Elorriaga



Igandea, eguzkitsua azaldu da. Ia hilabete azaldu gabe egon naiz, eta hona buenpasen berriro ere. Kide batzuk bertan dira jada, masterra gainditu berri duen Susana barne.

Bat edo bestek Karmengo jaien arrastoa badakar ere, guztiok abiatu gara bizikletaz egun atsegin bat pasa asmoz.

Lehendakariak jarritako erritmoan goaz, hitz eta pitz, binakako lerroan. Aginagara heldu aurretik harrapatzen ditugu Gurutze taldekoak. Nahi gabe handitu dugu itxuraz abiadura, Orion gorria aur- kitu dugun semaforo batek adierazi digun bezala.

Berdea jarri denean, tximista bizian pasa gaitu lagun batek. Orioko gaina igotzen hasi aurretik irten da Guillermo bere bila. Baita harrapatu ere. Kukildu egin da itxuraz, eta eskubirako bide bat hartu du berehala. Puxtarri bat beraz gure gizon puskarentzat.

Zarautzen elkartzeko mezua zabaldu da, malda norberak ahal duen bezala igoko duen seinale. Oso talde gutxi antolatzen da gurea bezain ondo (guk esaten ez badugu…..).

Behin abian, kide batzuk bide ertzean geldirik ikusten ditugu. Pellori aldagailuko kablea puskatu egin omen zaio. Taldeko mekanikalari trebeek, arazoa konpondu nahi dute. Horretarako erdiko piñoi batean finkatu nahi izan dute aldagailua, baina ez dute lortu eta Pellok etxerako bidea hartu du, emazteari ezusteko bat emango diolarik.

Besteok aurrera jarraitzen dugu. Honela Getaria zeharkatu eta Zumaiako sahiesbidea erabiltzen dugu malda hasi aurretik. Bost kilometro egin ondoren eskubira hartzen dugu malkar piko txiki batzuk dituzten 1500 metro egin eta Elorriagan azaltzeko.

Zigilu mahai inguruan Pin eta Pon daude. Bere begiko ebakuntza sendatzen ari den Eneko besterik ez zaigu beraz falta. Hamar egun barru gurekin bizikletaz aritzea espero dugu.

Bi ospakizun daude auzo txiki honetan: meza bat elizan, eta zenbait kantu tabernan. Azken hauen zergaitia ezezaguna dugu. Gauza da, elikatu eta ohiko argazkiaren ondoren taldea zatitu egiten dela.





El domingo amanece soleado, y tras casi un mes desaparecido, vuelvo a aparecer por el buenpas, donde ya esperan algunos compañeros, incluida la recién graduada Susana.

Alguno aún trae cuerpo de fiestas del Carmen, pero todos arrancamos con ganas de pasar un buen día txirrindulari.

En fila de a dos, ponemos el ritmo que indica el presi, un ritmo cómodo ya que se oye a la gente hablar con tranquilidad. Un poco antes de Aginaga alcanzamos a los compañeros de Gurutze, y al llegar a Orio, un semáforo en rojo nos da un respiro, ya que sin darnos cuenta habíamos acelerado.

Al abrirse el semáforo, nos pasa un bala, que coge unos metros con el grupo, pero antes de empezar a subir el alto de Orio salta Guillermo a por el y lo neutraliza. El bala se lo piensa, y en vez de subir, gira a la derecha. Gallifante para nuestro grandullón.

En la subida cada uno pone su ritmo, ya que hay orden de reagrupamiento en Zarautz. Pocos clubs se organizan tan bien como nosotros (alguien tenía que decirlo).

Nos vamos juntando en la rotonda de la entrada de Zarautz, y nos ponemos todos en marcha, pero enseguida vemos a unos cuantos compañeros parados. A Pello se le ha roto el cable del cambio de piñones. Suerte que tenemos a los mejores mecánicos, que tras comprobar la avería, intentan fijar el cambio en un piñón mediano, pero solo se consigue dejarlo en el tercero, un poco corto para continuar. En estas circunstancias, Pello decide darle una sorpresa a su mujer y llegar a casa prontito.

Seguimos la marcha, pasamos Getaria, y llegamos a Zumaia, bordeamos el pueblo, y nos dirigimos hacia Itziar. Tras subir unos cinco kilómetros, tomamos el desvío hacia Elorriaga, 1,5 km de subida con algunas rampas duras.

Junto al sellado nos esperan Pin y Pon, nos falta Eneko, que sigue recuperándose de la intervención en el ojo, en diez días lo tendremos de nuevo dando pedales.

Hay dos celebraciones: una misa en la iglesia, y unos canticos en la taberna, no sabemos qué celebran. Firmamos, reponemos fuerzas, y nos hacemos la clásica foto. Unos deciden volver directos a casa, y cinco intrépidos nos lanzamos a volver por Urraki.









Bost ausartek Urraki igotzea erabakitzen dugu, baina besteek etxerako bidea hartzen dute.

Zestoa inguruan Lartaungo taldetxo batek aurreratzen gaitu. Beraien atzean goaz Azpeitiraino, baina Errezil barrena doazenez, eskubiko bidea hartzen dugu bidegurutzean.

Guillermo eta ni (JoseAngel) aurreratu egiten gara Xibiri, Fernando A. eta Javier del Ser erritmo lasaiago batean baitoaz. Guillermo ni baino indartsuago (edo ni bera baino ahulago) doa eta pare bat minutu lehenago iristen da gora. Honela dei bat eta selfie bat egiteko denbora du.

Azkar jeisten gara. Beherakoan, elkartzeko asmoz geldirik zeuden Lartaungoak aurreratzen ditugu Tolosara heldu aurretik.
Guk ura hartzen dugu Tolosan, eta berriro aurreratzen gaituzte Lartaungokoek. Oraingoan, beraien atzean jarraitzea erabakitzen dugu. Honela goaz Hernaniraino, non Guillermok Galarretako bidea hartzen duen.

Nik Lartaungokoekin jarraitzen dut Astigarragaraino, non talde horretako batek eta nik Donostiako bidea hartzen dugun.

113 kilometro egiteko 4 ordu eta 20 minutu behar izan ditugu. Pelloren matxura ez beste, kategoriko goiza izan da gaurkoa.



Hacia allí nos dirigimos, cuando antes de Zestoa nos adelanta el grupo de Lartaun (Oiartzun), al que nos enganchamos. Vamos con ellos hasta Azpeitia, pero ellos suben por Errezil, asi que tomamos el desvío a la derecha, y comenzamos la ascensión.

Nos adelantamos Guillermo y yo (JoseAngel), y a un ritmo más tranquilo dejamos a Xibiri, Fernando A. y Javier del Ser. Guillermo está fuerte, o yo débil, así que me saca en el alto un par de minutos, que le dan tiempo para una llamada y un selfie.

Bajamos rápido, y antes del cruce para ir hacia Tolosa, volvemos a cruzarnos con el Lartaun, que están parados para reagruparse.

En Tolosa paramos para coger agua, y al arrancar de nuevo nos alcanza el Lartaun, nos incorporamos al numeroso grupo, pero bien colocados en segunda fila, de donde ya no nos movemos hasta Hernani. Aquí Guillermo se desvía hacia Galarreta, para volver a casa por hospitales, mientras yo sigo con el Lartaun hasta Astigarraga, donde un Lartaun y yo nos desviamos hacia Donostia.

Por nuestra parte, 4 horas 20 minutos para algo más de 113 km, en un día perfecto salvo la avería de Pello.