ANOETA


Denboraldi hasera

    Urteko lehenengo irteera ofiziala izan da gaurkoa, eta iaz bezala urpekarientzat aproposa suertatu da eguna. Zenbait kasutan etxetik ez mugitzea hobe izan ohi da, baina ez gaur. Aurpegiko azala txukuntzeko zer hobe euri freskoa baino?

    Loiolatarraren izen ona mantentzeko azaldu garenak, lau ausarta izan gara gaur: Roa, Juan, Guillermo eta Xabi. Besteren bat ere ikusi omen dute, baina nor izan den ez dakit. Aipu berezia Roarentzat, etxean kukil eginda gelditzeko arrazoi onak izan arren laranja mailota jaztea erabaki baitu.

    Haseran eguraldiak errespetatu egin bagaitu ere, Anoetara hurbildu ahala laino ilunek beren barrua hustutzea erabaki dute.

Comienza la temporada

      Hoy ha sido la 1' salida oficial de este año y tal y como sucedió el año pasado tocaba salida de subacuáticos. Hay días que es mejor no salir pero hoy no era uno de ellos. Un poco de lluvia fresca sobre la cara es bueno para abrir los poros del cutis.

      Nos hemos juntado cuatro valientes para dejar alto el nombre de la Loiolatarra: Roa, Juan, Guillermo y Xabi. Se que posteriori han visto rodar más Loiolatarras pero desconozco quienes eran. Mención especial a Roa que, aun teniendo motivos justificados para quedarse acurrucado en la cama, ha preferido lucir los colores anaranjados.

      Hemos salido con buena climatología, pero a medida que nos acercábamos a Anoeta, los nubarrones negros han comenzado a descargar sus despensas.

 



    Izenpetu ondoren, Roak etxerako bidea hartu du; besteok berriz, Amezketara doana. Izan ere, Juanek, hamaiketako bat eskaini digu bertan. Eta nola ukatu honelako eskaintza bikaina (zein errazak garen…..)?

    Amezketarainoko bidea “bixi bixi” egin dugu; nola nabari den Juan bere etxean mugitzen ari dela.

    Juan ez da txantxetan aritzen den horietakoa, eta eginiko esfortzuak merezi izan du. Arkaitzpe jatetxera eraman gaitu eta bertan salda, txorizo eta haragi egosiak dastatu ditugu. Badakizute nora joan beraz Amezketara bazoazte.

    Itzulera urpekarientzat izan da berezia; Tolosa eta Irura artean, erretenetik irtendako urak 20 cm. inguru baitzituen. Ai, txalupa bat izan bagenu! Argazki bat ateratzea ere ez zen aukera txarra izango.

    Tolosan, Asteasuko aproban eroriko batean suertaturiko zenbait sub-23 harrapatu ditugu. Gaztetxoak izan ez arren lasterketa martxa txukuna jartzen badakitela erakutsi diete Juan eta Guillermok.

    Gaur, pozgarriena, osatu dugun koadrila izan da zalantzarik gabe.

    Lezon ikusiko dugu elkar hurrengoan.
    Ondo izan.


      Después del sellado, Roa ha retornado para casa y el resto nos hemos aventurado ir hasta Amezketa, bajo la promesa de Juan que no era más que la de ofrecernos una suculenta recompensa. Así que, como somos facilones, hemos accedido gustosamente. Se ha notado que Juan jugaba en casa porque nos ha llevado "bixi bixi " y con la lengua fuera.

     El esfuerzo ha merecido la pena, porque este de Amezketa no se anda con txikitas. Nos ha llevado al Arkaitzpe jatetxea y nos hemos puesto las botas (caldo consistente, chorizo y carne cocida). Así que ya sabéis donde parar si pasáis por allí.

     La vuelta ha sido subacuático total, porque en el tramo de bidegorri entre Irura y Tolosa el agua desbordada del cauce alcanzaba un palmo y nos hubiera venido bien una balsa. Lástima que no hemos inmortalizado el momento con una foto.

En Tolosa hemos dado alcance a unos ciclistas sub 23 retirados por caída de la clásica de Asteasu. Juan y Guillermo les han enseñado que, aun no siendo unos chavales como ellos, saben llevar ritmo de competición.

     En fin, lo mejor de una salida como la de hoy ha sido sin duda la compañía.

Nos vemos en Lezo
Ondo izan