ARANTZA - ARANAZ

Gaur igandea Arantzara dugu irteera. Laister ohearen berotasunera itzultzeko itxaropenarekin jaiki naiz, bezperako ekaitz eta euriak bizikleta hartzeko gogoak kendu bait zizkidaten. Leihoa irekitzean eta euririk egiten ez zuela ohartzean, indarrak hartu eta Giroaren txirrindulari sufritzaileen antzera eguraldia jasateko jantzi naiz. Irten baino lehen eguraldi aurreikuspenak hiru norantzatan begiratu ditut eta guztiak bat zeuden, euri zaparradak izango ditugu.

Britaniar puntualtasunez Buenpas-en irteerara heldu naiz, juxtu laurdenak jotzen ari zirenean. Arkupeetatik Teather haundia irten da irribarre haundi batez. Taldekiderik agertuko zenik ez zuen espero (Loiolatar batek never walk alone). Lasai atera gara, gutxienez euririk ez zuela egiten komentatuz.

Gaintxurizketa igotzen gindoazela Irun aldetik ateri zela ikusi dugu, eta gorakada eman digu. Irunera bidean bultzada txiki bat eman behar izan dugu aurrean zihoazen Hernani taldeko bi lagun harrapatzeko. Bere atzetik Behobiarantz iritsi gara, eta hortik aurrera berriz bakarrik joan behar izan dugu. Bera-ko sarreran orain asfaltatuta dauden trenbide zaharretik desbideratu gara eta kilometro batzuk aurreztu ditugu.

Arantzako igoera euripean egin behar izan dugu. Teacher-ek kotxerik ez genuela topatuko aurreikusi du, landatar ingurua bait da eta oso lasaia da, baina ez da ohartu eliztar on direnez, denak batera aldameneko herriko mezara atera direla, eta guztiekin gurutzatu gara. Sinadura puntuan geunden indarrak berreskuratzen, eta Gorka iritsi da, bidean topatu duen
Egiako lagun batekin. Perurena-tik etorri dela esaten digu, horregatik ez gara ikusi.




Hoy domingo nos toca salida a Arantza. Me he levantado con la esperanza de volver rápido al calorcito de la cama porque con las precipitaciones  tormentosas del día anterior se me habían evaporado las ganas de salir. Al abrir la ventana y ver que no llovía me he armado de valor y emulando a los sufridos corredores del giro me he vestido para la campaña. Antes de salir he ojeado las previsiones del tiempo en tres direcciones distintas y todas auguraban un buen baño.

Con puntualidad británica he llegado ON time a la salida del Buenpas, estaban sonando las cuartos. De los soportales cubiertos ha salido el gran Teacher con una sonrisa. Estaba temeroso de que no apareciera ningún subacuático (un Loiolatarra never walk alone). Hemos salido tranquilos comentando que al menos no llovía.

Subiendo Gaintxurizketa hemos visto que por Irún estaba más despejado y nos ha dado un subidón. Dirección Irun ha tocado dar un ligero arreón para dar alcance a dos camaradas del Hernani que iban por delante. A su rebufo hemos llegado hasta Behobia, a partir de ahí de nuevo nos ha tocado cabalgar solos. A la entrada de Bera nos hemos desviado por las antiguas vías de tren actualmente asfaltado y hemos atajado unos kilometrillos.

La subida a Arantza nos ha tocado bailarla bajo la lluvia. El Teacher ha pronosticado que no nos encontraríamos con ningún coche en la ascensión por ser zonas rurales muy tranquilas, pero no se ha dado cuenta que, como buenos feligreses, salían todos al unísono a misa al pueblo de al lado, nos hemos cruzado con todos. Estábamos en el sellado reponiendo fuerzas cuando ha llegado Gorka con un compañero del Egia que ha dado alcance en el camino. Nos comenta que ha salido vía Perurena y por ello no hemos coincidido.


Ohizko arkazgia eta gero, itzulera bidea hartu dugu, ibilbide berdinetik. Teacher haundiak urrezko kuadrigan eseri da eta lasterketa manduak bagina bezala Gorka eta ni txandak ematen ekarri gaitu. Ez digu ezta hitzegiten, jaten edo edaten utzi.... leher eginda utzi gaitu....

Egiako kideak Gaintxurizketara heldu baino lehen utzi gaitu, lasaiago joan nahi bait zuen. Donostiara heltzen geundela euri zaparrada eder batek ongi etorria eman digu, ze pena. Gros-eko zeharbidean Guillermo sufritzen ikusteko itxaropena etorri zait, Erdimaratoian parte hartzen ari ziren korrikalari batzuk ikustean, baina beraien marka entzutean, 1:50, bertan behera gelditu zaigu. Honek bermuan egongo da, dichi.

Etxera heltzean dutxa eder bat hartu eta eskerrak eman ditugu eguraldiak errespetatu bait gaitu (batzutan Aemet eta Euskalmet-ak hanka sartzen dute, zorionez....)

 
Después de la foto de rigor hemos retomado el camino de vuelta por el mismo camino. El gran Teacher se ha montado en la cuadriga de oro y como si mulos de carrera fuésemos nos ha traído relevando a Gorka y a mi. No nos ha dejado ni hablar ,ni beber ni comer , nos ha exprimido,…...

El camarada de Egia nos ha abandonado antes de llegar a Gaintxurizketa pq quería ir más tranquilo. Llegando a Donostia nos ha empezado a llover copiosamente, una lástima. En la recta de Gros he albergado la esperanza de ver sufrir a Guillermo al coincidir con unos corredores de la media maratón pero al escuchar el tiempo que llevaban corriendo (1:50) se nos ha esfumado el gozo. Este ya está en el Bermu, dichi.

Al llegar a casa una buena duchita y dar gracias al tiempo por respetarnos (a veces los Aemet y Euskalmet de turno se equivocan, menos mal...)