BEDAIO


Gaurko, eguraldi txarra zegoen aurreikusia; eta bete egin da aurreikusitakoa, beste igande batez.

Whatsap bidez Xabi (egun ederra dator) eta Gillermok (ez du ia euririk egingo) animatu gaituzten arren, gaur ere Loiolatarra taldeko urpekariak izan dira kalera irten direnak

Bedaiorako bidea batzuk buenpasen eta besteak infernuko gasolindegian jarri dute abian. Talde majoa osatu dugu: Guillermo, Xabi, Xibiri, Iñaki eta Olaizola aita semeak.

Haseran euritakoa jarri dugu eta hitz eta pitz joan gara patxadan. Lasarten zaparradak harrapatu gaitu, baina bost axola. Eguraldia hobetu ahala, abiadura handitzen joan da. Atzeko aldean Xibirik zerbait esaten zuen (ez jeitsi 30-tik ala ez pasa 30-tik…….) baina ez dakit zer, haizeak ez baitzuen garbi entzuten uzten.

Tolosatik irtetzerakoan, lehenago irtendako Alberto García harrapatzen dugu. Berehala iristen gara Bedaioko bide gurutzera. Sasi ordeka, guztiok elkarrekin egiten dugu, baina maldan gora norberak bere erritmoa hartzen du. Goian, jan edan, argazkia atera eta pena………… lainoek ingurua ikusten uzten ez dutelako.


La mala previsión meteorológica por desgracia se confirmó. Otro domingo más.

La sección subacuática de Loiolatarra se pone sin embargo de nuevo en marcha siguiendo los tempraneros whatsappeos de ánimo de Xabi “tenemos un bonito día …” o Guiller “no va a llover … casi”.

Unos desde el buenpas y otros directamente en la gasolinera del infierno formamos una interesante grupeta (Guiller, Xabi, Xibiri, Iñaki y los Olaizola Peio padre y Ekain hijo) con ganas de pedalear en dirección a Bedaio.

Chubasqueros por la lluvia fina y carretera con ritmo tranquilo para poder ir charlando en los primeros compases. A la altura de Lasarte cae una buena chaparrada pero ya nos da igual. A medida que el temporal amaina el ritmo va aumentando como si quisiéramos secarnos cuanto antes, y Xibiri jaleándonos desde la cola del grupo ¡no bajéis de 30! ¿sería no paséis de 30? con el viento de cara no se oía nada bien ...

A la salida de Tolosa cazamos a un madrugador Alberto García que había salido un poco antes. Enseguida estamos ya en el desvío hacia nuestro destino. Los primeros kilómetros de falso llano los hacemos juntos y cuando empiezan las rampas más duras cada uno busca su ritmo. Arriba firma, comemos algo y la foto. Lástima que la niebla no permite disfrutar hoy de las vistas.


Kontuz egiten dugu jeitsiera ez labaintzearren. Txandakako errelebo azkarrekin goaz etxe aldera. Xibirik (oporretan egon arren erne dagoela adieraziz) lasterbide bat hartu eta gure aurrean azaltzen da.

Ohitura jarraituz, abiadura handitzen dugu Lasartera iristean 50 Km/h lortu arte. Behin Errekalden beste berotu bat.

Gaurko batazbestekoa 26,5 Km/h izan da, eta guztira 81 Km izan dira. Benetan gozatu dugu arraroa iruditu arren. Eta hoberena…………….kideak.
Bajada con precaución y luego ritmo trepidante con relevos en cabeza. Antes de Tolosa el boss coge un atajo y se planta por delante. Ha estado de vacaciones sí, y habrá perdido algo de forma pero se ha mantenido activo como siempre.

Como no podía ser de otra forma, calentón de narices para ponernos a 50 Km/h antes de llegar a Lasarte y otro calentón más en Rekalde. Había que quemar toda la pólvora.

La media marca hoy 26,5 Km/h y nos han salido 81 km, no está nada mal. Os aseguro que hemos disfrutado mucho y … lo mejor como siempre la compañía.