ELKANO


Xabier Lete zenak, zalantza orokorrak jakintsuago egiten gaituela esaten zuen. Honen arabera, gaur goizean Loiolatarra taldekook oso ginen jakintsu. Nolako eguraldia ote dugu gaur?

Urko Aristik “egunsentian eta lehen orduetan euria botako du, gero hobetuz” esaten zuen; baina, noiz amaitzen dira lehenengo orduak?
Taldeko kideren bat edo beste gauez esnatu denean, zaparrada ederra topatu du. Eta goizeko zazpiretan izarrak ziren nagusi zeruan.

Gauza da, goizeko 08.30 zirenean, nahikoa kopuru eskasa osatzen zutela Loiolatarra taldekoek. Donostiatik irten ahala, gauza zerbait hobetu da, guztira zortzi laguneko  taldea osatuz (Pello, Fernando A, bi Alberto, Iñaki, Joaquin, Guillermo eta Xabi).

Meagako bide gurutzea hartu, eta aurrean zirenek Enekorekin topo egin dutenenan gutxi gora behera, hasi du euria. Elkanora iristean, serio ari zuen.

Harrera, bikaina, beti bezala. Karpa baten azpian jaki (azken asteko antolamenduen ondoren, perretxikozko tortila eta abar) eta edari nahikoa. Eta Xibiri kalez jantzita. Karpa, Elkanoko elizatxoari itsatsia kokatu dute. Luis Pedro Peña Santiagok bere
"Guipúzcoa paso a paso" liburuan azaltzen duenaren arabera, ermita barruan San Pedro, San Isidro, Santa Agueda eta Errosarioko Amaren irudiak ikus daitezke. Berriro ere, mila esker elkartekideeri, egiten diguzuten harreragatik.

Eta zergatik ez da bizikletaz azaldu Xibiri? Gure buruzagia hain da garrantzitsua, elkarte barruan egiten diren afari handietan present egon behar duela. Beste guzion onerako jende guztiaren artean banatu behar du bere presentzia.

Decía el poeta Xabier Lete, que la duda metódica nos hace más sabios. Según eso, los de la Loiolatarra eramos muy sabios ésta mañana. Porque, que dia iba a hacer?

Por un lado, Urko Aristi decía “de madrugada y a primeras horas lloverá, mejorando después el día”; pero hasta dónde llegan las primeras horas? Por otro, porque cuando algún loiolatarra se ha levantado por la noche, jarreaba. Y por último, porque hacia las siete de la mañana, el cielo estaba estrellado.

La cosa es que a las 08.30 había muy poca presencia de txirrindularis en el Buenpas. Luego, la cosa se ha arreglado algo, conforme se salía de Donostia. Un total de ocho fieras dubitativas (Pello, Fernando A, los Albertos, Iñaki, Joaquín, Guillermo y Xabi).

El tiempo aguantaba, pero tras tomar el cruce hacia Elkano en Meaga, y más o menos cuando las primeras avanzadillas alcanzaban a Eneko, ha empezado a llover de forma suave. Al llegar a Elkano, llovía bien a gusto.

El recibimiento, como siempre, fantástico. Una carpa, comida (tortilla de setas tras la semana de las setas en la sociedad) y bebida abundante…………………………..y Xibiri en ropa de calle. La carpa, estratégicamente adosada a la pequeña ermita que en su interior tiene las figuras de San Pedro, San Isidro, Santa Agueda y la Virgen del Rosario (léase "Guipúzcoa paso a paso" de Luis Pedro Peña Santiago). Una vez más, gracias amigos por el trato que nos dais.


La razón de la presencia sin disfraz del boss (ya se sabe, un socio importante del club debe estar en las cenas importantes del mismo) es que tenemos un BOSS que es admirado por todo el mundo y debe repartir su presencia entre los demás mortales.

Euria ari zuen bitartean; horregatik, zuzenean etxera itzultzea erabaki da. Elkano eta Zarautz artean jasa izugarria jasan dugu. Jeisterakoan Potokorekin egin dugu topo. Eta Zarautza (gure Xabiren herria) iristean atertu egin du. Gauza da, Donostiara iristerako orduan errepidea ia lehorra zegoela. Bertan ez omen du euririk egin.

Iritsi aurretik ordea, beti bezala, Añorga Txiki inguruan Fernandok prestaturiko sprint berezia izan da. Eta blai eginik, baina pozik (baita ura hain gutxi gustatzen zion ni ere) joan da bakoitza bere etxera.

Eta datorren igandean Altzora, bertako gizon handiaren jaiolekua ikustera. Ordurarte, aio eta ongi izan.

Mientras tanto seguía jarreando, de forma que se ha decidido tirar derecho a casa. De allí a Zarautz (cuna de nuestro Xabi) ha caído una tremenda. Bajando, nos hemos cruzado con Potoko. Una vez en el pueblo, ha dejado de llover y al llegar a Donostia el firme estaba casi seco.

Como no podía ser de otra forma, ha habido el consabido sprint bonificado en Añorga Txiki (perfectamente lanzado por Fernando, por cierto). Y empapados pero contentos (incluso yo, con mi hidrofobia bicicletil) cada mochuelo a su nido.

El domingo que viene a Altzo, a visitar la cuna del gigante. Hasta entonces.