Etapa Bidania

Urko Aristiren hitzek (gaur bezala, bihar, egunak hobera egingo du) zalantzak sortu dizkigu. Baita zalantza horiek areagotu ere, 07.40tan langarra hasterakoan.

Baina loiolatarrak han azaldu dira fin asko, beti bezala. Eta gaur estreinuarekin: Albertoren bizikleta berria!

Honela, behar den bezala, semaforo gorrietan geldituz, jarri da abian taldea.

Txindoki eta Herniok jarria dute “txapela” baina errepidea lehorra dagoenez primeran doa taldea. Bidaniko aldapa hasi bezain pronto taldeak Eneko harrapatu du (trenaren tunel zaharraz baliatzen da bidea laburtzeko). Metro batzuk geroago katea atera zaio Fernando A-ri eta aldapa erdian langarra hasi da. Nola egongo ote da errepidea jeisterakoan?

Zalantza hauekin iritsi gara Bidanira. Hau da harrera egin digutena taldekideek bertan!: zein jaki eta edari gozoak (norbaitek asko eskertu duen zahato eta guzti). Honela, beti bezala, jan, edan, komunera joan eta argazkia atera izan dira gure egin beharrak. Argazkia atera bezain pronto Inaxio eta Gorkak alde egin dute beste egitekoak dituztela eta.
Las palabras de Urko Aristi (mañana, como hoy, el día irá de menos a más) nos han creado dudas. Dudas que se acrecientan al empezar un sirimiri a las 07.40.

Pero los loiolatarras no se rinden. Y éste domingo hay sorpresa: Alberto estrena bicicleta!

Con un cielo plomizo, civilizadamente (parando en los semáforos en rojo)
se inicia la marcha.

El Txindoki y el Hernio tienen puesta la “txapela” pero la carretera esta
seca y el grupo va divinamente. En la primera rampa de Bidania el grupo alcanza a Eneko (que ataja por el viejo túnel del tren) y metros más adelante Fernando A. tiene salida de cadena. Para colmo empieza a chispear. Dudas: cómo estará la carretera a la bajada?

En fin, que llegamos a Bidania, y vaya festín que nos tienen preparado los amigos del club. Hay incluso una bota de vino (alguno le mete buenos viajes). Como siempre, visita al WC, hamaiketako, y foto.
    Tras la foto, Inaxio y Gorka tienen que irse (compromisos).

Eta etxerako bidea hartu dugu. Xira jantzi, Iturburu pasa eta han jeitsi gara Azpeiti aldera. Pelloren ideia (Aizarna barrena joatea) baztertu egin da (zenbaitzuk biziki eskertu dugu, zinez!).

Meaga jeisten Pelloren aurreko gurpila zulatu egin da. Konponketa lanetan Andyren trebeziak mirestu gaitu. Makalenoi aurrera joateko esan zaigu, bada ez bada ere.

Orion, taldea bitan banatu da: Jose Angel, Andy, Oscar eta “Lodosa” maillota daramana Igeldo barrena joan dira (nahikoa ez itxuraz). Besteok (Xibiri, Fernando, Fernando, Alberto, Alberto, Pello, Joserra, Xabi eta ni) Usurbil barrena joan gara.

Errekalde inguruan, Donostiara joan nahi duen Zelanda Berriko bikote batekin egin dugu topo. Azalpenak ematen, itzultzaile gisa, Alberto aritu da.

Eta nola amaitu, larunbateko Miguel Indurain aprobari buruz hitz egin gabe: zer eraman, nola joan, non elkartu eta abar?

Beste egun eder bat bota dugu beraz, osasuntsua, lagun onez inguratua, eta busti gabe. Zerbait gehiago eska al daiteke?

Liernin ikusiko dugu elkar datorren astean. Ordurarte, ongi izan!
Para casa, tras pasar Iturburu, allá que bajamos con las xiras al viento. Fantástico: la carretera está seca! Se desestima la idea de Pello de ir por Aizarna (cosa que alguno como yo agradece sobremanera).

En fín, que en buena armonía se avanza hacia casa. Bajando Meaga, pincha Pello. Parada (a algunos se nos manda hacia adelante) y gran labor de Andy en el arreglo del percance (qué técnica, de categoría oiga…..!).

Tras el arreglo, en Orio, el grupo se divide. Jose Angel, Andy, Oscar y el del maillot de “Lodosa” no tienen suficiente por lo visto y se van por Igueldo. El resto  (Pello, Xibiri, Fernando, Fernando, Alberto, Alberto, Joserra, Xabi y yo) volvemos por la carretera normal.

Cerca de Recalde vemos una pareja de Nueva Zelanda que va a Donostia. Alberto se queda para hacer de intérprete.

Y ya casi en casa, el tema de conversación es la prueba del sábado (la Miguel Indurain); cómo quedar, qué llevar, etc.

En resumidas cuentas, un buen día, con buena compañía y el añadido de que no nos hemos mojado. Qué más se puede pedir?

Hasta la próxima semana en Lierni!