EUSKAL HERRIA BIRA - VUELTA A EUSKAL HERRIA


8. Etapa


    000        Isaba                                813 m.
                 Cruce Ochagavía
    002        Cruce Zuriza
    009        Venta de Arrako
    027        Alto de la P. San Martin       1760 m.
                 Altimetrías de Navarra nº 25
                 Cruce estación ski
                 Cruce Arette (izda)
    041        Ste. Engrace                       630 m.
                 La Caserne
    052        Cruce Larrau (dcha)
    054        Licq                                   280 m.
    055        Cruce Tardets (dcha)
    057        Haux                                  300 m.
    065        Montory                              267 m.


Ibilbideko puntu gorenean.

    Egunak pasa ahala, eta nire indarrak zaindu ditudanez, gero eta forma hobean nagoela somatzen dut.
Etapa 8


    000        Isaba                                813 m.
                 Cruce Ochagavía
    002        Cruce Zuriza
    009        Venta de Arrako
    027        Alto de la P. San Martin       1760 m.
                 Altimetrías de Navarra nº 25
                 Cruce estación ski
                 Cruce Arette (izda)
    041        Ste. Engrace                       630 m.
                 La Caserne
    052        Cruce Larrau (dcha)
    054        Licq                                   280 m.
    055        Cruce Tardets (dcha)
    057        Haux                                  300 m.
    065        Montory                              267 m.



En el Zenit de la ruta.

Con el paso de los días y al haber ido regulando el esfuerzo, noto que mi cuerpo está más en forma.

   Belagua

    Glaziar batek sortu zuen Belaguako aran ederra zeharkatzen dut.

    Ez da inguru honetan dagoen maldarik gogorrena. Horregatik, poliki poliki eta bihurguneak paseaz noa gora. Auñamendi eta gainontzeko mendiei begira noa gorantz, ardiz beteriko errepidean zehar.

    Ustekabean, bihurgune helikoidalean nagoela ikusten dut. Ia goian, alegia. San Martin Harria oso gertu dut. Bertan dago kokatua 262. mugarria.

    Bazter batean dagoen harri zati horrek, mendatearen bi aldetara dauden aranetako jende guztia elkartzen du uztailaren hamairuan ospatzen den “Tributo de las tres vacas” delakoan.

    Baina gaur lasai daude behiak.

    Atseden hartzen dut hain berdea den inguru honetan. Ezker eta eskubi harriak, mendiak eta kobazuloak ditut.  

    Errepidean zeuden ardien jabeari gazta zati bat erosi eta bertan jaten dut.

    Inguruko mendiek, lehenago egindako mendi txangoak ekartzen dizkidate burura.

    Baina ezin betiko geratu hemen. Horregatik, ongi babestu, xira jantzi, galgak aztertu eta Santa Garaziko bidea hartzen dut.


    Remonto el hermoso valle glaciar de Belagua.

    No es de las más duras subidas de esta zona, así que, siempre despacio, curveo mientras un paisaje inmensamente bello queda a mis pies.

    El Auñamendi y sus vecinos, siempre presentes, me marcan la subida mientras esquivo ovejas.

    Casi sin advertirlo, la sorprendente curva helicoidal me señala que ya estoy casi arriba, en la muga junto a la Piedra de San Martín; un pequeño hito con una larga Historia y el punto más alto de esta mi vuelta a Euskal Herria. 

    Este pequeño mojón numerado con el 262 apenas se ve, pero aúna en torno suyo a todas las gentes de los valles de ambos lados; sobre todo en el mes de Julio cuando se celebra el tradicional “Tributo de las tres vacas”.

    Pero hoy las vacas pastan tranquilas.

    Descanso un rato largo admirando el entorno montañoso, de prados de hierba breve, entre rocas y profundas simas.

    Con un horizonte en el que sobresalen muchas cumbres.

    Disfruto de un trozo de queso que compro a la dueña de las ovejas que invadían la carretera y me vienen a la mente antiguas excursiones montañeras.

    Me abrigo un poco para el largo descenso y haciendo buen uso de los frenos llego hasta Santa Grazi.


   Holtzarte

    Malda handia da. Horregatik, gero eta ugariago diren zuhaitzen artean paisai zatitxo bat ikusi nahi dudanean, erabat gelditu egin behar dut. Eskuak minbera ditut galgak hainbeste zapaldu eta gero.

    Nire ezker aldean uzten dut Kakueta. Erosotasun handiz jorratu daitekeen mendizintzur bikain bat da hau.

    Malda bukatzen ari da.


    La pendiente es empinada y la carretera no deja lugar a despistes, por lo que cuando quiero mirar el paisaje cada vez más cerrado entre los bosques y relajar las manos de tanto frenar, me he de detener del todo para no acabar en un barranco.


    Dejo atrás, a la izquierda, la angosta garganta de Kakueta.

    Es un afilado tajo en la montaña; un espacio salvaje pero al que se puede acceder con comodidad.


     Kakueta

    Orain erne ibili behar dut, Ligi herrixkaren inguruan. Ez baitut errepidez nahastu eta Hauze auzoa zeharkatuz Montorira eramango nauen bidexka galdu nahi.


    Atsedena ongi merezia baitut!


    La pendiente va cediendo y en seguida miro bien el mapa para tomar cerca de Ligi, el desvío que por una estrecha carretera atravesando el tranquilo barrio de Hauze me lleva a Montori y a un merecido descanso en este hermoso valle zuberotarra tras haber atravesado los Pirineos.