ARTADI - ZUMAIA


Batzuk oporretan daudela, beste batzuk San Ferminetan, eta beste batzuk pertsiana igo, eguraldia ikusi eta ohera bueltatu direla kontutan harturik, hiru Loiolatarrak agertu gara bakarrik, Andy, Iñaki eta Alberto.

Gaurko helmuga Artadi zen, Zumaian, eta haraino zuzendu gara geldiketa baten bat eginez, aurrena gogoz eroritako euri batetik babesteko eta txubaskeroak janzteko, eta aurrerago hauek kentzeko, behin euria eten egin dela bero gehiegi ematen bait zigun. Usurbil eta Orio arteko errepidean gaizki zeuden tramo guztiak asfaltatu direla esan behar dugu, eta orain errepide honetatik ibiltzea zoragarria da.

Getaria pasata Donostiarrako pelotoia harrapatzen gaitu eta hauekin jarraitzen dugu bidea Artadi-ko igoera hasieraraino, bertan bakoitzak bere erritmoa jartzen du eta goraino.

Zigilu kontrola C.C.Martutene elkarteak egiten zuen gaur, txorixo pintxo batzuk prestatu dituztelarik pikatzeko.
Entre que unos están de vacaciones, otros de San Fermín y otros que han
levantado la persiana, han visto el tiempo y se han vuelto a la cama,
solamente hemos aparecido tres Loiolatarras, Andy, Iñaki y Alberto.

El destino era Artadi, en Zumaia, y hacia allí nos hemos dirigido teniendo
que hacer alguna parada, primero para resguardarnos de una lluvia intensa y ponernos chubasqueros, y más adelante para quitárnoslos ya que al parar de llover nos asfixiábamos con el puesto. Decir también que han asfaltado todos los tramos deteriorados que había desde Usurbil hasta Orio y ahora es una gozada rodar por esta carretera.

Pasando Getaria nos alcanza el pelotón de la Donostiarra y seguimos con ellos hasta el inicio de la subida a Artadi, donde cada uno pone su ritmo y para arriba.

El sellado de hoy le tocaba al C.C. Martutene, el cual nos tenía unos pintxos de chorizo preparados para picar.

Behin zigilua jarrita, eta eguraldi kaxkarra ikusita etxera itzultzea erabakitzen dugu, Iñaki buruan tiratzen hasi eta Donostia-raino ekartzen gaitu erloju-kontrako lasterketa baten erritmoan, eta hortik bakoitza bere etxera.
Una vez sellado, con el día tan desapacible que hacía decidimos volvernos para casa, Iñaki se pone a tirar y nos trae hasta Donostia a ritmo de contrarreloj donde cada uno coge rumbo para su casa.