Biriatu


Gaur ere hanka sartu dute ba, eguraldia nolakoa datorren aurresaten  saiatzen direnak. Honela, bizikletako beste egun bikain bat izateko aukera izan digu. Beti bezala, goizeko 08.30 inguruan talde handi xamarra ginen ordulariaren kanpai doinuaren zain. Eta puntu puntuan Biriatura bidean abiatu gara, martxa patxaratsu batean. Bertara iristean, Martuteneko adiskideak tortilla eta sagardo goxoak prest zituela ikusi dugu.
Otra mañana más en la que la predicción del tiempo falla y podemos disfrutar de una buena jornada de bici. A las ocho y media arrancamos puntuales  un numeroso grupo de ciclistas en dirección a Biriatu, el trayecto transcurre tranquilo entre charlas y risas hasta llegar a nuestro destino. En el sellado nos espera un compañero del C.C. Martutene que nos tiene preparadas unas exquisitas tortillas de patata y un poquito de sidra para acompañarla

Gainera gaur Fernando A-ren jaioteguna dela jakin dugu. Eta Xibirik eramandako gozo bat dastatzeko aukera izan du (kandela bat itzali ere egin du). Zenbat urte bete ditu, 66, ala 66-ean jaioa da? Gauza da, mutiko baten itxura duela.
A todo esto, nos enteramos que es el cumpleaños de Fernando Antúnez y se le canta el cumpleaños feliz mientras sopla una vela puesta en un pastel que ha llevado Xibiri. Lo que no me ha quedado muy claro es si cumplía 66 o es del 66, da igual, está hecho un chaval.

Jan, edan, eta argazkia atera ondoren taldea banandu egin da. Lehenik etxe aldera (erlojupekoa bailitza) abiatu garenak, eskola kirola genuenak izan gara. Beste alde batetik, QH egin nahi dutenak daude eta hauek mendietara jo dute. Bidaia lasaiagoa nahi dutenek, Donibane aldera jo dute, bertarakoan bide berriak ezagutzeko beta izan dutelarik (Iñasiori esker). Talaiatik joan eta Irun arte elkarrekin ibili ondoren, indartsuenek Jaizkibel igotzea erabaki dute, besteek Gaintxurizketa zeharkatuz etxeratu diren bitartean. Ongi izan, eta Zorionak, Fernando!
Una vez firmado, soplado, cantado y hecha la foto el grupo se divide entre los que preparan la quebranta y se van a escalar montañas, los que quieren algo más tranquilo y se van a descubrir nuevas rutas para llegar a Donibane, volviendo por la costa hasta las faldas de Jaizkibel donde se vuelve a romper el grupo, los que tienen prisa por Gaitxurizketa y los que tienen fuerzas por Jaizkibel, y por último los que tienen futbol escolar. Estos últimos nos volvemos en poco más de media hora a Donosti a ritmo de contra reloj sin mayores contratiempos. Feliz cumpleaños Fernando.