sí de esas en las que cada kilómetro cuenta doble, kilometraje de calidad, para en futuros días poder estar en el pelotón ahí delante, dando guerra, aunque sea solo un poquito.