Berrobi



Apirileko lehenengo irteera izan da gaurkoa.

Eta agurra baino lehen “gaur kronika zuk egin behar duzu” entzun dudan eguna.

Agindua jarraitu besterik ez dago, beraz.

Gaurkoan, edozein lekutan ikus zitekeen Loiolatarra taldeko maillota.
Hara azalpena.

Alde batetik Donostia-Baiona-Donostia egitera joan direnak daude. Sei izan direla uste dugu. Ikusi ditugun argazkiek, taldearen izen ona oso goian utzi dutela adierazten digute, inolako zalantzarik gabe.

Beste aldetik Berrobiko irteera ofizialera joan den taldea dago.

Taldea baino lehenago irtendako Migel Angel gurutzatu eta herrira iristear Eneko harrapatu du gehiengoak.

Oscar berriro azaldu dela ikusi dugu. Oso berri ona.



Primera salida del mes de Abril.

Día en el que recibo un “hoy te toca a ti la crónica” casi antes que el saludo matutino.

Toca acatar, por tanto.

Y día en el que la Loiolatarra ha estado omnipresente.
Me explico.

Por un lado tenemos el grupo (seis, según creo) que ha acudido a participar en la clásica Donostia-Baiona-Donostia. Grupo que sabemos que ha dejado muy alto nuestro pabellón (las fotos hablan bien claramente de ello).

Por otro lado está el grupo (una quincena) que ha acudido a la salida oficial a Berrobi.

Como siempre, ha habido quien ha salido de casa antes que el grupo.
Éste se ha cruzado con Miguel Angel que volvía, y ha alcanzado a Eneko justo a la entrada del pueblo.

Y hemos visto que Oscar ha reaparecido. Fantástica noticia.






Ohiko argazkia eta elikagaien ondoren, etxeratzeko zenbait aukera izan dira.

1.- Uztailean Dolomitak ezagutu nahi dituztenek maldadun errepidea (Gaztelura)
2.- Malda gabeko kilometroak egin nahi dituztenek errepide laua (Legorretara)
3.- Forma handitu nahi dutenek errepide luze menditsua (Leitzara)
4.- Etxera itzuli behar dutenek lehen ekarritakoa (etxera)

Nik azken hau aukeratu dut. Aitor eta Susanak zizto bizian ekarri naute.

Eta etxera bidean entzundako ohar bati buruz zerbait esan nahi dut.
Aitor eta Susanak ederki tiratzen zuten Irurako zuzengunean. Honela, bi txirrindulari aurreratu ditugu. Eta “honela ez duzute lagunik egingo, etsaiak egingo dituzute” esan digute  aurreratzerakoan.

Aurreratzen nauen bakoitza etsaitzat hartu beharko badut, gizarajoa ni….. Baina norberak nahi duena pentsa beza.

Azkenik (eta hau ere garrantzitsua), Goizuetara joan den loiolatar bat baino gehiago izan dela ziur gaude.

Maillot laranjak edonon, beraz.

Eta esandakoa baino eguraldi hobearekin iraun duen goiza, era honetan eman dezakegu amaitutzat.

Datorren igande arte.
Aio.



Tras la foto y la alimentación de rigor, ha habido diversas opciones para la vuelta.

1.- Los que quieren subidas, porque en verano van a las Dolomitas (a Gaztelu)
2.- Los que quieren llanear y hacer kilómetros (a Legorreta)
3.- Los que quieren kilómetros y subidas (a Leitza)
4.- Los que por diversos motivos vuelven derechos (a casa)

Un servidor ha elegido la última de las opciones. Aitor y Susana me han traído en volandas.

Y quiero hacer un comentario respecto a algo que nos han dicho hoy.
Aitor y Susana tiraban a tope en la recta de Irura. De ésta manera hemos adelantado a un par de txirrindularis, que nos han dicho: “así no haréis amigos, haréis enemigos”.

Pobre de mí, si tuviera que considerar enemigo a cada uno que me adelanta…… Pero cada uno es libre de pensar lo que quiera.

Por último (y no menos importante) estamos seguros que algún que otro loiolatarra habrá hecho la clásica vuelta a Goizueta.

Ya veis, maillot naranja por todas partes.

De ésta forma ha transcurrido una mañana que meteorógicamente ha aguantado mejor de lo anunciado.

Hasta el domingo que viene.
Aio.