ATAUN


Hamabi lagun bildu gara egun zoragarri honetan. Donostiatik bertatik gure bi Alberto aurrean jarri dira tiraka Tolosara iritsi arte. Ez da errelebo motza izan. Bidean etxerako bidean zijoan Jabirekin gurutzatu gara eta beste hiru lagun harrapatu ditugu, Fernando, Joserra eta Eneko hain zuzen.

Tolosatik irtetzerakoan eta bidegorriaren hestutasunaz baliatuz Potoko hasi da egurrean. Alegin lasaitu da eta hortik aurrera kontu kontari Ordiziraino.

Ordizitik Lazkaora eta Alberto Garzok egon ezinik eta tropela ederki luzatu du eta ziztu bizian ailegatu gara Ataunera.

Día maravilloso en el que nos hemos juntado 12 loiolatarras (incluyo a Oscar). Los dos Albertos nos llevan en volandas hasta Tolosa. No está mal el relevo. En el camino nos cruzamos con Javi que ya vuelve para casa y el grupo crece con la incorporación de tres nuevos elementos.

A la salida de Tolosa, aprovechando el estrechamiento del bidegorri se pone en cabeza Potoko imponiendo un ritmo exigente. Al llegar a Alegi se tranquiliza la cosa y llegamos a Ordizia.

De Ordizia a Lazkao en donde Alberto G. no puede aguantar más, pega un arreón y pone al pelotón en fila de a uno y antes de darnos cuenta ya estamos en Ataun.



Etapa berez laua da, baina Fernando A. hasi da zirikatzen, ea zergatik ez gindoazen Larraitzetik eta ia denak engainatu gaitu, Inaxio eta Eneko izan ezik, hauek zuzenean bueltatu dira etxera.

Aldapan gora hasi aurretik bi txirrindulari aurreratu gaituzte eta Iñakik Gezi Horiak kartila atera eta matrikula hartu die. Aldapa geroz eta samurragoa da baina abiadura geroz eta biziagoa eta Iñakik matrikulak tatxatzen. Larraitzetik lehenbizi Pello pasa da bere urtebetzea ospatuz eta gainera aitortu digunez aldapa oso ondo ezagutzen du ehun aldiz baino gehiagotan igo baitu.

Larraitzen elkartu eta Abaltzisketan proposamen berrriak: eta Orendainetik baldin bagoaz.....

Erredakzio itxiko ote dioten beldurrez kronista Amezketatik barrena Donostiara joan da.

Oharra: QH koei, eutsi goiari !!!

Etapa llana pero, como no, Antunez empieza a hacer proposiciones deshonestas: Que si qué tal si subimos a Larraitz…. Nos engaña a casi todos, Eneko e Inaxio se vuelven para casa.

Antes de empezar a subir dos ciclistas incautos nos adelantan y la Flecha Amarilla saca su cartilla y apunta las matrículas. La pendiente va de más a menos pero el ritmo de menos a más e Iñaki va tachando las matrículas. Por el alto pasa en cabeza Pello que confiesa que aparte de ser su cumpleaños esta cuesta se la ha subido mas de cien veces.

Llegada a Abalzisketa y como no, nueva variante, que tal si volvemos por Orendain....

El cronista tiene que volver porque teme que a este paso le cierren la redacción.

Nota: Courage a los de la QH !!!