BEDAIO



Buenpasa azaldu garenean, eguraldiak mehatxu egiten zuen. Kanpaiak jo dutenean, puntu puntuan, abiatu gara Tolosa aldera. Bidean jende gehiago elkartzen da taldera. Azkenak (goiztarrenak), Andoainen. Hego aldera goazela, ilunagoa dirudi lainoen kolorea.


Tolosan hasten da euria, honela urpekariak beren lana (bi buruzagiak ez dauden arren) egiten dutelarik. Semaforo gorri batek, Gipuzkoako hiriburu zaharraren ezagutzak, eta lasterbideek bi zatitan banatzen dute taldea. Alegia inguruan egiten dugu bat.

Ugarteko bidegurutzera iritsi aurretik, Joserrak zulatua izan du bere bizikleta berri eta ederrean (motorra duela ere esaten dute zurrumurruek). Matxura konpontzen den bitartean, makalen joaten garenok aurrera egiten dugu, Joserra taldeko indartsuenekin uzten dugularik.

Bedaiorako igoera atsegina da, nahiz eta lainoek ingurua ikustea ekiditen duten. Azken zatia da igoerako gogorrena. Frontoira banaka iristen gara. Argazkia ateratzera goazenean azaltzen da gure “Llanero Solitario” partikularra.



Una fresquita mañana que amenaza lluvia nos reúne en el Buen Pastor. Con escrupulosa puntualidad las campanas suenan y nos ponemos en marcha hacia Tolosa.

Vamos engordando el grupo mientras salimos de Donostia hacia las nubes de la provincia. En Andoain el grupo se forma definitivamente al contactar con las unidades madrugadoras.


Todos juntos  llegamos a Tolosa, donde la lluvia aparece, iniciando las actividades de la sección subacuáticas sin sus dos máximos representantes. Un semáforo en rojo, el conocimiento de la vieja capital de Gipuzkoa y la afición por los atajos hacen que la grupeta se parta en dos. Avivando el ritmo nos volvemos a agrupar a la altura de Alegi.

Antes de llegar al cruce de Ugarte Joserra pincha la rueda delantera de su nueva y flamante bicicleta, (se rumorea que ese modelo lleva motor…). Parada en Ugarte para arreglar la avería. Los lentos decidimos continuar la ascensión a nuestro ritmo dejando a Joserra  bien escoltado por los gregarios más fuertes.

Bonita y agradable subida que endurece un poco al final, el día nublado nos impide disfrutar del paisaje. Llegada al frontón poco a poco, a punto de sacar la foto aparece el Llanero Solitario sobre su flaca. Foto de rigor.




Jeitsiera lasai egiten dugu. Guztiok gaudela ikusterakoan, taldeko jostalariek erritmoa bizitu egiten dute. Kronista berri honek ematen du eguneko berri txarra, Villabona inguruan lurrera joan bainaiz! Eskerrak ni bakarrik erori naizen. Matxurak? Buruan jasotako kolpeak kaskoa apurtu dit; eta gorputzeko eskubi alde osoa zartatua azaldu den arren, ez zait ezer garrantzitsu gertatu. Taldea gelditu egin da eta abiadura moteldu egin du nirera moldatzeko.


Kolpea hartu arren, taldekideen izaera jatorra beste behin agerian gelditu dela ikusi dut. Mila esker.

Bajada suave hasta Ugarte, donde tras el recuento, el ritmo es avivado por los juguetones del día. Este debutante cronista protagoniza el susto de la jornada, muy a mi pesar, y se va al suelo en la entrada de Villabona. Afortunadamente solo caigo yo. Parte de lesiones: Golpe en la cabeza (casco roto), contusiones y abrasiones en todo el costado derecho, nada grave. El grupo se detiene y aminora la marcha para arroparme y llevarme de vuelta a casa.


A pesar del golpe otro buen día en el que he podido apreciar la calidad humana del grupo de Loiolatarra, gracias a todos por vuestras atenciones.