ELKANO


Bossak eginiko deialdiagatik edo, gauza da talde handi samarra elkartu garela gaurkoan. Elkanora joateko.

Izenak, marinel trebe eta ausarten garaira garamatza, Elkano izan baitzen munduari lehen bira eman ziona. Guk gaur ez diogu munduari emango buelta baina bira polita izango dela ziur naiz.

Orioraino azkar goaz, zenbaitzu atzean doazen arren. Zigortuak izan ote dira? Orioko zubia pasa ondoren, buruzagiak Zarautzeko kanpinera txakolin artean igo nahi duela esan du eta bere esanak guretzat agindu direnez…….

Zarautzen elkartu gara guztiok berriro Meaga freskatu eta lasaitzen gaituen sirimiri batekin igotzen hasteko. Honen gailurrean, atsedenik gabe hasten da Elkanoko igoera polita. Zeruan gris mota guztiak urdinarekin nahasten dira, ortzadarra guztien nagusi delarik. Inguruan behiak eta txakolina.

Geldialditxo batean, zenbaitzuk bidoiak hustu nahi dituztela dirudi. Bertan zer daramaten jakingo nuke gustura. Dena den, edan dutenak atzeratu egin dira.

Elkanorako azken 300 metroak beheruntz dira. Elkanoko elizatxoan izenpetu, barritak jan, ura edan, urez hornitu, eta argazkia atera ondoren atzera berriro.

Numeroso grupo hoy el reunido para la vuelta, parece que la llamada del Boss ha causado algún efecto.

Hoy nos dirigimos a Elkano, nombre que nos evoca y retrotae a epocas de valientes marineros, el mismo que es recordado por su singladura alrededor del mundo. Hoy no daremos la vuelta al mundo pero seguro sera una gran vuelta.

Hasta Orio rodamos rápido y juntos, con algunos rezagados que han sido castigados a galeras y ruedan mas despacio. En Orio el capitán decide variar su ruta y decide subir por el camping entre cepas de txacolí para despues volver a juntarnos todos en Zarautz.

Nuevo reagrupamiento para iniciar la subida a Meagas a buen ritmo que gracias al fino sirimiri que nos cae, nos alivia y refresca. Sin descanso después de coronar Meagas, iniciamos la bonita subida a Elkano que nos regala un cielo dibujado por una escala de grises y manchado de fondo azul, entre vacas y cepas de uvas.

Un instante de parón que algunos aprovechan para beber de sus bidones ¿será agua de mar para mitigar los efectos de la malaria? que algunos los ha relegado a ultimas posiciones.

300 metros al final de dulce bajada y llegada a la iglesia de Elkano, foto, barritas, y recarga y descarga de aguas.



Meagan zenbaitzuk etxerako bidea hartzen dute, hain da luzea Juan Sebastianen itzala.
Besteek, kilometro gehiago egiteko asmoz, Iraeta eta Zumaia aldera jotzen dute.

Gauza da, gure munduko bira txiki honen ondoren, pozik eta nekatuak amaitzen dugula etxera iristean.


Iniciamos el descenso y en el cruce de Meagas algunos vuelven hacia San Sebastián, la sombra de Juan Sebastián es muy alargada...El resto decide hacer más millas volviendo por Iraeta y Zumaia.

Al fin agotados arribamos a puerto en diferentes naves contentos después de nuestra particular vuelta al mundo.