ARTADI - ZUMAIA


Frexkura eta eguzkia goizeko 8:30tan. Aurkezten gara: Artzai Ona (hau beti bertan, eta garaiz), Xibiri, Fernando Antunez, Peio, Inaxio, Iñaki Roa, Alberto bikotea eta Guillermo. Lasai abiatzen gara Artadiruntz, han Gurea taldeak eta San Miguel zai izango ditugula sinatzeko. Beti bezela Artadi non egongo den zalantza daukat (Bera-tik izango da? edo Tolosa-tik hurbil dago?), ideiarik ez, baina ez dut galdetzen barregarri ez gelditzearren berriro ere. Gipuzkoa uste nuen baino haundiagoa da!

Alberto bikotea aurrean jartzen da, talde bat harrapatzen dugu, beste bat ere bai, atzean uzten ditugu, Zumaiara bidea jarraitzen dugu eta iritsi baino lehen, Getaria inguruan Iñaki Roa-k buelta ematen du senide eginbeharrak bait ditu. Artadi-ko San Miguel ermitara igoera hasten da, lehen maldak izutzekoak dira, igoera motza baino gogorra da. Beteranoak gazteei lezioak ematen jarraitzen dute, hau gozada, taldean igotzen da. Kanpaiak jotzeko zorian gaudenean bapatean Jorge-rekin topo egiten dugu sarreran eserita...."lasai, nik guztien partetik jo ditut" dixit. Lehentxoago irten da eta bidea bakarrik egin du.

Fresquito, soleado, 8:30 de la mañana. Presentes: Buen Pastor (este nunca falla y siempre puntual), Xibiri, Fernando Antúnez, Peio, Inaxio, Iñaki Roa, “Los Albertos” y Guillermo. Salimos tranquilitos hacia Artadi donde Gurea taldea y San Miguel nos esperan para firmar. Cómo siempre dudo de dónde estará Artadi ( ¿será por Bera de Bidasoa? ¿cerca de Tolosa?), vamos, ni idea, pero no pregunto para no hacer el ridículo una vez más. ¡Guipúzcoa es más grande de lo que pensaba!

Los Albertos se ponen en cabeza, cogemos a un grupo, cogemos a otro, les dejamos, seguimos nuestro camino hacia Zumaia y antes de llegar, a la altura de Guetaria Iñaki Roa se da la vuelta por obligaciones familiares. Comenzamos la subida a la ermita de San Miguel de Artadi, las primeras rampas asustan, la subida es corta y dura. Los veteranos siguen dando lecciones a los jóvenes, que gustazo, se sube en grupo. Cuando nos disponemos a tocar campanas en la ermita nos encontramos con Jorge que está sentado a la entrada... “no os molestéis, ya las he tocado yo” dixit. Ha salido antes y ha hecho todo el camino sólo.


Egun guztiz argia eta bista zoragarriak, alde batetik Zumaia eta haren kostaldea, eta bestetik Oikia eta haren  mendiak. Argazkia egin eta gero Zarautz aldera Meagas-etik joatea erabakitzen dugu. Inaxio-k laburbidea ezagutzen du Oikia-ra joateko Zumai-tik pasa behar izan gabe. Inaxio, ziur zaude hemendik dela? Bai, bai, jarraitu.... Kilometro bat inguru jaisten gara eta baserri batera heltzen gara, hemendik aurrera mendiko bizikleta beharko genuke. Baserritarrak barre batzuk gure kontura botatzen ditu eta atzera, seguraski datorren urtean leku beretik joaten saiatuko gara.

Meagas arazo haundirik gabe igotzen dugu, baina denboraldia bukatzen ari delaren seinaleak agertzen dira, inork ez du erasotzen, beno bai, Guillermo, baina hori ez da nobedadea. Bai nekagarria! batek baino gehiagok pentsatuko dute... Alberto Garzok jarraitzen dio eta igoera gainditzen dute. Lasarte-ra iristen, Wild Wolf Triatloia topatzen dugu, hala ere ematen du gu garela lasterketan gabiltzanak, partaide batzuk harrapatu eta gainditzen bait ditugu. Larrañaga general gorenaren etorbidea zikiratzailerik gabe gelditzen da. Beste gozamen egun bat burutzen dugu!  

Día completamente despejado y vistas espectaculares, por un lado Zumaia y su costa y, por otro lado Oikia y sus montañas. Después de la foto decidimos ir hacia Zarautz por Meagas. Inaxio se conoce un atajo para llegar a Oikia sin pasar de nuevo por Zumaia. Inaxio, ¿seguro que es por aquí? Sí, sí, seguid… Bajamos cerca de 1 km y llegamos a un caserío a partir del cual no se puede seguir sin MBT. El casero nos vacila y vuelta para atrás, pero seguro que el año que viene volvemos a intentar bajar por el mismo sitio.

Meagas lo pasamos sin mayor problema, pero ya se ven los primeros síntomas de que la temporada está tocando a su fin, nadie ataca, bueno sí, Guillermo, pero eso no es novedad. ¡Qué pesado! Piensa más de uno... Alberto Garzo le sigue y coronan. Llegando a Lasarte nos encontramos con la Wild Wolf triatlón, sin embargo parece que los que competimos somos nosotros porque cogemos y pasamos a varios de los participantes. La avenida del Excelentísimo General Larrañaga se queda sin capador. ¡Fin de otra jornada de disfrute!